Gazteluko plazatik
Hasiera » Ekonomia » David Fernandez (CUP), ekonomia postkapitalistaren hiru esparruak
Ots27 0

David Fernandez (CUP), ekonomia postkapitalistaren hiru esparruak

Atalak: Ekonomia, Politika

David Fernandez Argiarako Hernanin egindako elkarrizketaren une batean (Arg.: Dani Blanco).

David Fernandez Argiarako Hernanin egindako elkarrizketaren une batean (Arg.: Dani Blanco).

Datorren astean argitaratuko da ARGIAn David Fernandez Kataluniako CUP alderdiko bozeramailearen elkarrizketa. Paperak ezin izan zuen esandako guztia irentsi eta galdera pare bat elkarrizketa hartatik at geratu zitzaizkidan. Fernandezek postkapitalismoa deitzen duen aro honetan eraiki beharreko hiru ekonomia esparruez aritu zen erantzunetan: publikoa, ekonomia soziala eta merkatua, baikoitza espazioaren herenarekin.

Ezkerrari buruz ari zarela, dena den, bitxia da, ezkerra guztiak ari dira defendatzen gaur egun ongizate gizartea, hau da, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, kapitalismo humanoago batek komunismoari aurre egiteko Europan sortutako eskema soziala.

Denak ez, baina ezker nagusiak bai, sozialdemokraziatik eurokomunismoraino. Kapitalismoa gaur egun zoratu egin da eta kasino ekonomia hau bazterkeria, pobrezia, desberdintasuna eta gerra eragile itzela da. Diagnostiko horretan bat etorri gaitezke ERCrekin, baina horren aurren sozialdemokraziak tirita bat proposatzen du. Guk badakigu sistemaren aldaketa oso lan gaitza dela eta ez dela egun batetik bestera egingo.

Baina gaur egun ongizate gizartea tirita bat baino askoz gehiago da, ezta?

Bai, jakina. Gu kapitalismoaren oso aurkakoak gara, baina onartzen dugu Kataluniako gizartearen azken 40 urteetan hainbat iraultza isil  izan direla: emakumeak lan mundura egin duen jauzia handia da; nor zihoan unibertsitatera 1978an eta nor 2005ean?; gizarteak urrats handiak eman ditu bere sekularizazioan; eta, egia da, gaur egun keynestarra izatea iraultzailea da, disidentea izatea da. Horraino iritsi gara. Dena den, Europako ongizate gizartearen irakurketa mistifikatua ere egin zaigu, Europak ere erantzukizun asko dituelako mundu desegituratu honen eraikuntzan. Jende asko ari da begiratzen iragan hurbilera nola itzuli, baina hori jadanik ez da itzuliko. Horregatik ari gara gu postkapitalismoaz, eta trantsizio eredu  gisa  hiru blokeen eredua proposatzen dugu, azken finean oso erreformista dena. Lehen blokean, eta kontsentsu esparru gisa, ongizate gizartearen eredura itzuli behar dugu: hau da, hezkuntza, osasuna, kultura eta pentsioak ez dira ukitzen. Espazio hau publikoa da, ez dago merkatura begira eta kapital pribatuak ez du lekurik hor. Bigarren blokea ekonomia soziala, solidarioa eta kooperatiboa bultzatzean datza; honen bidez, gainera, herriek burujabetza berreskuratzen dute multinazionalen aurrean.  Eta hirugarren blokea merkatua da, beti egon da eta egon behar du, baina modu arautuan, bestela badakigu zertan bihurtzen den.

Hori guztia trantsizio eredua da. Gero, kritika serioa egin beharko da baita ere XX mendeko langile mugimenduen akatsez eta desmasiez, estalinismoa hor dago, adibidez.  XXI. mendeko sozialismoa –hala deitu behar badiogu–  heldu gabe dago eta baldin badator bizikletaz etorri beharko du.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA