Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
ETAren zulo beltza, Auzitegi Nazionala eta Einstein
Atalak: Politika
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitutako 40 gazteak epaiketaren une batean.
Hasi gara entzuten Artur Masentzat 15 urteko kartzela zigorra ere izan daitekeela bere “abentura sezesionistarekin” jarraitzen badu. Inork ezin du halakorik ulertu eta Katalunian zeresanik ez. Norberaren ideiak, guztiz era baketsu eta demokratikoan defendatu eta espetxera? Izan liteke.
Edo egunkari bat egiteagatik. Zehatzago, Egunkaria kaleratzeagatik: atal bat absolbitu zuen Auzitegi Nazionalak eta oraindik, auziaren atal ekonomikoan direnentzat ehundik gora urte kartzela zigorra eskatzen die Espainiako justiziak, itxurosoagoa izan dadin orain EAEko auzitegietatik.
ETAren zulo beltzak dena irents dezake oraindik. Iragan uztailaren 30eko epaian, adibidez, Auzitegi Nazionalak ia ehun urteko espetxe zigorra jarri zien 20 laguni haien jarduera politikoagatik. HB, EH eta Batasunan aritu ziren. Bai, ondo irakurri duzu: Auzitegi Nazionalaren ustez alderdi horiek erakunde terroristak ziren. Zure auzoko hori, eztabaidatzen zenuen lehengusua, zure seme-alaben lagun hura: ez zenekien, baina denak ziren ETAren fronte instituzionalekoak. Eta zergatik hauei zigorra eta HBkoak ziren beste milaka haiei ez?
Nola ulertu guk epaimahaikoak ere ados ez badira? Hiru magistratuetatik batek, Clara Bayarrik, absoluzioa eskatu zuen guztientzat –eta baita ere zigortutako 103 herriko tabernentzat–. Bere ustez, ez zegoen nahiko zantzu deliturik ikusteko; ezta frogarik ere; eta, gainera, zigortutakoek Konstituzioak babestutako jarduera politikoa egin zuten.
Eta berriz Segi
Astelehenean beste 28 gazte epaituko dituzte Segikoak izatea leporatuta. Espainiako justiziak 2007an esan zuen Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristak zirela. Adi baina, hemen ere ez daude ados Auzitegi Nazionaleko guztiak. Joan den ekainean, epaimahai batek Segikoak izateaz auzipetutako 40 gazte utzi zituen libre. Argudioak: ez zegoen frogarik Segikoak zirela esateko; aurkeztutako frogak inkomunikazioan lortutakoak ziren eta atxilotuek torturak salatu zituzten, beraz ez zuten balio; gazte horien jarduera politiko independentista legezkoa da.
28 gazteen auzia absolbitutako 40en berdintsua da: atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta epaitu. Orduan, absolbituko ote dituzte orain? Inork ez daki. Auzitegi Nazionaleko korridoreetan Einsteinenaren gisako erlatibitate judizialaren munduan sartzen dira euskal herritarrak: arrazoi eta irizpide judizialak dilatatu eta aldatu egiten dira eta emaitzak ere bai.
Injustizia handiak sortzeaz gain, Auzitegi Nazionalaren hariak mugitzen dituztenek badute bestelako helburu garbirik: ustel bedi bake prozesua bere zukuan eta berarekin haren bultzatzaileak.
Mas zigortzen badute oso gaizki, baina txarrenean zortea ere izango du, bere instituzioek injustizia ozenki salatuko dute, lotsa barik eta beldur politiko barik, eta gizarteak ez du ulertuko eta mobilizatuko da. Hemen…