Gazteluko plazatik
Hasiera » Nazioartea » Ipar lrlanda: Amnesty Internationalen aholkuak (II)
Urt31 0

Ipar lrlanda: Amnesty Internationalen aholkuak (II)

Atalak: Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak

Ipar Irlandan azken hamabost urteetan iraganaren kudeaketaz Amnesty Internationalek (AI) egindako balorazioaren ondorio nagusiak aipatu nituen honen aurreko sarreran. Hemen Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuei AIk luzatzen dizkien aholkuak dira. Txostena 2013ko irailekoa da, hau ondorioen laburpen bat da eta bertsio originalean irakurri nahi dituenak  hemen du titulua: “Northern Ireland: time to deal with the past”.

Bloody Sundayko irudiak

1972ko urtarrilaren 11n armada britainiarrak 14 pertsona hil zituen Derriy, gerora Bloody Sunday (Igande Odoltsua) deitu izan zaio egun hari.

Erresuma Batuko Gobernuari luzatutako gomendioak:

  • Iraganean Ipar Irlandan gertatutako giza eskubideei buruzko salaketak modu azkar, inpartzial eta independentean ikertuko dituen mekanismo argi bat abiaraztea. Gehiegikeriak egin dituzten –talde armatu edo estatuko– pertsonen arduradunengana ere iritsi behar du erakunde honek eta biktimek jaso beharreko erreparazioari buruzko aholkuak ere eman beharko lituzke. Orain arte Poliziaren Ikerketa Historikoen Taldeak (HET) egindako lana ere bere gain hartu beharko luke.
  • Ipar Irlandako ezaugarriak eta historia kontuan hartuko duen Eskubideen Karta egitea.
  • Auzi historikoak ikertzeko behar adina baliabide bideratzea.
  • Botereak ematea OPONIri (Polizia barruko arartekoa, talde autonomo gisa aritzen dena) poliziaren ofizial erretiratuak deklaratzera behartu ahal izan ditzan. OPONIren lan-talde zibila PSNIren (Ipar Irlandako Polizia) baitara eramateko aukera. Arautu ahal izatea OPONIk ez duela izango mugarik poliziaren ofizial batek hilketaren batekin zerikusirik izan badezake, baita ere bere auzia jadanik ikertua egon bada ere.
  • Instrukzio-epaileak heriotza baten ikerketa egiten duenean, berau osoa eta eraginkorra izango dela berma dezala.
  •  Ikerketa lan historikoetan ari diren elkarteei PSNIk behar adinako laguntza eskaintzea ateratzen dituzten ondorioen zabalkundean, eta idazten diren agiriak era independentean egiten direla bermatzea.
  • 2005eko Ikerketa Legearen erreforma, etorkizunean ikerketa lanak independenteak izango direla bermatzeko.
  • Patrick Finucaneren hilketa eta Omagheko leherketa ikertzeko batzorde independenteak eratzea.
  • Gomendio hauen lehen puntuan aholkatutako mekanismoa indarrean jarri arte, HET erreformatu beharko litzateke, besteak beste, honakoa bermatuz:  ahalbideratu behar da mekanismo errez eta independente bat norbaitek HETk egindako lanetik zerbait salatu nahi badu hala egin dezan. Estatua nahastua dagoen auzietan, ikerketa erakunde independente batek egingo duela segurtatu behar da, gaur egun HETk bermatzen ez duena.

Irlandako Gobernuari egindako gomendioa:

  • Ipar Irlandako iragana ikertuko duen mekanismoari bere sostengua agertu eta honek behar duen laguntza osoa ematea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA