Gazteluko plazatik
Hasiera » Nazioartea » Bide zentzuzkoenari heldu dio Masek
Urr14 2

Bide zentzuzkoenari heldu dio Masek

Atalak: Nazioartea

CiU eta ERC aurrez aurre izango dira hauteskundeetan edo elkarrekin?

CiU eta ERC aurrez aurre izango dira hauteskundeetan edo elkarrekin?

Iragarritako kontsulta ofiziala ez dela egongo eta plebiszitu hauteskundeak iragarri ditu Artur Masek, orain arte aurreikusitako eszenatoki posibleenari ateak irekiz. Baina A9an beste kontsulta bat ere egingo da eta ehunka mila pertsonek parte hartuko dute, berau munduaren aurrean beste mobilizazio erraldoi bat bilakatuz. Eta hauteskunde aurreratuetarako zubi ere bai.

Gaitza zen bestela izatea eta, ziren baldintzetan, iragarritako kontsulta egitea ez zen independentziaranzko biderik egokiena. Independentzia ez da bihar-etzi gauzatuko Katalunian eta oraindik indar metaketa prozesu luzea beharko da. Bere izaeragatik ere gaitza zen egungo Generalitateak desobedientziaren bidetik abiatzea, baina urrats hori orain kontsultarekin ematea ere ez zen egokiena. Espainiako Gobernuak autonomiaren aurkako neurri gogorren bat har zezakeen eta egin beharreko bidea arriskuan jarri. So-egile eta analista askoren aldetik ari da azpimarratzen, uneren batean independentzia aldarrikatu behar bada, instituzio autonomikoak behar dira horretarako. Beraz, desobedientzia instituzionala, hobe bakarra: independentzia aldarrikapenarena.

Alde horretatik, hauteskundeak aurreratzea logikoagoa da, behintzat hauek antolatzeko alderdien adostasuna lortzen bada. Eta hori ez da samurra izango. Masek gidatutako zerrenda bateratua behar da eta, gutxienez, bi eratakoa izan daiteke: bat, CiUk eta ERCk osatutako koalizioa; bi, Mas buru, kontsentsuzko pertsona garrantzitsuz osatutako zerrenda. Hori erabakitzea eta osatzea beti da korapilatsua, baina are zailago plebiszitu izaera emango duen programaren edukia finkatzea. ERCk adierazi du berea: gehiengo handi bat lortuz gero, independentzia aldarrikatu eta prozesu konstituziogilea ireki. Onartuko du hori Masek? Horren argi adierazita nekez, baina ikusi egin behar.

Irailaren 14tik honainokoa alderdien unea izan da eta ez dira akordioak borobiltzeko gai izan, baina ez da apurketa traumatikorik gertatu. Kontsulta alternatiboa makulu gisa hartuta, badute ibilbide bateraturik hauteskunde data finkatzeraino. Bitartean, orain berriz ANC eta Omniumen tartea irekitzen da, haien mobilizazioa berriz ere giltzarri izango baita, berriz ere bi zentzutan: batetik, A9ko kontsultan parte hartzea ahalik eta handiena izan dadin; bestetik, alderdien gainean egon eta norabidea zein den argi markatzeko.

2 Iruzkin

  1. Luistxo | 2014-10-15 at 7:56

    Bi zehaztapen edo kritika.

    Bat. Diozu: “Oraindik indar metaketa prozesu luzea beharko da.” Seguro? Zenbat milaka lagun gehiago elkartu behar dira datorren urteko Diadan? Indar metaketa puntu gorian ikusten dut nik, eta akaso metatuko da gehiago, edo akaso desinflatuko da globoa. Luzamenduak zer onik ekarriko duen ez dakit: euskaldun abertzaleentzat aitzakia bai, jakina, hemengo plan dortokistikoekin ez goazelako inora. Baina han luzatzea komeni da?

    Bi. Zerrenda bateratuarena. “Masek gidatutako zerrenda bateratua behar da”. Ematen du horixe arbuiatzen dutela CUP eta ERCk, baina Masek ez zuen esan publikoki bera jarriko denik zerrenda bakarraren buru. Igual pribatuen esan die besteei berak hori nahi duela. Baina publikoki esan, ez du esan. Nik uste dut irudikatu daitekeela Mas buru ez den zerrenda bateratu bat, pertsonalitate ez alderdikoi errespetatu batekin. Masen zerrenda baino interesgarriagoa ere izango da (nire ustez), eta irekiagoa bateratze zabalagoa errazteko.

    Reply
    • Xabier Letona | 2014-10-15 at 11:21

      Eskerrik asko, Luistxo, zure iruzkinagatik. Dena dantzan dagoenean iragarle lanetan ibiltzea txarra da eta ez dut nik horretan jausi gura, baina nire inpresioa da ez dela dena hain azkarra izango. Indar metaketa ez da bakarrik jendea kalean; hori katalanek badute. Indar metaketa da baita ere alderdien artekoa nola josten den, indar instituzionala, indar sozio-ekonomikoa… eta, azken finean, gizarte esparru independentistaren indarra eta instituzioen artekoa nola uztartzen den. Generalitatearen egoera ekonomiko larriaz gain, orain ikusi da alderdien esparrua, instituzionala, ez dagoela hain kohesionatua. Kontsulta alternatibo honek eta hauteskunde aurreratuek berriz emango dute aukera indar horiek nola dauden ikusteko, bai gizarte mailan bai haien artean.

      Azken finean, independentzia prozesu bat etorri liteke Espainiarekin negoziatzen delako -erabaki eskubidea…–, eta horrek epe motzera, gaur gaurkoz, ezinezkoa dirudi, edo aldebakarreko aldarrikapenarekin, eta hori egin ahal izateko aipatu indar horiek guztiak beste sendotasun batekin uztartuta behar direla iruditzen zait. Kontsulta egin eta hauteskundeen emaitzen ondoren ikusiko dugu indar harremana berriz nola geratuko den eta horrek esango du eskailerak igotzen jarraitu beharko duten edo behin-betiko jauzia emateko indarra izango duten.

      Masek gidatu behar duen hauteskunde zerrenda independentista? Haiek erabaki beharko dute, baina une honetan horrek dirudi logikoena, oraindik Masen garaia ez delako amaitu. Baina laster ikusiko da bere aukera amaitu den ala ez. Edozein modutan, plebiszitu izaera emango duen programaren edukiak markatuko du lehen urratsa. Eta badirudi programa horrek halako zerbait esan beharko lukeela argi eta garbi: “Gehiengo argia lortzen badugu –zenbatekoa?– Kataluniako Legebiltzarrak independentzia aldarrikatu eta prozesu konstituziogilea irekiko du”. Hori onartuko dute CDCk eta Masek? Iruditzen zait ez dagoela hain argi. Eta orduan, ERCk, CUP, ANCk eta abarrek onartuko al dute bestelako aterik irekitzen duen programarik? Hori posibleagoa ikusten dut. Baina, noski, ideiarik ez.

      Edozein kasutan, orain sekulako aukera dute kontsultarekin berriz gizartea mobilizatzeko eta, ondoren, hauteskundeetan Kataluniako gizartearen borondatea beste behin ere argi erakusteko.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA