Gazteluko plazatik
Hasiera » Ekonomia » Nafarroako Legebiltzarra: CAN ikerketaren gakoak
Urt22 0

Nafarroako Legebiltzarra: CAN ikerketaren gakoak

Atalak: Ekonomia, Gizartea, Politika

CANeko egoitza nagusia zena Iruñean.

CANeko egoitza nagusia zena Iruñean (Arg.: Wikipedia).

Gaur eratu da Nafarroako Legebiltzarrean Nafarroako Kutxa (CAN) ikertuko duen ikerketa Batzordea eta martxoaren 16ra artekoa izango du bere lana burutzeko epea. Beharko balitz ikerketa denbora luzatu ahal izango litzateke, baina ez martxoaren 31 baino gehiago, maiatzeko foru hauteskundeei begira egun horretan desegingo baita Nafarroako Legebiltzarra.

Sergio Sayas

Sergio Sayas (UPN) izango da Batzordearen lehendakari. Aralarreko Xabi Lasa ere izan da lehendakari izateko hautagai baina, PSNren abstentzioarekin, UPN eta PPNren botoak nagusitu zaizkie oposizioko gainerako botoei. Batzordea eratzearen aurka dagoen alderdiko kidea izatea berau zuzenduko duena ez da hasierarik baikorrena. Duela egun gutxi Twitterren luzatutako mezuan, batzordeak bere ondorioak jadanik finkatuak zituela salatu zuen.

PSNren hautua

Funtsean, PSNk berriz hautatu du gaur: UPN edo oposizioaren artean berak UPN. Badu asko jokoan, CANen sorreratik UPN eta PSN izan baitira bere ibilbidearen erantzule politiko nagusiak. UPNk egin eta PSNk jaso eta utzi egiten, hori da hipotesietako bat. Roberto Jiménezek CANeko opari gisa –2010ean itzuli zuen– jasotako 5.000 euroko erlojuak hitz egingo balu…

Hirugarrenean ez, laugarren saio bat behar izan da batzordea eratzeko. 2012 eta 2013an oposizioa hirutan saiatu baitzen batzordea eratzen, baina ez zen posible izan PSN eta PPNk ikerketa batzordearen aurka bozkatu zutelako.  Oraingoan UPN izan da batzordea sortzearen aurka bozkatu duen alderdi bakarra.

1.000 milioi euro ke bihurtuta

Funtsean, batzordearen ikerketa muinetakoa izango da jakitea zer gertatu zen 2010ean –Caja Sol, Caja de Burgos eta Caja Canariarekin batera– Banca Cívica sortu zenetik eta 2012an Caixabankek Banca Cívica erosi zuenera arte. Saldu aurretik, 2010ean, CANek 1.300 milioi euroko balioa zuen eta Caixabankek 200 milioi eurotan erosi zuen 2013an. Zer gertatu zen, beraz, tarte horretan CAN horrenbeste debaluatzeko? Edo benetan balio al zuen 1.300 milioi 2010ean? Kontua da 2013az geroztik CAN Caixanbanken %1 besterik ez dela eta, fundazio bihurturik, handik datorkion ekintza soziala bideratzea dela bere zeregin nagusia.

Goñi, Sanz, Barcina

Hori ikerketaren muina, baina ikergaiak askoz zabalagoak eta sakonagoak dira, CANeko zuzendari ohi, politikari arduradun eta enpresa ugariren jarduera oso zalantzagarria ikertu beharko da. Arduradunei dagokionez, 2002tik 2013ra CANeko zuzendari nagusia izan zen Enrique Goñiri buruzko ikerketak giltzarri izango dira; eta baita ere berau izendatu zuen Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakari ohi eta CANeko administrazio kontseiluko lehendakari ohiarenak. Ikertuen zerrendan izango da, halaber, Yolanda Barcina lehendakaria, Sanzen ondoren bera izan baitzen administrazio kontseiluko lehendakaria. Eta beste asko.

Auzitegi Nazionala ere bai

2013an sonatuak izan ziren CANeko arduradun politikoek Mari Paz Benito epailearen aurrean dieten afera medio egin zituzten agerraldiak. Estu ibili ziren UPN eta Yolanda Barcina, baina lortu zuten auzia Nafarroatik Madrilera eramatea eta han, 2013ko abuztuan, Espainiako Auzitegi Gorenak auziarekin ez zuela jarraituko erabaki zuen.

Ondorioz, Benito andereak ere bertan behera utzi zuen bere auzia. 2014ko azaroan, alabaina, Auzitegi Nazionalak Banca Cívicaren sorrera auzia berrirekitzea erabaki zuen, besteak beste CANek operazio hartan izan zuen jokaera ikertzeko. Iragan abenduan, halaber, Auzitegi Nazionalak Enrique Goñi eta Miguel Sanzen ondasunak ikertzeko agindua eman zuen.

CAN hilda, besteak bizirik

Orain arte, UPNko eta CANeko arduradun ohiek salatu izan dute CAN moduko kutxa asko desagertu zela finantza krisiaren ondorioz eta CANek ezingo zukeela bakarrik biziraun, horregatik sortu zutela Banca Civica.

Ez dutena azaldu da zein egoeran ekin zioten Banka Cívicaren sorrerari, zergatik ondoratu zen gero hau eta zergatik ez zituzten bazkide sendoagorik bilatu, adibidez mendebalderago, jadanik mende bateko elkarlan tradizioa zuen vasco-navarro izeneko kutxa federazioan.

Tamainarenak nekez azaldu dezake zerbait bere inguruan euskal kutxak ongi eutsi diotenean edota Laboral Kutxa, Caja Rural edo Ibercaja gaur egun Nafarroan bizi-bizirik direnean.

Ikerketaren zaldunak

Foru legebiltzarreko ikerketa batzordea honako kideez osatu da: UPNtik Carlos García Adanero eta Sergio Sayas; PSNtik Santos Cerdán eta Juan José Lizarbe; Bildutik, Maiorga Ramírez eta Koldo Amezketa; Aralarretik Patxi Zabaleta eta Xabi Lasa; PPNtik, Ana Beltrán eta Amaya Zarranz; Ezkerratik, Txema Mauleón eta Marisa de Simón; eta Geroa Baitik Manu Ayerdi.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. CAN ikerketa: lehenik txostenak, gero pertsonen agerpenak | Maltzagatik - […] CAN ikerketa batzordeak bere lana amaitzeko eta, kasurik onenean, martxoaren amaiera arte. Duen lana itzela da eta gaurko lan…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA