Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Barcina, azken rounda
Atalak: Sailkatugabeak
Idoia Nieves eta Lourdes Goikoetxea agerraldi batean, Diario de Noticiaseko argazki batean.
Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiaren agerraldiak eragindako lurrikara eta ondorioak sei puntutan:
Eliteak. Idoia Nievesek atzo egindako agerraldiak beste behin adierazten du Nafarroako Gobernuak elite ekonomikoei ematen dien fabore tratua. Zerga politika bera da elite ekonomikoen aldekoa, baina gainera, ezarritako aldeko sistema hori indarrean jartzean ere, elite horiek mesedetuta atera daitezen saiatzen dela erakusten du Idoia Nievesen salaketak.
Eskandaluak. Bata bestearen atzetik etorri dira UPNk eta PSNk legealdi hasieran egindako koalizioaren ondoren: gobernu apurketa bera 2012ko ekainean, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun sailburuaren dimisioa, Jesus Pegenaute sailburuaren diru zuriketa eta dimisioa, CANaren desagerpena eta dieten afera 2013an, Ogasun eta Osasun Saileko goi karguen dimisio sorta… eta orain Goikoetxea afera hau.
Hauteskundeak. Legealdian zehar galdera nagusia izan da ea Yolanda Barcinak eutsiko ote zion hainbeste gora-beherari. Baietz erakutsi du, ez da meritu gutxi. Eta gainera, gobernu arazoez gain, UPNren baitako lehia gogorretik, ozta-ozta bada ere, garaile atera zen. Hauteskundeak aurreratzeko epea martxoaren amaieran bukatzen da eta, beraz, esan liteke Barcina lehendakaria azken roundean dagoela. Eusteko aukera handiak ditu, baina gobernua 4. mailako elur-jauzi arriskuan dago eta presio txikienak bere erorketa eragin dezake. Hori erakusten du jadanik Goikoetxea auzia izango denak.
PSN. Nork esango luke orain PSN Barcinaren gobernu honetan egon zela agintaldiaren lehen urtean? Ahaztua dago ia, baina egon zen eta badu erantzukizuna gobernu honen eraketan. Bere jaiotzezko bekatu hori garbitzea bere esku dago oraindik, zentsura mozio bidez hauteskundeak aurreratuz. Eta hori baino garrantzitsuagoa, PSNk orain ez du Barcina erori eraziko, baina klabea da hauteskundeen ondorengo Gobernu alternatiboa osatzeko, eta ezin da baztertu Gobernua berriz UPNrekin osatzea.
UPN. Hori da UPNko Alberto Catalanen sektoreak bilatzen duena eta, zentzu horretan, ondo datorkio Barcina berriz higatzen duen Goikoetxea auzi hau. Lehen zalantzak ziren Barcina berriz lehendakarigai aurkeztuko zen hala ez, baina honen ondoren aukera horiek asko urritzen dira, are gehiago Legebiltzarrean ikerketa batzordea eratzen bada. Catalan-Sanz bikoteak argi adierazi zuen PSNren aldeko apustua, eta karta horren alde gogor egingo dute hemendik aurrera ere. Alderdi biek presio handiak izango dituzte berriz gobernua elkarrekin osa dezaten.
Oposizioa. Zer da hobea, hauteskundeen emaitzei itxarotea Gobernu alternatiboa saiatzeko, edo aurretik argi uztea bukatu dela UPN aroa eta alternatiba eratuko dela? Lehenengoa egiten da beti, baina bada ordua bigarren apustua saiatzeko, horrek aldaketaren ilusio uholde ikaragarria sortuko lukeelako. UPNri gotortzeko aukera ere emango lioke, baina ilusioaren eta aldaketarako nahiaren indarra askoz handiagoa da gaur egun Nafarroako gizartean. Arazo nagusia, beste behin ere, Ferraz izan liteke.