Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Aldaketaren indarren koalizioak hiru senatari lortu ditu Nafarroan
Atalak: Politika
Horixe izan daiteke abenduaren 20ko gaueko albistea, baieztatzen bada Senaturako hautagaitza bateratua aurkeztuko dutela Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak.
Oraindik, alabaina, asmoa jorratzen hasi besterik ez direla egin segurtatu dute lau indarretako bozeramaileek. Nafarroari dagozkion lau senatoretik hiru lituzke koalizioak eta bestea UPNrentzat litzateke.
Senaturako zertarako? Galdera ez da txantxetakoa, batez ere ikusita Espainian Senatuak zertarako balio duen. Baina Nafarroako ikuspegitik interesgarria litzateke aldaketaren gobernuaren indarra bototan zein den irudikatzea. Gehiengoa non dagoen erakustea interesgarria da beti, baina are gehiago Nafarroan urteetan gutxiengoek bazterketa gogorra izan dutenean, esaterako abertzale eta euskaltzaleek.
Interes gehien izan dezaketenak Geroa Bai eta EH Bildu dira, Ahal Duguk eta Ezkerrak bestelako loturak dituzte Estatuan eta han ez zaie erraza egingo beste bi indarrekin batera aurkeztearena, are gutxiago bat EH Bildu bada. Baina hauteskunde orokorretan garrantzitsua den Kongresua lotuta, bigarren mailakoak diren Senatuko zerrendetan agian egin daiteke salbuespenik.
Lehenik, tamalgarriena Kongresurako berdina ez lortzea izan zen. Eta bigarrenik, are tamalgarriagoa EH Bildu, Ahal Dugu, Ezkerrak eta bestelako herri hautagaitzek akordiorik ez lortzea elkarrekin joateko. Espainiako Gorteek gero eta zentzu gehiago dute bertako indarrak elkarrekin badoaz, eta herri edo lurralde bateko ordezkaritza erakusten badute. Egoera horretan, gainera, erabakigarriagoak izan daitezke une batean haien botoak beharrezkoak badira.
Madril Espainiaren bihotza da eta, nahitaez, hor gaude hegoaldeko euskal herritarrak ere. Han asko jokatzen da eta komeni da jokaldia gertutik jarraitzea. Baina euskal ikuspegitik –eta bada ia 40 urteko esperientzia–, bipartidismo orain akaso ahulduaren erresuman gero eta gutxiago erabaki daiteke, baldin eta egoerak benetan aldatu nahi badira behintzat. Hobe kontrakoa pentsatzeko moduko emaitzak izango balira Espainian, baina ez dirudi. Horrexegatik daude ongi Nafarroakoa moduko ekimenak, Madrilera betiko moldeetan eta betikoa egiteko joateak gero eta zentzu eta erakargarritasun gutxiago izango duelako.
Aldaketarik ez da beti berdina eginda, bazterrak astinduz baizik. Sikiera ikuspegi horretatik, primeran letorke Senaturako hautagaitza bateratu hori.