Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Zortzi berba zahar etorkizunari begira
Api07 0

Zortzi berba zahar etorkizunari begira

Atalak: Politika, Sailkatugabeak

ETA anagrama

Historikoa. Egun oso handia da gaur euskal gatazka modernoaren historian, ETAk iragarri baitu dagoeneko armak gizarte zibilaren esku utzi dituela. Hau da, armen koordenadak bakearen artisauen esku daudela jada. Orain hauek Frantziako agintarien esku utzi beharko dituzte bihar, seguruenik Paueko fiskaltzan. Kosta egiten da hau idaztea, baina hala da: ETA armarik gabeko erakundea da.

Kontsentsua. Ez dago kontsentsurik, PP eta UPN falta dira. Hala ere, gatazkaren inguruan inoiz lortu den adostasun politikorik handiena erdietsi da, Aietekoan baino urrats bat aurrerago egin baitu PSE-EEk. Batetik, armagabetzea laguntzen ari den gobernu batean dago eta Eusko Legebiltzarretik ere horretan laguntzen jarri dezan eskatzen dio Jaurlaritzari; aldi berean, Madril eta Parisko Gobernuei armagabetzea ez oztopatzeko eskatzen die.

Euskal erakundeak. Euskal erakundeen sostengua prozesuari oso garrantzitsua da, eta aurrera begira hala jarraitzeak, urratsak azkarrago eta hobeto ematea ahalbideratu beharko luke. Armagabetzearen aferan Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea klabea da, baina Nafarroako Gobernuaren eta Euskal Elkargoaren babesa izateak ere biderkatzen du bere indar politiko eta sinbolikoa. Euskal gizartearen gehiengo oso handia eta egun diren instituzioen uztartze hau orain artean ezagutu gabea zen bake prozesuaren testuinguruan.

Bake prozesua. Orain zer? Orain, agertu desagertu dabilen bake prozesuak aurrera jarraitzea eskatu behar da, iragan asteazkeneko argazkiko guztiak badira, samurragoa izango da. Presoen esparruan eman beharko lirateke hurrengo urratsak, bai arlo humanitarioan, bai hurbilketa prozesuan. Biktimak, bizikidetza, memoria, kontakizuna…. egin da zerbait, denean falta da asko. Bost urte eta erdi pasatu dira ETAk 2011ko urrian borroka armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Bukaera ordenatua baino desordenatua dela izaten ari da prozesu honen ezaugarri nagusia, baina dirudienez badoa eta hori da garrantzitsuena. Mendekua hor dabil dantzan oraindik, batez ere presoekin; gizartearen presioarekin jarraitzea garrantzitsua izango da, denboran dena behar baino gehiago luzatu ez dadin. Zenbat denbora da hori? Inork ez daki.

ETA.  Bere desagerpena bihurtuko da orain fetitxe berria. Eta hau ematen bada, gero beste zerbait egongo da, beti da horrela. ETAk hala egin behar badu, eta bere logika barruan bada ere, egin dezala lehenbailehen, denboraren iraganak prozesu hau kaltetu, ahuldu eta higatu besterik ez baitu egiten.

Kontakizuna. Sufrimendu humanoa gainditzeko urratsak eman ahala, indarra kontakizun ospetsuan jarriko da. Orain arte bezala, garaile eta garaituen teorian sakondu nahi bada, ahalegin horrek ibilbide motza du. Azken mende honetako gatazka armatu eta politikoa ezker abertzaleari “gaizki egin zenuten eta onartu” esanez laburbildu nahi bada, iraganaren adostasun bateratua oso urria izango da. Fenomeno konplexuak ezin dira azalpen sinple eta interesatuekin bideratu. Alde bakoitzak bere kontakizuna edukiko du, baina euskal erakunde eta gizartean zer geratuko da? Zenbat eta adostasun maila handiagoarekin egin bide hori, orduan eta kontakizun adostuago geratuko da.

Arazo politikoa. Zergatik sortu zen ETA? Zergatik jarraitu zuen? Askapen erakundea izan da? Erakunde terrorista? Beti ikusi du berdin euskal gizarteak? Bistan da ezetz. Kontakizunari lotua dago dena, baina hori guztia bideratu eta konponduta ere, arazo politikoa hor dago: Nola gara liteke Euskal Herriaren etorkizuna Espainia eta Frantzian? Nola garatu ahal da bere lurraldeen arteko harremana? Euskal herritarrek zer eta nola erabakitzen dute?

Gizartea. ETAk gizarte zibilari entregatu dizkio armak, sikiera sinbolikoki. Nekez izan daiteke epikoagoa. Fikzio edo errealitate? Begiratu daiteke bakoitzak ikusi nahi duen gisan, hor du indarra armagabetze molde honek. Zergatik ez den hala egin lehenago? Dagokionak erantzun beharko du, baina seguruenik une bakoitzean diren baldintza tekniko, politiko eta sozialekin egiten da aurrera. Edozein kasutan, Ipar Euskal Herriko gizarteak, eta puntaren puntan bakearen artisauek, beste behin ere erakutsi diote hegoaldeko gizarteari zein garrantzitsua den buru molde ireki, aske eta ausartekin jardutea.

armagabetzea

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA