Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Estatuaren errepresioa larrugorritan
Abe17 0

Estatuaren errepresioa larrugorritan

Atalak: Politika

Santutxun epaiketa politikoen aurka egindako ekitaldia. (Arg.: Uriola.info / Iñigo Azkona).

Santutxun epaiketa politikoen aurka egindako ekitaldia. (Arg.: Uriola.info / Iñigo Azkona).

Ulertezina litzateke Auzitegi Nazionalak joan den ekainean 40 gazte libre uztea eta orain akusazio berdinekin beste 16 gazte zigortzea, guztiek akusazioak ukatu dituztenean. Ez dira Segikoak, baina badira independentistak, horren aldeko jarduera egin dute eta aitortzen dute. Jarduera hori legezkoa dela berretsi zuen 40 gazteak absolbitu zituen epaimahaiak.

ETAren jarduera armatuaren garaian ere honek ez zukeen zentzurik, baina bazuen testuingurua, berau erabili nahi zutenentzat. Testuingurua desagertzean, auzi hauek biluzik geratu dira eta gainera nabarmen ikusten da. Euskal Herritik agerian ikusten da biluztasuna, baina estatuan ere badira hortaz jabetzen direnak, 40 gazte haien absoluzioa eman zuen epaimahaikoak, adibidez, edo herriko tabernen auzian boto partikularra eman zuen Clara Bayarri epailea, edo beste asko, izan bihankako soil edo izan estatu aparatukoa. Eta badira estatuaren errepresioaren biluztasuna ikusi nahi ez dutenak, orain 16 gazte sei urteko espetxe zigorrarekin –sei urte!– zigortu nahi dituen fiskala adibidez .

Zeren eta, zer du orain fiskal honek eskuetan 40 gazteen absoluzioa agindu zuen auzitegiak ez zuena? Tortura eta tratu txarren ondorioz lortutako autoinkulpazioak. Epaile batzuek onartzen dituzte oraindik eta gero eta gehiagok ez. Gainerako froga guztiak berdintsuak dira: bileretan parte hartzea, materialaren salmenta, manifestazioetan aritzea… Hau da, jarduera politikoa. Katalunian, Galizian edo Euskal Herrian milaka gaztek egiten dutena. Edo Espainian Podemoseko beste milaka gaztek egiten duten jarduera politikoaren berdintsua, baina etxegabetzeak edo prekarietatea salatuz gain, independentzia akuilatuz.

Espainian asko dira oraindik auzion biluztasuna ikusten ez dutenak. Euskal Herrian oso gutxi. Presoen zigorren auzian ere, Auzitegi bereko epaile batzuek argi dute Europar Batasuneko legedia onartu behar dela, beste batzuk nahiago dute PPren Gobernuari men egin. Urtarrilean Batasunako zuzendaritzakoen bigarren epaiketa ere hasiko da eta hauekiko mehatxua ere handia da, herriko tabernen auzian ere hainbat politikari jarduera politikoagatik zigortu zituztelako.

Orain, ordea, larrugorritan da jarduera politikoa zigortzen duen Estatuaren errepresioa, bikain ikusten da. Orain kontua da nork salatzen duen eta zein indarrez. Zein pertsonak, zein alderdik, zein instituziok, zein giza eskubideen elkartek.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA