Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
AHT proiektua Madrilen, aukera berri bat Nafarroan
Atalak: Sailkatugabeak
Nafarroako obretan AHT Gelditu mugimenduak egindako protesta ekitaldi bat. (Arg.: AHT Gelditu)
Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak bere gain hartu du Nafarroako Prestakuntza Handiko Trena (PHT) –lehengo AHT, izen pixka bat atseginagoarekin– eta, beraz, bertan behera geratu da 2010ean Nafar Gobernuarekin zuen ituna.
Aitzakia izan da Espainiako Gobernuak maiatzean eskaini ziola Barkosen gobernuari itun berri bat egiteko aukera eta irailaren 10erako erantzun behar ziola honek. Iruñeak ez dio erantzun eta Madrilek ituna apurtu du; horren argi, horren sinple. Orain berak bakarrik erabakiko du dena. Gutxi gorabehera lehen bezala.
Sustapen Ministerioaren jokamoldeak erakusten duen boterekeria eta harropuzkeriaz aparte, gauzak ez dira gehiegi aldatu; eta zertxobait aldatu badira, AHTren proiektu antisozial, xahutzaile eta desarrollistaren aurka gaudenon alde da, sikiera amiñitxo bat. Nafarroako Gobernuak ere denbora irabazi du. Zeresanik ez, proiektuaren aldekoen esparruan UPN da jokaldiaren egiazko irabazlea bere publikoaren aurrean: “Begira, Barkos lotua dute bere lagun anti-sistema horiek, eta guk eraikitako ituna bertan behera gelditu da, Foru Gobernu honen arduragabekeriagatik”.
Edozerk ez du balio
Kontua da, modu batera edo bestera, atzeratu egin duela aldaketaren gobernuko indarren arteko talka: EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak iragarria zuten tren lasterrarentzat dirurik egonez gero 2018ko aurrekontuetan, hauek ez onartzeko arrisku handia zegoela. Eta logikoa eta eskertzekoa da jarrera hori: Geroa Baik gizarte ereduarentzat hain sinbolikoa den proiektua atera nahi baldin badu, atera dezala UPNrekin eta PSNrekin.
Bai, zalantzarik gabe, konplexua da desberdinen arteko Gobernu jarduera, eta malgutasun ariketa handia eskatzen die egungo foru gobernua sostengatzen dutenei, baina badira mugak eta AHT da horietakoa. Desadostasunek zipriztinak eta kontraesanak barreiatzen dituzte aldaketaren ingurumarian. Alderdiek onartua dute hori eta, oro har, baita aldaketa sostengatzen dugun herritarrok ere, baina goizez halako proiektu bat aurrekontuetan islatzea eta gauez ezer gertatuko ez balitz moduan oheratzea, egungo aldaketaren gobernuaren zutoinetako batean denbora-lehergailu bat jartzearen gisakoa litzateke.
Beste proiektu baten beharra
Krisi ekonomikoak eta aldaketaren gobernuak aukera berri bat eman diote proiektuari: azter dezala sakon eta ondo nafar gizarteak zer interesatzen zaion eta zer egin nahi duen. Zeren eta orain arteko proiektua, 2016ko Kontuen Ganberaren azterketak ezin argiago erakusten duen moduan: bat, “finantza publikoak ongialdi ekonomikoan zeudenean planteatu eta diseinatu ziren”, hau da, beste garai batekoa da, ez egungoa; eta bi, proiektuaren “arau-esparru indarduna desfasatua dago epeei eta kostuei dagokionez”, hau da, orain paperetan dagoena kea da.
Bada ordua proiektu berri bati eskua sartzeko, herritarren zerbitzura egongo dena eta ez trena ohikoan erabiliko duten eliteenera; lurraldea batuko duena, ez zatitu; ingurumena zainduko duena, ez ‘ekonomia jasangarria’rekin txikitu; energia aurreratuko duena, ez xahutu. Ezaugarri horiek guztiak biltzen dituen proiektu serioa aurkeztu du aste honetan Iruñean Sustrai Erakuntza elkarteak. 2.000 milioi euroko kostua luke –egungoaren erdia– eta ez da haien idealena, baina beste gizarte eredu baterako “trantsizio eredu gisa” planteatzen dute.
Oraingoa da unea, beraz. Zabal dadila eztabaida prozesu sakona nafar gizartean eta jakin dezatela herritarrek zer egin nahi den eta zer egin litekeen. Ongi eginez gero proiektu berri bat egitea erabakiko lukete herritarrek, merkeagoa, jasangarriagoa eta gehiengoaren zerbitzurako litzatekeelako.
Bitartean, gizarte mobilizazioa areagotzeko ordua da oraingoa, gizarte bultzadak, esparru honetara ere benetako aldaketa bat ekar dezakeelako behingoz. Samurra ez da, baina posible bai. Haizea alde dugu. Eta bai, Madrilek ditu eskumenak, baina nola eraman proiektu zaharkitu bat aurrera, Nafarroako gizarteak beste berri bat jarriko balio begien aurrean?