Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Volkswageneko BEZaren zazpi ertz
Atalak: Ekonomia, Politika
Pablo Zalba eta Ana Beltran Nafarroako PPko ordezkariak Montoro ministroarekin Madrilen egindako bileran.
Datorren asteartean, hilak 30, bilduko dira Nafarroako eta Espainiako gobernuak Iruñean, Volskwageneko BEZ ospetsuarena bideratu eta urte bukaerarako Nafarroako Ekonomi Hitzarmenaren oinarrietan aurreratzeko.
Ertz ugariko gaia da “polo”en BEZarena eta zorrotzenak diru soinua du: Espainiako Auzitegi Gorenaren bidez, Madrilek 1.513 milioi euro eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari. Hemen ertz horietako batzuk.
Diruaren miraria. 2007-2011 arteko urteetan Espainiako Gobernuak Volkswageni itzulitako BEZaren dirua eskatu zion Cristobal Montoro ministroak Yolanda Barcina lehendakariari irailaren 16an Madrilen egindako bileran: 1.513 milioi euro. Irailaren 15ean, aldiz, Nafarroako PPko ordezkari Pablo Zalba eta Ana Beltránekin egindako bileran dirutza hori 100 milioi eurotan bihurtu zen; urteko 25 milioi ordaindu eta listo.
Hondamendia. Nafarroako Gobernuaren aurrekontua aurten 3.837 milioi eurokoa da. Beraz, 1.513 Espainiako Gobernuari eman behar izanez gero… nahi duenak irudika dezala. Gaur egun Katalunia da biztanleko zorrik handiena duen Estatuko erkidegoa eta zor horrekin gehi orain duenarekin Nafarroa lehen mailara pasatuko litzateke. Barcinak, beraz, izua ekarri zuen besapean Madrildik.
PP salbatzaile. Baina Nafarroako PP bihurtu da salbatzaile, Barcinak konpondu ezin zuena bideratuz. Horrela saldu zuen Nafarroako PPk bere webgunean: “Volkswageneko BEZren gaia konpontzeko konpromisoa lortu zuen PPNk Montoro ministroarekin”. Barcina kexu da PPko herrikideekin: “Jo, zergatik ez zarete joan ni baino astebete lehenago Madrilera?”.
Hauteskundeak. Kasualitatez, hori guztia gertatzen da udal eta foru hauteskundeetarako 7 hilabete geratzen direnean. Eta UPNk azken boladan behin baino gehiagotan adierazi duenean ez dela PPrekin koalizioan joango. UPN estu ibiliko da hauteskundeetan, beraz, irudika daiteke nola ibiliko den PP. Inkestek ez diote ematen, antza, emaitza onik PPri. Akaso Barcina harroxko dabil PPrekin eta Montorok belarrietatik tira egin nahi izan dio? Edozein modutan, hauteskundeei begira datorrenarekin, ezin da pentsatu ere egin PP-UPN banatuak joango direla. Koalizioan ez bada, UPNko zerrendetan “kamuflatuak” joango dira PPko ordezkariak. Azkenean, beraz, alderdi biak salbatzaile, aurrean duten mazedonia horren aurrean. Vascoak / nafarrak, kaosa / ordena, dilema horietara ekarriko ditu bozak nafar eskuinak .
Oposizioa. Montoro ahopeka, eskuetan 1.513 milioiko papertxoa erakusten duen bitartean: “Irudikatzen duzue zer datorkizuen gobernura iristen bazarete?”,.
Beldurra. Montororen oharra Nafar gizarteari: “Eta zuek, herritar maiteok, irudika dezakezue nola goberna daitekeen aurrekontuaren erdiarekin?”.
Eskupeko. Total, 2012an Espainiako Gobernuak 2012an gaia azaleratu zuenetik, jakin izan dela Espainiak urtero Nafarroari 200-400 milioi euroko oparia egiten ziola BEZaren kontu honekin. Akaso ubideak egiteko, eskupekoak banatzeko, norbaitzuk isilarazteko, EAEko vascoak bezain ongi bizitzeko… Akaso.
http://www.argia.eus/albistea/vwren-bezagatik-1513-milioi-euro-itzultzea-eskatu-dio-madrilek-barcinari