Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Herritarrek kalean defendatuko dute independentzia aldarrikapena
Atalak: Katalunia, Nazioartea
Parlamentuko diputatu independentistak Els Segadors abesten Erreferendumaren Legea onartu ondoren, joan den irailaren 6an.
Kataluniako gertakarien abiada gero eta handiagoa da. Batzuentzat amildegia gertu da, besteentzat borroka honek, eraginkorra izatekotan, ekarri behar zuen eszenatokian gaude: independentziaren atean. Astelehenean egitekoa da osoko bilkura Kataluniako Legebiltzarraren aldetik, Junts Pel Sík eta CUPek deituta. Bertan eskatuko diote Puigdemont presidenteari azal dezala nola eraman behar duen aurrera urriaren 1eko emaitza. Printzipioz hori besterik ez.
Kataluniako Legebiltzarrean bideratuak daude tramite gehienak osoko bilkura egiteko, Legebiltzarreko Mahaiak atzo onartu zuen proposamena eta Bozemaileen Batzordeak jarri zuen ordua, 10:00ak. PSCk eskatu zion Mahaiari bertan behera utz zezala osoko bilkura, Erreferendumaren Legean eta Trantsizio Legeetan oinarrituta daudelako eta lege horiek legez kanpokoak direlako. Arrazoi beragatik, Parlamentuko legelariak ere jakinarazi zion Mahaiari ezin duela osoko bilkura hori deitu.
Mahaiak ez zuen ontzat eman eta PSCk babes helegitea jarri zuen Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, erabakiak Konstituzionalaren debekuaren aurkakoak direlako eta honek babes gabe uzten dituelako legebiltzarreko diputatuak. Konstituzionalak ontzat eman zuen eskaera eta bertan behera utzi du osoko bilkura. Albistea jakin bezain laster Carme Forcadell legebiltzarreko lehendakariak zera txiokatu zuen: “Deitu gabeko osoko bilkurak debekatzen dituzte, hori da elkarrizketarako eskaintza”.
Kontua da Auzitegi Konstituzionala aurreratu egin zaiola orain Legebiltzarrari, oraingoan berau ere brotxa potoloarekin eta salbuespen legerik indarrean egon gabe. Lehen aldia da Auzitegi Konstituzionalak Legebiltzar baten osoko bilkura bertan behera uzten duena. ANCk legebiltzarraren aurrera deitu ditu herritarrak. CSQPtek beste osoko bilkura bat deitu du, oraingoan oinarritu gabe Erreferenduma eta Trantsizio legeetan, baina Puigdemonti eskatuz erreferendumaren egoera zertan den azal dezala. Dena dago erabat lotu gabe, ostera, eta beraz, pentsa liteke gaur egun luzea izango dela legebiltzarreko korridoreetan.
Independentziaren aldarrikapena bai, baina nolakoa?
Erreferendumerako Legeak dio bozketaren kontaketa ofizial egin eta 48 ordura Kataluniako Legebiltzarrak aldarrika dezakeela independentzia. Gaur egingo dira ofizial emaitza horiek.
Mugimendu soberanistan asko izan dira independentzia lehenbailehen aldarrikatzearen aldekoak, besteak beste, horrela egungo autonomiaren aginte gune garrantzitsuak Generalitatearen esku gera daitezen. ERCk eta CUPek horren alde egin dute, lehenak korridore artean, ez hain ozen, eta bigarrenak hedabideetan ere argi azalduz. Asteburuko usaina hori zen Bartzelonan. ANCko lehendakari Jordi Sanchezek ere argi adierazi zuen urriaren bataren gauean jendetzaren aurrean egindako ekitaldian: “Puigdemont, ez iezaguzu hutsik egin”. Eta Puigdemontek aste osoa eman du esanez “independentzia aldarrikapena egunetako kontua” dela. Ostegunean, Konstituzionalaren ebazpenaren ondoren, ANCk astelehenean Legebiltzarra babestera deitu ditu herritarrak.
Bitartean, egoera gaiztotuz joango da, Mariano Rajoyk dagoeneko jakinarazi dio Puigdemonti ez dezala independentzia aldarrikatu, “kalte handiagoak” saihestu gura baditu bederen. Ostiral honetan bertan, ANCko eta Omniumeko buruzagi Jordi Sanchez eta Jordi Cuixartek Auzitegi Nazionalera joko dute deklaratzera, irailaren 20ko mobilizazioak antolatzeagatik sedizio delituaz akusatuta. Bertan, seguruenik ez deklaratzeko eskubideari helduko diote, baina ez dago argi ondoren libre utziko dituzten edo behin-behinekoz espetxeratuak izango diren.
Astelehena, urriak 9
Aste honetan independentismoa zalantzan ibili da, azken hilabeteetan moduan, independentzia aldarrikapenaren inguruan. CUP eta ERCk argi dute aldarrikatuz gero Estatuarekin egin behar den negoziazioan parez pare egongo direla, eta horrek indarra emango diela. Trantsizio Legearekin ere beste horrenbeste gertatu zen, bi alderdi hauek erreferendumaren aurretik egin nahi zuten eta PDeCATek ondoren, batez ere sektore batzuek. Azkenean aurretik aldarrikatu zuten eta argi ikusi zen horrek indartu egiten zuela erreferendum izaera eta ahultzen zuela En Comúk eman nahi zion mobilizazio izaera.
PDeCAT zatitua ageri da independentzia aldarrikapenaren moldean, baina Puigdemontek ere argi dakusa, antza, independentzia aldarrikapenak indartsuago jartzen duela negoziazioari begira. Funtsean, Espainiako Erregearen diskurtsoa izan ei da klabea: haren aurretik PDeCATek ez zuen independentzia aldarrikatu nahi astelehenean, ondoren bai, argi ikusi zutelako Felipe VI.aren mezuarekin ez zegoela beste aukerarik.
Azkenean astelehenean aldarrikatuko da independentzia, baina ez dago garbi zein izaerarekin, oraindik testu hori guztiz findu gabe dagoelako. Kontu hauei buruz hitz egiten da: PDeCATeko sektore batzuentzat lausoa izan behar da, hilabetetan gauzatzeko modukoa eta elkarrizketarako deian indar handia egiten duena, batez ere Madrili eta Bruselari zuzendutakoa. Beste posizio batek dio aldarrikapenak hasieratik utzi behar duela argi Kataluniaren kontrola dagoeneko Generalitatearen esku dagoela, nahiz eta elkarrizketa eta bitartekaritzan ere indarra jarriko den.
Bitartean, Madrilek eta unionismoak beldurraren estrategian darraite bete betean. Sabadell Bankuak Alacantera mugitu du bere egoitza, eta La Caixa ere berea ateratzea ari da pentsatzen, haien aburuz independentzia aldarrikapenak Europako Batasunetik kanpo utziko lituzketelako eta Europako Banku Zentralaren sostengurik ez luketelako.
Oraingoz behintzat gezur borobila da hori, hala balitz horrek esan nahiko lukeelako EBk Kataluniaren independentzia onartzen duela, eta hori ez da berehala gertatuko. Beraz, EBZk berdin finantzatuko ditu bertako entitateak, harentzat, Espainiako Estatuko bankuak direlako. Beldurraren estrategia besterik ez da, eta horren beste erakusle bat da egiazki erabakia sinboliko samarra dela, egoitza juridikoa aldatzen delako, baina egoitza fisikoak eta langileek oraingo lekuan jarraitzen dutelako.
Guardia Zibila Kataluniako Legebiltzarrean?
Egunetik egunera egoera goitik behera aldatzen den unean dago Katalunia eta asteburu hau ere luzea izango da. Galdera bat da nagusi: osoko bilkura debekatua badago, Espainiako Gobernuak erabiliko ote du indarra berau debekatzeko? Alde horretatik, PDeCATek, ERCk, CUPek eta CSQPek argi adierazi dute Legebiltzarreko osoko bilkuran izango direla, herritarrek jarri dituztela han eta herritarrek bakarrik ken ditzaketela. Gaur bihar gerta daitekeenaren zain, independentistek ez dute baztertzen osoko bilkura igandean egitea. Edo, surrealismoaren gorenera jota, lo-zakuarekin sartu beharko dira, astelehenean Guardia Zibila edo Espainiako Polizia legebiltzarreko ateetan saihesteko?
Joan den igandekoa ikusita, dena da posible egunotako Katalunian. Independentzia aldarrikatu ondoren Espainiako Gobernuak 155. Artikulua jarriko du indarrean bost eguneko prozedura erabiliz, horretarako lehen lau hilabete behar zirenean. Kataluniako Legebiltzarrak Erreferendumaren Legea onartu zuen bezala, demokraziaren aurkakoa zen erabat Espainiako iritzi publikoarentzat, baina orain Espainian inork ez du zalantzan jarriko 155. Artikuluaren prozedura aldaketa lehengo lau hilabeteak bost egun bihurtzeko. Zilegitasun gerraren ondorioak, bakoitzak berea babesten du.
Kataluniako independentismoak programatutako urratsak gauzatzen ari dira apurka eta egoera une gorenetako batera iritsiko da datozen egunetan. Aurreikusitako eszenatokia da, Espainia errepresioan tematua eta Kataluniako kaleetan milioika pertsona independentzia aldarrikapena defendatzen. Egoera honetan, asteartekoaz hitz egitea gehiegi da dagoeneko.