Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Nafarroako Gobernua, oposizioaren eta Barkosen aukerak
Ira04 1

Nafarroako Gobernua, oposizioaren eta Barkosen aukerak

Atalak: Politika

Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako lehia ireki da jada, izenak ikusi behar orain.

Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako lehia ireki da jada, izenak ikusi behar orain.

Hauteskunde sasoian sartu gaitu ikasturte politiko berriak eta, nahitaez, alderdiek eta instituzioek egiten duten edozertan hartu behar da kontuan aldagai hori. Lehen berria Barcina lehendakariak eskaini zuen: ni aurkeztuko naiz eta gainera zergak murriztuko dizkizuet.

Oposizioarendako alde ona: berak bizkarreratzen ditu UPNk azken legealdian egindako kalteak; irudi higatua du; eta PSNrekiko –nahiz eta honek Ferrazek agindutakoa  egingo duten– balizko akordioetarako harresi da. Arriskuak? Boto-emaile eskuindar zaleenentzat amu eta bilgune izan daiteke, aurretik eta ostean izan daitezkeen UPN-PP aliantzak erraztuz. Ez dirudi hautagairik egokiena irabazteko, baina ba ote du besterik UPNk zortzi hilabetetan prestatzeko modukoa? Azkenik, ezin ahaztu Barcinak errautsetatik ateratzeko duen trebezia. Baina hori ere noizbait bukatzen da eta maiatzeko Europako hauteskundeek erakusten dute bukaera hori orain izateko aukerak badirela.

Jakina, horretarako PSNtik haragoko oposizioak emaitzak lortu behar ditu eta gainera ados jarri behar da. Legealdian zehar izandako harremanak errazten du hori, eta Podemosen agerpenak ere bai. Batzarrek –orain Ezkerran EBNrekin– dagoeneko iragarri du ahalegin sendoena egin behar duela PSN gainditzeko moduko ezkerreko koalizioa eratzeko. Orain arte EH Bildu da oposizioko indarrik nagusiena, baina askoren ustez, eta batez ere Podemosen agerpenagatik, epe laburrera begira bere sabaia jo du.

Eta Geroa Baik berriz agertu beharko du bozka eske, seguruenik zeregin garrantzitsuarekin. Batetik,  emaitza onak behar ditu, baina 2011ko Madrilgo Legebiltzarrerako emaitzek ematen diote horretarako esperantzarik: 42.000 bozka (Amaiurrek 49.000 Nafarroan).  Jakina, hiru urte iragan dira eta Podemos agertu da, besteak beste. Baina Uxue Barkosek hor jarraitzen du eta bera aurkeztuko balitz, badu erakarpenik Nafarroako herritar askorentzako. Gobernu alternatiborako zenbakirik balego eta Geroa Baik emaitza onak lortuta, Uxue Barkosek izan dezake aukerarik Barcinari bere lekua lehiatzeko. Gaur gaurkoz, eta jakin gabe EH Bilduk lehendakarigai nor aurkeztuko duen (Adolfo Araiz entzuten dela idatzi berri du Gaizka Arangurenek Berrian), samurragoa da irudikatzea Uxue Barkos lehendakari, PSNko edo EH Bilduko bat baino.

Iruzkin bat

  1. nafar | 2014-09-08 at 9:40

    Gaur gaurkoz Uxue Barkos iruditzen zait Barcina Gobernuan ordezkatzeko hautagai sendoena. Ez dakit Podemos efektuak zein eragin izango duen foru hauteskundeetan baina nire ustez Geroa Baik emaitza onak lortzea funtsezkoa da Nafarroan benetako alternatiba bat egoteko.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA