Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Altxamenduaren ospakizuna Derryko kaleetan
Atalak: Nazioartea
Irlandako mugimendu errepublikarrak atzo ospatu zuen 1916ko Altxamenduaren Festa, Pazko Egunarekin bat. Sinn Feinek Derryn antolatutakoa arratsaldeko 14:00etan abiatu zen Bogsidetik eta ehunka pertsonek egin zuten hilerrirainoko ibilbidea. Martxa hau ikusten nuen bigarren aldia zen, lehenengoa hemeretzi urte lehenago izan zen, 1995eko Pazko Egunean. Ordurako -geroxeago hautsiko zen arren- su-etenean zen IRA eta giro lasaian egin zen martxa, nahiz eta polizi indarren presentziak eta giro orokorrak oraindik argi adierazten zuten gatazka indarrean zegoela. Ekitaldi hura gatazka eta borroka giroan egin zen, hau bake giroan. Mugimendu errepublikarra bere kontakizuna egiten ari da eta gatazkan hildako dozenaka IRAko militante eta herritarren argazkiak ziren martxaren ardigunean. Bake giroan, omenaldia egin zieten guztiei. Baina jakitun dira kontakizun gehiago ere badirela eta horiekiko bizikidetza ezinbestekoa dela. Elkarbizitzan jarri zuen indarra aurten Declan Kearney Sinn Feineko bozeramaileak bere hitzaldian.
Euskal Herrian Aberri Eguna ospatzen den moduan, Irlanda osoan Pazko Egunean 1916an Dublinen izandako altxamendua ospatzen dute. Sei egun besterik ez zuen iraun matxinadak britainiarrek zanpatu zuten arte, baina egun horretatik aurrera egoera guztiz aldatu zen eta 1919an Erresuma Batuko Legebiltzarreko Irlandako diputatuek behin-behineko Legebiltzarra eratu eta independentzia aldarrikatu zuten. Honek britainiar eta irlandarren arteko gerra ekarri zuen, 1921ean bakea sinatu eta Irlanda estatu gisa egituratu zen arte. Gerra zibila bizi izan zuten ondoren irlandarrek, ingelesekiko ituna sinatu eta berau arbuiatzen zutenen artean. Urtebete iraun zuen eta itunaren aldekoek irabazi zuten.
Independentzia prozesuan Irlandako estatu berriak Ipar Irlanda utzi behar izan zuen britainiarren esku, eta horrek arazo ugari ekarriko zuen etorkizunean, besteak beste, XX mendeko azken lau hamarkadetako errepublikar eta unionisten arteko gatazka. Irlanda askearen bidean hildako guztiak oroitzen dituzte errepublikarrek Pazko Egunean eta martxa ugari egiten dituzte Irlanda osoan. Aurtengoak, gainera, bazuen bere berezitasuna: Cumann na mBan (Emakumeen elkartea) emakume errepublikarrak biltzen dituen elkartearen mendeurrena ospatzen zuten.
Ondorengo argazkiak Derryko atzoko martxan ateratakoak dira.
Martxa Bogside auzotik atera zen 14:00ak pasatxo zirenean eta ehun emakume abiatzen ziren buruan. Cumann na mBan emakume errepublikarrak biltzen dituen elkartearen mendeurrena ere ospatzen zuten aurtengo ekitaldian.
Sinn Feineko emakumeek eramaten zuten Cumann na mBan-eko pankarta.
Bi pertsonek ikurriña eta euskal presoak etxeraren banderak zeramatzaten
Sinn Fein-eko lehendakariorde Mary MacDonald-ek hitz egin zuen ekitaldian.