Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Orain maitasuna ere aurka
Atalak: Politika
Senideak presoak bisitatzera eramaten dituzten Mirentxinen furgonetak. (Argazkia: Uriola.eus)
Emakumeen eskubideak bakarrik baino taldean hobeto defenditzen direla ez dago zalantzarik. Edo hizkuntza eskubideak. Biktimen eskubideak. Pertsonak berak egin dezakeenaz gain, taldeak sortzen dira eskubidetzat hartzen dena defenditzeko eta aldarrikatzeko, elkarteak eta erakundeak antolatu.
Euskal presoek ere hori egin zuten eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatu zuten aspaldi. Munduko beste edozein lekutan legez, haien eskubideak eta nahiak hobeto defendituko zituztela pentsatuko zuten.
Taldean aldarrikatu ohi dituzte beren eskubideak euskal presoek, baina ez, eskatu zitzaien ez egiteko horrela, banan-banan baizik. Zuzenbide estatuak ezin duela irtenbide kolektiborik bideratu, banaka arituta bakarrik ulertuko zela presoek borondate ona zutela.
Eta hala bideratu dituzte hurbilketa eskariak epaileen eskuetara. Ez da nahikoa, ordea, beraien zaintzaz arduratzen den epaileak dio familiarengandik 1.000 kilometrora egotea ez dela eskubide urratzerik. Barne Ministroa gardenago mintzo da: eskubideak bost, ETA da kontua, desagertzen bada, bukatuko da sakabanaketa.
Sasoi batean zen ETAk ez hiltzea, ETArengandik urruntzea, haren eraginetik askatzea, EPPK uztea, eskaerak norbanako gisa egitea eta ez taldean… ETAk jarduera armatua utzi eta ia lau urtera horrek guztiak txintik ez duela balio frogatu da. Banan-banako eskubide eskaera antzerkitzat jotzen du Estatuak, eta berdintsu haien eskubideak norbanako gisa defenditu behar dituztela uste dutenek.
Benetan garrantzitsua kontakizuna da, Estatuaren garaipena eta mendekua, ezker abertzale osoak onar dezala galdu duela… eta gero ikusiko da. Bihar bertan ETAk bere burua desegingo balu ere berdin litzateke, PPrentzat eta garaile eta garaituen eskemarentzat kontua ez baita egungo ETA. Kontua baita ENAM izan zenak esan behar duela 50 urtez erabat erratua izan dela, damutua dagoela eta penitentziarako prest.
Orain, gainera, Reyes Gimeno epaileak finkatutakoaren arabera, presoen senideen maitasuna, astez aste milaka kilometro egitera bultzatzen duen maitasun hori, presoen aurka bihurtzen da, Francisco Mugika Garmendiak edo Apaolazak, Aierdik, Lopezek edo Martinezek astero dituztelako bisitak eta, beraz, horregatik epaileak ez duelako eskubide urraketarik ikusten. Berdin da dialisia duen aita ezin dela joan, edo sei hilabeteko alaba gazteegia den 1.000 kilometro egiteko, edo ahizpa diruz larri dabilen. Maitasunak beti –edo gehienetan– bultzatzen du norbait bisitara, beraz ez da eskubide urraketarik. Espainiako legediarekin, orain maitasuna ere aurka.
Presoek beren bidea egin beharko dute apurka, taldean zein banaka, baina euskal gizartearen presio sozial indartsurik gabe haien eskubideak urratuak izango dira behin eta berriz, orain arte bezala. Bake eredu honetan –“hau baita bakea”– preso eta senideen sufrimendua ez delako ikusten. Eta ikusten bada ere berdin da, merezi dute.