Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Une egokian, behar zen lekuan
Atalak: Politika
Lokarrik bere amaiera iragarri zuen unea.
Bakearen aldeko herritarren elkarte txiki bat sortzeko ausardia izan zuen Lokarrik 2006an, Elkarriren lekukoari helduz, honek berea egina zuenean.
Lorpen asko metatu zituen Jonan Fernandezek eta Victor Aierdik gidatutako gizarte mugimenduak, baina seguruenik familia politikoen arteko elkarrizketa eta zubigintzaren kultura barreiatzearena izan da garrantzitsuena. Lizarra-Garaziko prozesuan bakea esku artean izan zuten, baina bakarrik atzamarren artean nola ihes egiten zien ikusteko. Eta ikasteko.
Porrot hura danbateko handia izan zen euskal gizarte osoarentzat . Ondorengo urteetan, bitartekaritzak eta elkarrizketak inoiz baino zentzu handiagoa zuten, baina inoiz baino zailagoak ziren. Testuinguru gatazkatsu hartan eman zuen azken hatsa Elkarrik, mamiz eta estiloz ekarpen esanguratsuak eginda, baina bakearen helburua bideratua ikusi barik.
Errauts haietatik sortu zen Lokarri eta ezin esan orduko hartan esperantza handirik piztu zuenik. Lau txakur handi ere ez ziren ordaintzen haren etorkizunagatik. Bitartekoetan txikira besterik jokatu ezin zuenak, handira jardun nahi zuen helburutan, han-hemenka bildutako herritar multzo txikiekin.
Eta temati izateak eman zion aukera, unea iritsi zenean bera han zegoelako, urteetan Elkarrik eta Lokarrik metatutako bitartekaritza sarea eskuetan. Ez zuen berak gerarazi ETA, erabakia ezker abertzale osoak eta ETAk hartu baitzuten, baina Lokarri han zegoen. Ez zuen Paul Riosek hautatu Brian Currin, baina harekin agertzen zen; ez zuten haiek Aiete aurreikusi, baina han ziren, ezker-eskuin zartako asko hartu ondoren.
Apustuan asmatuz, une egokian behar zen lekuan egoteko ahaleginari eutsi zion Lokarrik. Une egokian agur esaten asmatu dute lokarritarrek, merezimendu osoz euskal gizartearen gehiengo handiaren aitortza jasota, ametsetako bake prozesua amaitu barik, baina bai bideratua.