Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Aldebakarreko erreferenduma, Puigdemont eta Masen desberdintasunak
Ira05 0

Aldebakarreko erreferenduma, Puigdemont eta Masen desberdintasunak

Atalak: Politika

Artur Mas eta Carles Puigdemont joan den urtarrilean, lehenak bigarrenak ordezkatuko zuela iragarri zuenean.

Artur Mas eta Carles Puigdemont joan den urtarrilean, lehenak bigarrenak ordezkatuko zuela iragarri zuenean.

Aldebakarreko independentzia erreferenduma (RUI) gero eta indar handiagoz ari da sartzen independentismo katalanaren bide-orrian: independentzia bai ala ez? Generalitatea sostengatzen dutenen artean, CUPek eta ERCk argi dute Kataluniako Parlamentuak deitutako erreferendum loteslea behar duela independentzia prozesuak. PDCn (CDC ohia) ere gero eta gehiagok uste dute hala behar duela.

Gaur Ara egunkariak argitaratu duenez, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Artur Masek iritzi desberdinak dituzte gaiari buruz. Puigdemontek argiago ikusiko luke erreferenduma 2017an egiteko aukera eta Masek zalantza gehiago lituzke. Egunkariaren arabera, eta bi buruzagien iritziak ezagutzen dituzten iturrietan oinarrituz, “sakonean, aldebakarreko kontsulta honi buruzko debatea bi haien artekoa da”.

Junts Pel Síko beste iturri batzuen arabera, beti ere Ara-ren esanetan, udan gaiaz hitz egin zuten  lehendakariarekin eta Puidemontek aipatu ei zien uda ostean lanari ekin beharko ziola PDCk ere erreferendumaren ideia bere har zezan.

RUIrekiko beldurrak

Zergatik ez dute argi ikusten RUI Masek eta PDCko beste askok? Funtsean beldur dira 2014ko azaroaren 9ko kontsultaren gisako bat ateratzeaz eta gainera emaitza txarragoekin. Beldur dira independentziaren aurkakoek ez partehartzeaz, horrek erreferendumaren zilegitasuna zalantzan jar dezakeelako eta nazioarteko eragileen ezagutza oztopatu. Eta Ara-ko albistean aipatzen ez bada ere, beldur dira Estatuarekiko talkak ekar ditzakeen ondorioez.

Berez, independentziaren bide-orriak hauteskunde konstituziogileak aurreikusten ditu Junts Pel Síren gobernu programan, baina Puigdemont beldur omen da halako batzuen ondoren ERC, CUP eta En Comúk gobernua osatzeko lor dezaketen balizko akordioaz. Horregatik hobetsiko luke, besteak beste, erreferendum loteslea.

Konfiantza mozioan asko ikusiko da prozesuaz

Hilaren 28an Carles Puigdemontek deitutako konfiantza mozioak informazio asko emango du independentzia prozesuaren norabideaz. CUPek Generalitateko aurtengo aurrekontuei ezetza eman ondoren deitu zuen konfiantza mozioa presidenteak. Orain Anna Gabriel CUPeko bozeramaileak TV3n adierazi duenez, CUPek sostengua emango dio Puigdemonti honek hasieran finkatutako bide orriari eusten badio. Oriol Junqueras Generalitateko lehendakariak jakinarazi berri duenez, oso posible da 2017ko aurrekontuetan aldebakarreko erreferenduma egiteko behar den diru kopurua aurreikustea.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Katalunia: oraingoan benetan? | Gazteluko Plazatik - […] zer dio Masek? Hilaren hasieran Ara egunkariak argitaratu zuen Artur Masek eta Puigdemontek desberdintasunak zituztela erreferendumaren inguruan. Masek berean…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA