Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Elkarrizketa publikorako inflexio puntua
Atalak: Politika, Sailkatugabeak
Denok gaude asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentziak eskainiko duenaren zain. Eta zerbait handia dela irudikatzen dugu, potoloa, erabakigarria. Zenbatetan esan dugun berdintsua! Baina ez dugu halakorik inoiz bizi izan.
Orain bai, borroka armatuaren pertsiana ixtera ei doa, astelehenean ez bada asteazkenean, eta bestela hurrengo astean… edozein kasutan azaroaren 20a baino lehen. Ezker abertzaleak azken hamarkadetan jorratutako bide baten amaiera da. Behin-betiko etena, jardueraren bukaera, disoluzioa…? Azkenean garrantzitsuena ez baita zein termino erabiliko den, konferentzia inflexio puntu izango dela baizik.
Ez dakigu zer esango den konferentziaren amaieran, baina badakigu eltze artean zertaz ari diren, zertaz arituko diren: ETAren amaiera, biktimak, presoak, eskubide politikoak, bizikidetza, erabaki eskubidea, lurraldetasuna… Horiek zukutu behar, horiek izan direlako gatazkaren bor-borrean. Ezin bestela izan. Gatazka konpontzeko elkarrizketaren garaia hasten da, denek denekin, baita publikoki ere. Elkarrizketaren izaera publikoa egiten denean, orduan gizarteratzen delako bete-betean denok irabazten dugula. Kontakizun historikoarena –errelato ospetsu hori– geroagorako da.
Eta galdera ikur handiena: PP ez da ofizialki joango, baina joango al da PPren orbita zabaleko norbait? Zein jarrera izango du PPren gobernu berriak elkarrizketaren aro berri honetan?
Elkarrizketaren debekua hautsi zuen Elkarrik Bilboko Carlton Hotelean 1994an antolatutako bake konferentziak, topaketak. Ekinaren ezina islatu zuen 2002koak, 2003tik 2005era arteko soioak. Baina urte horiek guztietan Elkarrik nazioarte mailako kontaktu eta sare indartsua eraiki zuen, gero bere oinordekoak, Lokarrik, bikain baliatu dituenak. Ibilbide horren guztiaren lorratza ere izango da Donostiako Bakearen Etxean. Elkarrizketaren kultura deitzen zaio, eta datozkigun garai gatazkatsuetarako komeni da Aieteko hauts horiekin patrikak ondo betetzea.