Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Maria Chivite Fernando Purasen ispiluan
Atalak: Nafarroako politika, Politika
Fernando Puras 2007an dimisioa aurkeztu zuen egunean, PSNk NaBairekin lortutako akordioari PSOEk ezetza eman ondoren.
Latza izan behar da PSNko militante edo boto emaile izatea, eternitatean galdutako arima galduak kate astuna daraman legez, hura ere beti UPN –NS orain– boterera aupatzera kondenatua. Latza idazkari nagusiaren Sisiforen jarduna, etengabe harria mendi tontorrera garraiatuz, goian denean harria askatu eta behin eta berriro nola er0rtzen den ikusteko.
Izan ere, zer dira PSNren 70.000 boto PSOEren estatuko 7,5 milioi botoko itsasoan? Zipriztin batzuk. Astebete aski izan da ikusteko Ferrazek ez duela Chivite lehendakari izaten utziko. Inork ez du ezer argi esan, baina prentsari egindako filtrazioek eta hauek inork ez gezurtatu izanak erabateko sinesgarritasuna ematen diote esamesari. Hau da, “oraindik ez dizuegu ezer debekatuko, baina ezin duzue lehendakaritza eskuratzeko saiorik egin”. Debeku zehatza behar bada, etorriko da.
Jakina, iradokizuna ez da txori zirina, Madrilek egindakoa izateaz gain, indar historikoa ere badu: 2007an emandako abuztukada eta 2014an Roberto Jimenezen harropuzkeriari –“Nafarroan ni naiz PSOE”– emandako ostikoa aski adierazgarriak dira.
Pedro Sanchezek Unidas Podemosekin, EAJrekin, Coalición Canaria eta Compromisen botoekin gobernua eskuratuko balu botoen %45,6 lortuko luke. Maria Chivite, Geroa Baik, Podemosek eta I-En botoekin hautatuko balute, botoen %45,6 batuko luke. Sostengu bera izanagatik ere Madrilen nahikoa da eta Iruñean ez. Jakina, EH Bildurekin ezer ez. Baina Pedro Sanchezek ez zuen arazorik izan Rajoyren aurkako zentsura mozioaren ondoren ERC, JxCat eta EH Bilduren botoak jasotzeko, bera hautatzeko ezinbestekoak zirenak.
Ez da erraza PSNko militante eta zalea ulertzea, behin eta berriz umiliatua, behin eta berriz tratu txarrak ematen dizkion etxera bueltan ikustea. Baina hemen ere badira esperantzarako tarteak, txikiak egia esan. 2017an PSNk erabaki zuen halako erabakietan Nafarroako zuzendaritzak hartutako erabakia militantziak berretsi behar zuela. Baina, helduko da talka militanteenganaino?
Asteazken, ostegun eta ostiralean izango dira Chiviteren bilerak, hurrenez hurren Geroa Bai, Podemos eta I-Erekin. Seguruenik bilera horietako doinuak emango du informazio apur bat gehiago PSNren jarreraz.
Edozein kasutan, batek daki zer gertatuko litzatekeen azkenean Ferrazek argi berdea emanez gero ere, oraindik EH Bilduk erabaki beharko bailuke harekiko mespretxua erakusten duenarekiko nola jokatu. Komenigarriena ez dakit, baina pixa burutik behera behin eta berriro egiten dizunari ezetza ematea ere erabat ulergarria da.