Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Diada 2018: iraultza akuilatzetik noraezera
Atalak: Katalunia
Gainean da irailaren 11 eta Kataluniako independentismoa prest da beste Diada bat ospatzeko. Berezia izango da, iazkoa bezala. Iazkoan erreferenduma aurrera ateratzeko deia egin zen, aurtengoan “errepublika egiteko” deia luzatu da, baina azken urte honetan gertatutako guztiarekin, Diagonaleko manifestazioaren noraeza nahiko agerikoa da. Espainiaren kartzela zigor eta mehatxuen aurrean, independentismoak ez du argi ikusten nondik nora egin behar duen errepublikaren bide hori.
Gordin esanda, 2017ko urriaren 1ean iraultza bat akuilatzetik, 2018ko irailaren 11ko noraezerako bidea egin da. Ez da zalantzarik independentismoak indar handia duela Kataluniako gizartean eta iazko urriaren 1etik aurrera ezer ez dela berdin izango han, baina ez dakite nola jarraitu aurrera.
Quim Torra: bai baina ez
Quim Torra presidenteak 19:00etan pista batzuk eskainiko ditu Kataluniako Antzoki Nazionalean, baina inork ez du ezusteko handirik espero. Urriaren 1eko sugarra bizirik mantentzeko moduko erretorika bai, baina apurka itzaltzen joango dena, batez ere urriaren 1etik aurrera.
Iragan urriaren 1ean independentismoak erabaki zezakeen aurrera egitea bere desafioan, indarrez lepo zen egun horietan, baina inork ez zekien aurrera eginez gero egoera hartatik zer jazoko zen, hori ere egia da. Gaur egunetik begiratuta, aurrera egitea gehiegi zela pentsa liteke, baina egun hartakoak aurreikuspen guztiak txiki utzi zituen. Eta seguruenik, ez zen aurrera egin, ordura arteko bide orria gidatu zuten alderdi independentistak horretarako prest ez zeudelako; besteak beste, erreferendum hura ere horretarako prestatu ez zutelako.
Ez da samurra izango berriz ere halako indar metaketa lortzea, erakundeetan eta bereziki kalean. Mix indartsua sortu zen hartatik. JxC-k prozesu independentista eta gobernagarritasuna uztartu nahi ditu, baina biak ditu gaitzak: bat, beste prozesismo batek ez duelako lehengoaren sostengua izango; bi, bere gobernuak ez duelako gehiengorik Legebiltzarrean eta hainbat unetan estu arituko delako, esaterako Generalitateko aurrekontuak aurrera ateratzeko.
ERCk garbiago omen du: gobernagarritasunaren garaia da berriz, hartu denbora eta esparru independentista zabaldu, lehen urratsetan En Comúko arrantza kaletan amua botata CUPek legealdi hasieratik ikusi zuen oraingoan ez zutela prozesismo berri batera erakarriko, sasoi honetan independentismo hegemonikoan ez zuelako ikusten ez gogorik ez indarrik aurrera egiteko, urriaren 1aren estilora. Eta hor daude, zain, besteak beste CDRetan, haien ohiko estiloan kalea eta eskubideen aldeko borroka luzerako prest.
Ospakizunak
Datorren hau hilabete beroa izango da Katalunian. Independentismoak bere giharra erakusteko aukera izango du berriz ere, bere lurretan esperantzarako haziak landatzeko aukera. Lortuko duen eta nola ikusteko dago, baina badu beharrik.
Irailaren 11n aurten arratsaldeko manifestazioa Diagonalera eramango du ANCk. Ohi bezala, laguntzaile izango ditu Omnium eta AMI, udalerri independentisten elkartea. Gogoan hartzekoa da, orain preso den Jordi Cuixarten aurretik Quim Torra izan zen Omniumeko lehendakari. Hemen arrakasta beti neurtzen denez jendetzan eta erronka oso goian denez, ikusgai da independentismoak eutsiko dion hala ez. Orain artekoetan ez du hutsik egin.
Jordi biak iazko irailaren 20an Bartzelonan herritarrei nola jokatu azalduz.
Irailaren 20rako ere mobilizazio handia ari dira prestatzen ANC eta Omniun, Bartzelonan, Generalitateko Ekonomia Departamenduaren egoitzaren aurrean. Iaz Espainiako Gobernuaren lehen atxiloketei erantzuteko mobilizazio entzutetsua egin zen han eta haren karietara atxilotu zituzten urrian Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart.
Urriak 1 deszentralizatua
Urriaren 1ari begira oraindik guztia argi ez bada ere, badirudi joera deszentralizatuko ekitaldiak egingo direla iazko kontsulta guneetan. Eskola eguna dez, hala ere, ekitaldiak eraikuntzetatik kanpo bideratuko dira. Herrialde osorako geldialdi deia ere egingo da itxura denez, baina ez dago argi minutu batzuetakoa edo orduetakoa izango den. Edozein modutan, ekitaldiekin saiatuko dira mugimendu independentistatik haragoko irismena lortzen, urriaren 1ean lortu zen bezala.
Azkenik, urriaren 16an urtebete egingo da Jordiak espetxeratu zituztenetik eta egun horretarako ere indar erakustaldi handia egin nahi da, baina oraindik ez da zehaztu zer.
Espainiak ez du ospakizunik egingo urriaren 1eko bere hondamendia ezkutatzeko. Ez zen trago goxoa izan baina berreskuratu du bere posizioa: oraingoz nahiko du giltzarrapoaren giltza patrikan ondo gordetzearekin.