Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Vade retro sudur gorri!
Atalak: Kulturgintza, Politika, Sailkatugabeak
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Iruñeko Katakraken egindako prentsaurrekoa, Iñigo Santxo abokatuarekin batera. (Arg.: Euskalerria Irratia)
Maiatzean egin zen Iruñeko Udala eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen arteko kontratua, kultura zinegotzi Maider Belokik eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek sinatua. Azken hiru urteetan bezala. Baina maiatzeko udal aldaketarekin, urrian Navarra Sumak kontratua berrikustea eskatu zuen eta abenduaren 29an Iruñean egin beharreko pailazoen ikuskizuna bertan behera utzi. Kontratuak ez ei zituen behar beste txosten, Navarra Sumaren arabera, baina Iñigo Santxo pailazoen abokatuak argi azaldu zuen kontratu artistiko batek ez duela horren beharrik. Egia esan, urteetako esperientzia metatuaren ondoren, Iruñeko euskaldunek ez dute askoz azalpen gehiago behar auziaren mamia konprenitzeko.
Aurreko hiru urteetako kontratuak arauz kanpokoak izan balira, UPNk ez zuen halako mokadu goxoa kosk egin gabe pasatzen utziko. Baina ez zen halakorik gertatu. Orain ere utzi zezaketen ikuskizuna egiten eta datorren urtean ez kontratatu; edo paperak falta baziren bazen hauek egiteko denborarik. Ez, agintean dagoenean argi utzi nahi izan du berak nahi duena arituko dela Baluarten, bere gotorlekuan. Beretarrei ozen erakutsi nahi die ez duela abertzale eta euskaltzaleen aurrean amore emango. Bertan behera utzi ez balitz, beren publikoa ohartu ere ez zen egingo pailazoak Baluarten egon direnik. Baina Navarra Sumak nahi izan du ohartzea, eta argi geratzea haiek direla irrien lagun inbaditzaileei aurre egiten dietenak.
Ez da estrategia isolatua, jakina, beren Iruñeko udal gobernu jarduna argi dago bideratua Joseba Asironen agintaldia ahal den neurrian ezabatu edo atzeraraztera: autoak kendu dituzula Pio XII. Etorbidetik, ba nik 50 auto sartuko ditut orain aparkaleku berriak eginda. Euskararen ordenantza berria egin duzula, ba gu 1997kora itzuliko gara (nahiz eta orduan haren aurka egin). Dietak kendu dituzuela, guk berriz jarriko ditugu. Udaleko Twitter zerrenda euskaraz eta erdaraz? Ez jauna, ez gaitezen kutsatu eta sor dezagun euskarazko kontua euskaldunentzat, naparheid! Zuk udaltzainak bizikleta gainean jarri, nik jaitsiarazi. Ikurrinak eta bestelakoak libre txupinazoan? Bada, oihal handiak debekatuko ditugu, baina batzuk, Pamplonica, Urzante, Bakardi, Coca Cola, BM edo beste hamaikarenak ez. Iruñeko Udalak joan den legealdian landutako Partehartze Araudi berria onartu duela oposizioak bat eginda, Navarra Sumak aurka bota du araudiak arautzen dituen organoen lau izen euskaraz daudelako: Hirigunea, Auzogunea, Elkargunea eta Behatokia.
Hori da Katxiporretaren aurkako zentsuraren testuingurua. Eta zentsura baldarrak sudur gorrien erantzuna ekarri du, irriz, marrazkiz eta kalejiraz jantzitako salaketa. Eskuindar unionistentzat euskal edo katalan sudur gorriak arriskutsuak dira. Katalunian duela gutxi sudur gorri bat epaiketara eraman zuten –gorroto delitua leporatuta– 2017ko irailaren 20an, Generalitatea miatzen ari zirela, bere sudurra zaintzan ari zen guardia zibil baten ondoan jarri zuelako.
C’s-eko Ines Arrimadasi –Goian Bego Rivera– etengabe entzun zaio azken hauteskunde kanpainan Kataluniaren ondoren Nafarroa, Balear Huarteak eta Valentzia etorriko direla. Maya, Esparza eta enparauak, beti bezala, gotorlekuan zain dira.