Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Erreferenduma, gero eta garbiago egingo dutela
Atalak: Nazioartea
Gure artean ere bolo-bolo dabil azkenotan ea Katalunian erreferenduma egingo duten ala ez. Eztabaida eta elkarrizketetan denetik entzuten da. Espainiaren aginduei men ez egiteak zer dakarren ondo dakigu euskal lurretan, eta horrek mesfidantza areagotzen du. Baina Katalunian gero eta garbiago dute egin egingo dutela, eta apurka denean zabaltzen ari da.
Espainiako Gobernua ere ari da mezu aldaketa prestatzen, dagoeneko ez da hainbeste ez dela egingo –nahiz eta hori ere saltzen den–, ez duela baliorik izango baizik. Bere ikuspegitik, baliorik eza hainbat arrazoirengatik: ofizialki ez da oraindik erreferenduma deitu eta Erreferendum Legeaz ezagutzen denak ez du bermerik eskaintzen; independentistek bakarrik bozkatuko dute; partehartzea txikia izango da; legez kanpokoa da, hots, demokraziaren aurkakoa.
Jakina, ez dio muzin egingo errepresioaren bideari, eta berau astinduz herritarren artean beldurra zabaltzen saiatuko da. Baina azken urteetan Konstituzioaren 155. artikulua –autonomia bertan behera uzten duena– hainbeste haizatuagatik ere, orain ikusi da ezin dela indarrean sartu erreferenduma geldiarazteko. Aurrerago bai, jakina, beste kontua da Madrilgo Gobernuari komeni zaion. Salbuespen egoera aldarrikatzea ere ez dela indarrean jarriko zabaldua dago dagoeneko.
Oraingoz, Estatuak bide judiziala du abian eta ez da txantxetakoa, baina ez erreferenduma geldiarazteko modukoa. Dagoeneko dozenaka kargu daude judizializatuak independentzia prozesua dela eta, eta erreferendumagatik ere beste mordoska bat auziperatuko dituzte. Eta ondorioak ez dira txantxetakoak izan, egunotan Gobernua berritzea ekarri baitute, hainbat goi karguk erakutsi dituzten beldur eta zalantzengatik.
Botere legitimitatea da gero eta gehiago mahai gainean, eta bide batez, egiazki nork gobernatzen duen zer. Kataluniako auzitegi espainiarrak ari dira funtsean errepresio judiziala bideratzen, baina horrek ere baditu bere ondorioak: gero eta gehiago ari da azpimarratzen Kataluniako gizartean Espainiako botere judizialaren menpeko auzitegien izaera koloniala. Eta datozen asteetan Auzitegi Konstituzionala ere indar handiagoz sartuko bide da lan horietan.
Carles Puigdemont presidenteak Oriol Junqueras ERCko buru eta Kataluniako Gobernuko lehendakariordearen esku jarri ditu erreferendumaren prozesua gidatzeko eskumen guztiak. Orain hautetsontziak bihurtu dira lehia horren sinbolo eta Generalitateak erabaki du ez ematea informazio gehiegirik gaiaz, Espainiak erosketa operazioa zapuztu ez dezan.
Erreferendumaren hainbat atal ez daude oraindik argi, baina egunetik egunera argituz doa egin egingo dela.