Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Katalunia: oraingoan benetan?
Atalak: Nazioartea
Carles Puigdemont, Kataluniako Gobernuko lehendakaria.
Hau guztia ez al dugu ikusi lehenago ere Kataluniako prozesuan? Bada halako sentsaziorik duen jende asko, Carles Puigdemontek agertutako borondatea zalantzan jartzen duena edo gauzatzeko modurik ikusten ez duena. Hau da, Espainiak bere ohiko estilora erantzuten duenean, Generalitateak atzera egingo duela pentsatzen dute. Eta posible da, batek daki, baina oraingo iragarpenak ez du aurrekaririk.
Erreferendum loteslea. Generalitateko lehendakari batek inoiz ez dio jarri datarik erreferendum bati. Orain bai: 2017ko irailean, Espainiarekin adostua ahal bada, eta bestela adostu barik. Eta loteslea. Eta zein da desberdintasuna 2014ko azaroan egin zenarekin? Orduan ere Generalitateak deitu zuen hasieran, baina kontsulta gisa, ez zen erreferendum lotesle moduan; Espainiako Konstituzio Auzitegiak debekatu egin zuen eta Generalitateak, zigor bideak saihesteko, gizarte mugimenduen esku utzi zuen formalki. Orain ez, orain bururaino eramango du aurrera Generalitateak edo, hau berria litzateke, Kataluniako Parlamentuak.
2017ko aurrekontuak. Erreferenduma iragarri da, baina zalantza handiak dira oraindik berau gauzatzeko moldeaz. Lehenik eta behin, 2017ko aurrekontuak onartu beharko dira. Datorren astean politika orokorreko eztabaida egingo da Kataluniako Legebiltzarrean, eta hor negoziazioaren zantzuren batzuk ikusiko dira. Gogoratu behar da konfiantza mozioa Junts Pel Sí eta CUPen 2016ko aurrekontuen desadostasunetik etorri dela, CUPek aurrekontuak onartu ez eta Carles Puigdemontek konfiantza mozioa deituta erantzun zionean. CUPek iragarri zuen jada, gaur konfiantza emango diola Puigdemonti; antza denez, oso era garbian egingo du, CUPeko parlamentari guztien sostenguarekin (inbestidura saioan bi abstenitu egin ziren sinbolikoki).
Puigdemontek asteazkenean argi iragarri zion CUPi: 2017ko aurrekontuak onartu gabe, hauteskundeak deituko ditut. CUPek hainbat baldintza jarri ditu, funtsean hiru esparrutan bildu daitezkeenak: erreforma fiskala, errenta handienak gehiago ordain dezaten; murrizketa gehiago ez; eta erreferendumerako diru partida zehatza gordetzea, horrela aurrekontu desobedienteak lirateke. Esparru denetan izango dira arazoak, baina erreferendumerako partida gordetzeak Konstituzio Auzitegiaren inpugnazio automatikoa lekarke.
Eta zer dio Masek? Hilaren hasieran Ara egunkariak argitaratu zuen Artur Masek eta Puigdemontek desberdintasunak zituztela erreferendumaren inguruan. Masek berean jarraitzen omen du, eta Espainiako Gobernuarekin adostua ez bada, ez luke bideragarri ikusiko. Horrez gain, Masen eta CDCren apustua izan zen oraingo prozesuaren legitimitate demokratikoa 2014ko azaroko kontsultan oinarritzea, eta orain beste erreferendum bat egitearekin hari zilegitasuna kentzen zaiola uste dute.
Deskonexioa. Erreferenduma irailean, baina Espainiarekiko deskonexioa ekainean egingo litzateke, Generalitatea uztailean desegin aurretik. Hori litzateke, berez, prozesu honen une bereziena, Kataluniako Legebiltzarrak orduan finkatuko baitu bera dela Kataluniako lege iturri bakarra. Lege batek prozesu konstituziogilea finkatuko du; beste batek gizarte segurantza; eta hirugarrenak Kataluniako Ogasuna.
Mila zalantza. Deskonexio Lege horiek onartuta, beraz, katalanek euren zergak Kataluniako Ogasunari ordaindu ahal izango diote, eta hori da Kataluniako Legebiltzarrak herritarrari eskatuko diona. Herritarrak erabaki beharko du zer egin, baina Legebiltzarrak erakutsi nahi dio munduari, inongo momentutan ez dela legezko hutsunerik izango. Herritarrak berak sinetsiko du? Eta nazioarteko estatu eta erakundeek?
Indarra. Deskonexio legeak aipatzen direnean ez da ezer aipatzen indarrari buruz, edozein estaturentzat giltzarri dena, indarraren monopolioa. Nork izango du hori Katalunian, Espainiak eta Generalitateak? 2014an kontsultaren inguruan izandako ika-miketan, Eskuadra Mossoen agintariek iragarri zuten polizia autonomikoa polizia judiziala zela eta, beraz, Espainiako botere judiziala obeditu beharrean zegoela. 2017ko ekainean nori obedituko dio? Eta erreferenduma ofizialki antolatzeko behar diren funtzionario saldoek, nori obedituko diote?
Eta Espainiak zer? Oraingoz isilegi dira egiazki erantzun beharko luketenak. Joan den uztailaren bukaeran Kataluniako Legebiltzarrak desobedientzia jardun nabarmena izan zuen Espainiarekiko. Deskonexio prozesurik ezin zuela onartu jakinarazi zion Auzitegi Konstituzionalak, eta zigorrekin egin zion mehatxu. Parlamentuak, aldiz, onartu egin zuen eta oraindik ez da ezer gertatu. Konstituzionalak ez zuen neurririk hartu Diadaren aurretik, eta gero hartuko zuela pentsatzen zen, baina oraindik ez du ezer ebatzi. Pentsatzen da Carme Forcadell Parlamentuko lehendakaria kargugabetu dezakeela datozen asteetan. Parlamentuko gehiengoak erantzun du ez liokeela jaramonik egingo halako agindu bati eta Forcadellek lehendakari lanetan jarraituko lukeela. Orduan, adibidez, zein legezko balio izango lukete Forcadellek sinatutako Legebiltzarreko agiriek?
Zalantza guztien artean, zerbait garbi dago behintzat: independentismoak ekimen politikoa hartu du berriz Diada arrakastatsuaren ondoren eta, oraingoz behintzat, erreferendumerantz darama En Comú bera ere.