Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
Atalak: Hezkuntza, Nafarroako politika
Dos de Mayo Ikastetxeak antolatutako azoka bat (Arg.: Plaza Nueva)
Ostegun honetan PAI ingeleseko programa hizpide izan zuten Nafarroako Legebiltzarrean, Castejongo kasua zehatz-mehatz. Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza kontseilariak orain arte errepikatutakoa adierazi zuen: ikuskaritzaren arabera, Castejongo Dos de Mayo Ikastetxeak ez dituela programatik ateratzeko baldintzak betetzen eta, beraz, sailak ezin duela bideratu irteera.
Baina zer dio arauak? Bi arau daude, bata Geroa Baik 2017an egindako Foru Araua, eta bestea, 2019ko PSNren ebazpena. Foru araua ebazpenaren gainetik dago eta, beraz, ebazpenak arauaren espiritua gidatu behar du. Kasu honetan ez da horrela inondik inora.
2017ko urtarrilean Jose Luis Mendoza sailburuak ateratako 147/2016 Foru Agindua nabarmen sinpleagoa da iragan azaroan Hezkuntzako zuzendari nagusi Gil Sevillanok argitaratutako 617/2018 Ebazpena baino. Mendozarenak atzerriko hizkuntzek Nafarroako hezkuntza publikoan duten oinarrizko arautegia finkatzen du eta 11. artikuluan zehazten da eskola batek egin behar duena programan sartzeko edo hartatik ateratzeko.
Arauak dioenez, dagokion eskolako zuzendaritza taldeak egin dezake sartze-atera eskaera hori, “baldin eta dagozkien deialdietan ezarritako beharkizunak betetzen badituzte”. Honakoa ere bete behar du ikastetxeak, “gutxienez ere, lau ikasturte egin beharko ditu programan, eta ikastetxeak programen jarraitutasuna bermatu beharko du ezarrita dagoen ikasmailetan”.
Sevillanoren oraingo ebazpena zehatzagoa da, seguruenik ebazpen bati dagokion bezala, baina bistan da ura bere errotara daramala. Batetik, “klaustroa eta Eskola Kontseiluaren onespena” behar da; eta bestetik, programatik ateratzeko plana prestatzea honako lau atalak garatzea: “Programatik ateratzeko arrazoiak; ikastetxeak hizkuntza arloan izanen dituen helburu berrien planteamendua; aurreikuspenen arabera, programatik atera ondoren izanen duen plantilla; eta programa azkentzeko prozesuaren egutegia, ikasturtez ikasturte”.
Oraingo Hezkuntza Departamenduak dio “zentroak bermatu behar duela programaren jarraipena hau indarrean den ikasturteetan”. Baina zer esan nahi du horrek? Castejongo zentroko zuzendaritzak ulertzen duenez, bermatzea oraingo ikasturtea programa horretan amaituko dela –eskolan Lehen Hezkuntzako bigarren mailaraino iritsi da PAI–. Hezkuntza Sailaren aburuz, ordea, “bermatu behar da programa gutxienez etapa amaitu arte”. Eta zer da “etapa”? Mikel Muez Hezkuntzako Kabinete Buruak ARGIAri zehaztu dionez, honakoa: “Haur Hezkuntzako lehenengo mailan programarekin hasi badira, Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arte jarraitu ahal izatea programa horretan”. 2016ko Mendozaren foru arauak zera dio: “Ikastetxeak programen jarraitutasuna bermatu beharko du ezarrita dagoen ikasmailetan”. Nork du arrazoia, beraz?
Legea beti da interpretatiboa eta testu berarekin hainbat norabide har daiteke, legea garatu behar duenaren borondate politikoaren arabera. Argi dago PSNk bere kasa interpretatzen duela Geroa Bairen arau hura. Argi dago, halaber, Mendoza zehatzagoa ere izan zitekeela, baina hark programan lau urte egin ondoren ateratzea ahalbidetzen badu, argi dago ezin dela interpretatu bederatzi urte (Haur Hekuntza + Lehen Hezkuntza) egin behar direla ezinbestean programan.
PAIren gaia pixka bat jarraitu duenak badaki Nafarroan PSNk eta UPNk programa honen alde egin duten apustu sendoaz, askotan inposatzaileaz. Zentro askotan gainera, aski pozik daude, baina beste batzuetan ez, hamaika arrazoirengatik oso argi gainera: besteak beste, irakasleek ez dutelako programa garatzeko haina bitartekorik; haurrek eduki maila galtzen dutelako ingelesez garatutako ikasgaietan; edo, programaren eskakizunetara iristen ez direla eta, beste hainbat haur bazterrean geratzen direlako.
Dos de Mayo Ikastetxearen nahia bere asmoetara makurtuta, PSN sekulako erasoa egiten ari zaio zentroen autonomiari. Castejongo Klaustroak eta Eskola Kontseiluak oso gehiengo handiz erabaki dute programa horretatik ateratzea eta Hezkuntza Sailak horren aurka jo duen gisa jotzeak, izen bakarra du: autoritarismoa.