Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Ingelesa ikasten
Atalak: Gizartea, Hezkuntza, Nazioartea, Sailkatugabeak
Hilabete gutxi dituzu, baina ahal duzuna egingo duzu, bai horixe. Hasteko, Derryko akademietara zoaz eskaintzaz galdetzera. Garesti dago panorama: 3 ordu eguneko 150 euro… astean. Zurekin jai dute, edo hobeto esanda, zuk jai duzu. Baina badira zirrikituak eta hasi zara Derry City Council ikastaroetan, udalak akademiarekin batera 10 asterako antolatutako atzerritarrendako ikastaroa.
Hasiera bitxia izan da. Lehen 30-45 minutuak azalpenetarako dira, ohi moduan, baina hemen Derryko alkate eta guzti (Martin Reilly, SDLP). Alkatearen hitzaldi laburra, akademiako zuzendariarena… eta argazkiak. Denok kanpora –30en bat gara– lehenengo talde argazkia egitera eta gero taldeka. Bistan da udalak ordaintzen duela (gutariko bakoitzak 10 libra bakarrik, hau da, doan ). Abegikorrak ere izan dira. Espainiarrak eta poloniarrak dira nagusi klasean. Gehienak gazteak, emakume poloniar bat akaso ni baino zaharragoa izango da. Konfiantza hartzen dudanean galdetuko diot adina.
Hasi gara ariketak egiten ondoko ikaslearekin eta honakoa zen galderetakoa: Noiz hartu dituzu zure azken ingeles klaseak? “Duela hiru egun”, erantzun dit poloniar gazteak. “Eta zuk?”, galdetu dit berak, “nik duela 17 urte” (Edinburgon egon nintzen orduan, hiru hilabetez, 30 urte nituela). Pilak jarri beharko ditut.
Baina ez da nahiko, bi ordu astean ez da ezer. Beraz, ea zer gehiago dagoen. Creggan auzoko egoitza sozialean bada beste aukera bat: Essential Skills Literacy, hau da, alfabetatzeko ikastaroak, beste bi ordu astean. Hori ez da niretzat, baina pentsatu dut akaso ondo etorriko zaidala eta froga egingo dut.
Lehen eguna. Hamabi lagun gaude, 10 emakumezko eta bi gizonezko. Irakurtzeko zailtasunik ez dut uste dutenik, txukun idazteko bai, antza. Nik ingelesez baino askoz arazo gutxiago, hala ere. Gorriak pasatzen ditut irakaslea ulertzeko, eta ariketak egiteko, jakina, baina lehen testa gainditu dut, 72 puntutik 41 eskuratu ditut. Eup!
Gainditzeak harritu nau baina gehiago testaren aurretik bete behar izan dudan formularioaren galdera sortak. Ohikoak ziren gehienak, izen-abizenak, helbidea, e-posta… baina beste batzuk zur eta lur utzi naute: Ba al duzu delitu aurrekaririk? Eta sexu delituen aurrekaririk? Zein da zure erlijioa? (Katolikoa, protestantea, musulmana, erlijiorik ez…). Zein da zure joera politikoa? (nazionalista, unionista, bat ere ez…). Zein da zure sexu joera? (Heterosexuala, homosexuala, transexuala…) Azken hiru hauetan “Ez dut erantzun nahi” ere bazegoen. Hori hautatu dut. Estatistiketarako izango da, baina zer demontre inportako zaizkio administrazioari nire zera horiek guztiak?
Eta beste gauza batek ere harritu nau bigarren klasean. Banekien spelling-a (hitzak letraka esatea) ingeles hiztunentzat ere gaitza egiten dela askotan, baina ez nuen uste horrenbesteraino zenik. Irakasleak esan du hurrengo klasean inspektorea etorriko dela, puntuan etortzeko, ematen dizkigun fitxak karpeta batean sartuta ekartzeko… Eta mesedez, inspektorearen aurrean inork ez galdetzeko berari spelling-ik, behin inspektore baten aurrean ikasle batek galdetu ziola eta urduritasunez txuri gelditu zela eta. Klasean ere ikusten dut zaila egiten zaiela: “How do you spell holiday?”, dio batek.
Aurkezpen ariketetan Mark-ek, 27 urteko ondoko mutilak, ea zein futbol taldekoa naizen galdetu dit. Ez dakit neuk ere gaur egun hain argi ote dudan, baina tira, “Real Sociedad” bota diot argi ahoskatuz. “A ni Manchesterrekoa, badugu partidua, ea nork irabazten duen”. Urte eta erdiko semea du.
Larri samar ibili arren, gustura nago hemen, baina ez dakit zenbat iraungo dudan, irakasleak esan dit hau ez dela niretzat lekurik aproposena, hauei ez zaiela hizkuntza falta, beste gabezia batzuk dituztela, niri hizkuntza falta zaidala. Eta bai, klasetik klasera hau korapilatzen ari da, hau hizkuntza jakin eta oinarrizko idazkera txukun bat ikasteko da nagusiki, arauak, ortografia, sintaxi apur bat… Ea hurrengo ostiralean nola moldatzen naizen.