Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Non da terrorismoa, Benito?
Atalak: Sailkatugabeak
Gaitza da ulertzea zergatik Mari Paz Benito Nafarroako lurralde auzitegiko epaileak esan zuen Altsasuko erasoa terrorismoa izan zitekeela. Ez zuen azaldu zergatik, edo bai, funtsean Covitek hala zioelako. Are eta larriagoa. Ez ote du jakingo horrekin akaso 10-15 urteko espetxe zigorra bizkarreratzen diela gazteei? Jakina, badaki. Orduan, zer da hori, arinkeriaz edo maltzurkeriaz aritzea? Bere garaian laudatua izan zen Benito epailea, CANeko auziarekin ausartu zelako eta nola gainera. Eta orain?
Orain Nafarroako lurralde auzitegiko lehen aretoak –Esther Erize, Fermin Zubiri eta Jose Julian Huarte– zuzendu behar izan du Benitok erabakitakoa eta esan du Altsasuko gertaeretan ez dela terrorismo delituaren arrastorik, eta gazteak Nafarroan epaitu behar direla. Benitok ez zuen azaldu zergatik ikusten zuen terrorismo zantzurik bi guardia zibilek eta haien bikoteek jasandako erasoan, lehen aretoko hiru epaileek argi esan dute: ez du guardia zibilen bizia arriskuan jarri, norbait Ospa mugimendukoa izateak ez du esan nahi erasoak helburu terroristak zituela, erasoa ez zen planifikatua izan, ez da ordena konstituzionala urratzeko edo ordena publikoa hausteko asmorik… Tira, ez dagoela terrorismo akusaziorako inongo zantzurik. Izatekotan lesio delitua dute gazteek eta horrek ez dakar bost urteko espetxe zigorra baino gehiago.
Orain Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki beharko du non epaitzen den, Madrilgo Auzitegi Nazionalean edo iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian. Orain ikusiko dugu Madrilgo gortearen goiko estamentuetan zein gogo dagoen behingoz “dena da ETA” horrekin amaitzeko. Behean ere argitu beharko dira kontuok, Iruñean martxoaren 11n izandako kale istiluen harira atxilotutakoei ere terrorismoa leporatu nahi zaie eta, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak hemen ere terrorismo zantzuak ikusten ditu eta.
ETAk borroka armatua utzi zuenetik zazpi urtera eta orain armagabetzera doanean, Madrilgo gortean “dena da ETA”ri eutsi nahi diote kosta ala kosta. Barregarria edo nahi dena, baina hala da. Areago, dagoeneko sortu dute “dena da Estatu Islamikoa”, eta ez dira gutxi honen izenean egiten dituzten atxiloketak. Baina total, horiek moroak dira, ezta?