Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Zeintzuk dira PSOEren hurrengo urratsak?
Atalak: Politika, Politika Espainia
Javier Fernándezezek zuzentzen duen PSOEren behin-behineko zuzendaritza. (Arg.: El Diario)
Nork erabakitzen du? Hiru erabaki gune nagusi ditu orain PSOEk. Pedro Sanchezen zuzendaritza ordezkatu duen behin-behineko zuzundaritza. Batzorde Federala, kongresu arteko PSOEren erabaki gune nagusia: larunbatean 107 pertsona agertu ziren Sanchezek proposatzen zuen kongresuaren alde eta 132 aurka; horregatik dimititu zuen idazkari nagusiak. Lurralde Batzordea, autonomietako lurralde zuzendaritzez osatzen da; Susana Diez da bere lehendakaria eta bertatik bideratu da Sanchezen erorketa. Hainbaten ustez, Batzorde Federalaren erabakietako batzuk ordezkatuko ditu lurralde batzordeak.
Rajoyri abstentzioa ala ezetza? Urriaren 31 baino lehenago Espainiako Gobernuko lehendakaririk hautatzen ez bada, parlamentua desegingo da eta hauteskundeak izango dira abenduan. PSOEk, beraz, ordurako esan behar du zer egingo duen, edo abstenitu edo, orain arte Batzorde Federalaren erabakiari eutsi eta Mariano Rajoyri ezezkoa eman. Orain badirudi PSOEn inor ez dela ausartzen abstentzioa defenditzen, baina behin-behineko zuzendaritzako lehendakari Javier Fernandez iradokitzen ari da hobe dela abstentzioa hauteskunde berrietara joatea baino.
PPrekiko lotura. Sanchezen aldekoen ustez, orain abstenitzen badira, geroago kontu askotan eman beharko dute amore PPren aurrean. Azken finean, abstentzioa elikatzen duen logika da Espainiaren egonkortasuna, eta logika bera gailendu daiteke gero ere aurrekontuekin edo beste hainbat gairekin. PSOE PPri askoz lotuago geratuko litzatekeela, alegia.
Militanteak. Ofizialki 190.000 militante ditu PSOEk eta haien gehiengoak hautatu zuen primarietan Pedro Sanchez (56.000 boto honen alde eta 41.000 Eduardo Madina aurkariaren alde). Alderdiko aparatua baino ezkerrerago dago militantzia eta Sanchezek haiengan ikusten du alderdiaren norabidea aldatzeko aukera. Oraingo PSOEren egoera Erresuma Batuan Alderdi Laboristak eta Jeremy Corbynek bizi duten egoerarekin konparatu dute askok. Hori bai, desberdintasun handi bat dago Corbynen alde eta Sanchezen aurka: PSOEk 190.000 militante ditu eta Alderdi Laboristak 600.000.
Katalunia. Askoren ustez, PSOEren ‘estatu kolpean’ indar handiagoa izan du katalan independentisten sostengua bilatu nahi izatea Rajoyri Sanchezek emandako ezetzak baino. Sanchezi leporatu diote ERC (9) eta CDCko (8) diputatuetan oinarritu nahi izatea Rajoyrekiko alternatiba eratzeko. Horrek emango luke 173 diputatu, PPk eta Ciudadanosek dituzten 169ak gaindituz. Nola aldarazi, baina, ERCren eta CDCren jarrerak, erreferendumaren aurrean PSOEk berea aldatu barik? Kataluniako Alderdi Demokratikoan (CDCren oinordeak) entzun izan da ahotsen bat adieraziz akaso egin zezaketela Sanchezen alde, baina ERCk ez.
Sánchez-Díaz. Hasieratik pentsatu zen Susana Díaz primarietara ez zela aurkezten geroago Sánchez kendu eta aurkeztu ahal izateko. Sánchezek joan den larunbatean argi utzi zuen primariak egiten zirenean bera aurkeztu egingo zela. Hala bada, pentsatzekoa da Díazek ere berdintsu egingo duela eta lehia itzela izango dela. Ez dago batere argi zer gertatuko den. Edozelan, adi izan beharko da El Paísek idazten duenarekin, askoren ustez berak kentzen eta jartzen baititu PSOEren idazkari nagusiak. Fernando López Agudín kazetari espainiarrak zehaztu duenez, egunkari honek 42 azal eta 26 editorial idatzi ditu ekainaren 26tik gaurdaino Pedro Sanchezen aurka. Egoera baretzen denean, zuzendaritza berriak kongresua deituko duela adierazi du.