Gazteluko plazatik
Hasiera » Hedabideak » Euskalerria conection
Aza08 0

Euskalerria conection

Atalak: Hedabideak

Euskalerria Irratiak konektatu egiten du Iruñerriko euskaldunen komunitatearekin. 25.  urteurrena ospatzeko eta lizentzia aldarrikatzeko, atzo Atarrabiako Kultur Etxean antolatutako galan berriz ere argi ikusi zen hori. 300 lagun aretoan, 5 euroko sarrera ordainduta. Reyes Ilintxeta eta Juan Kruz Lakasta mikrofonoetan, ia bi orduko gala pentsatu baino laburrago egin zitzaion ikus-entzuleari.

Mikel Bujanda lizentziaz hitz egiten galaren une batean

Mikel Bujanda lizentziaz hitz egiten galaren une batean

Menua ez zen makala, eta ekitaldia ondo josia zegoen. Oholtza gainetik pasatu ziren Balerdi Balerdi, Kerobia, Gorka Urbizu, Ruper Ordorika eta Julio Soto. Ez ziren falta izan Irratiko kolaboratzaileak,  sortzaileak, Mikel Bujanda zuzendaria… Angel Erro eta Iñigo Astizen parodiak, eta bideogintza lan oparoa.

Eguzki Bideoak-ek jaso zuen gala osoa zuzenean eta aretoko pantailan eskaini ziren hainbat esketxak eta elkarrizketak. Streaming bidez zabaldu zuten hainbat hedabidek, tartean ARGIAk, baina Twitterren esaten zenagatik, soinua eta irudiak ez zetozen bat. Streaming-aren jokaldiak. Hainbeste lan egin ondoren… pena (Argia Sariak 2012ko ekitaldiaz gogoratu nintzen).

Oholtzan utzitako datuak: diruz estu dabiltza bai, baina 900 bazkide ditu irratiak eta galaren inguruan egindakoekin 1.000ra hurbiltzen ari dira; 200 kolaboratzaile, denak musu-truk lanean;  dagoeneko iaz baino pixka bat gehiago fakturatu dute publizitatean, eta egoera dagoen moduan, ez da lorpen makala; Bujandak baikortasun ukitu txiki bat agertu zuen lizentzia lortzearekiko, eta ez da ohikoena izaten.

Gertuko irratia da Iruñerrian, eta zailtasun guztien gainetik, bizirik dihardu. Baina ahalegina egitea ez da nahiko, asmatu ere egin behar da eta Euskalerria irratia asmatzen ari da. Ez sekulako jauziz etBalerdi Balerdik jo zuen uneaa zalapartaz –honetan ere badakiten arren, gala lekuko–, apurka, ukitu berritzaileetan saiatuz, albistegietako ohiko seriotasunez, albisteen interpretazioan arriskatuz, hemeroteka serio jorratuz, tertuliakide jantzien umorearekin… Eta, atzera geratu gabe, Interneten ere muturra sartuz, webgunea berrituz eta Twitterren ozen agertuz.

Eta poza ematen du. Animo eta bejondeizuela!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA