Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Altsasu eta ‘ETAren izpiritua’
Atalak: Nafarroako politika, Politika
Altsasuko gazteen alde Iruñean egindako mobilizazio bat. (Arg.: Guaixe)
Altsasuko gazteen zigor eskaerarekin, Madrilen ETAren izpiritua sortu nahi dutela dirudi, lehengo ‘dena da ETA’ren ordez; aurrera begira zer zigortu eduki ahal izateko eta, jakina, izpiritu hori nahieran interpretatzeko ahalmenarekin. Iraganak ematen du horretarako aukerarik, Auzitegi Nazionalak hor jarraitzen du eta jihadismoaren aurkako borrokak eskaintzen du horretarako tresna egokirik.
Euskal Herrian oso ohituta gaude Auzitegi Nazionalaren zigor gogorretara. ETAk oso gogor egin zuen Espainiako Estatuko egitura askoren aurka –baita egitura ez zirenen aurka ere– eta Estatuak gupida gabe erantzun zuen alor askotan, besteak beste judizialean, Auzitegi Nazionala sortuz eta Euskal Herriarentzako zigor esparru berezia ezarriz.
ETA desagertzekotan da, Auzitegi Nazionala ez, eta dena da ETA hartatik, ETAren izpiritua zigortzera egiten da. Funtsean, Auzitegi Gorenak auzia terrorismotzat jotzea baldin bada zigorrerako markoa, fiskaltzak hari bat darabil iragana eta oraina lotzeko, eta etorkizunerako proiekzioa ere baduena: guardia zibilen aurkako erasoa planifikatua zegoen Ospa Mugimenduaren kanpainaren barruan eta honek bat egiten du ETAk Guardia Zibila Euskal Herritik ateratzeko estrategiarekin, “Alde hemendik” ospetsua ETAk 1976tik bultzatzen duen zerbait baita.
Tesi hori gailentzen bada, Guardia Zibila Euskal Herritik ateratzeko eta harekiko arbuio jarduerak terrorismoaren testuinguruan koka ahal izango dira. “Que se vayan” ospetsua, ordea, euskal gizartearen barren-barrenetik ateratako aldarrikapena zen, ETAk ere bere egin zuena, eta ETA desegin ondoren ere egongo dena. Orain, gerra justiziaren testuinguruan, gazte hauek zigortzeko aitzakia bihurtu da. Nola ulertu bestela kolpe ugari, ezpainetako zauri bat eta orkatila apurketa bati 375 urteko espetxe zigorrarekin erantzutea? Ezin da.
Izugarri injustua da. Ez da egongo horrelako eskaera basatirik Espainiako justiziaren esparruan, baina nola erakutsi hori euskal eta espainiar gizarteei? Gazteen gurasoak eta laguntzen dituzten gizarte eragile guztiak izango dira hori erakusteko ahaleginaren buruan, Nafarroako instituzioen sostengua ere izan dute bide horretan. Nafarroako espainiar judikatura bera ere saiatu zen auzia zegokion ubidera eramaten. Baina ezer ez da nahikoa izan. Zer gehiago behar ote da?