Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Nafarroan Senatuak neurtuko du Aldaketa
Atalak: Nafarroako politika, Politika
Cambio-Aldaketa da Nafarroako Gobernua sostengatu duten lau alderdiek Senaturako eratu duten hautagaitza.
Estatuko alderdien nagusitasuna oso handia izaten da Espainiako hauteskunde orokorretan, batez ere UPNrena eta PSNrena. Bada salbuespen bat: Ahal Duguk 2015ean 80.000 boto lortu zituen eta 2016an 94.000 (jadanik Ezkerra eta Equorekin, orain bezala). Orain, bere baitan Ezkerra-Izquierda ere biltzen duen arren (14.000 boto 2015ean), jaitsiera handia izango bide du. Nafarroan Ahal Duguk higadura handia izan du, besteak beste, haien barne banaketagatik.
UPNk, PPk eta C’s-ek orain Navarra Suma osatu dute: batera 127.000 boto lortu zituzten 2016an. UPN-PP blokeak Espainiako orokor batzuetan 2008an lortu zuen emaitzarik onena: 150.000 boto. Harrez gero, bloke honek jaitsiera nabarmena izan du. Nahas-mahas eskuindar horrek, dena den, UPNko boto emaile mota bat uxatu ere egin dezake. Eta Vox ere hor dagoela kontuan hartuta, Navarra Suma, 100.000 eta 120.000 boto artean ibil liteke.
PSNren mirariak
PSN bere une ahulenean dabil Nafarroan eta 2016an historiako emaitzarik txarrena lortu zuen 58.000 botorekin. Emaitza onena 2008an eskuratu zuen –107.000 boto–, Jose Luis Rodriguez Zapateroren bigarren agintaldian. Baina Espainiako haizeek hemen ere bultzatuko dute, ohikoa den gisan, eta Podemosen jaitsieratik ere jaso dezake uztarik; hala balitz, posible litzateke bi diputatu eskuratzea. Corralitoaren urteek sos ugari eman zioten, baina gero eta boto gutxiago. Nafarroan gero eta okerrago dabil, baina une klabeetan erakutsi izan du ahalmen handia duela errekuperatzeko, batez ere Espainiako egoera asko polarizatzen denean. Hainbat inkestek hala banatzen dituzte eserlekuak: UPNk 2, PSNk 2 eta Unidas Podemosek 1.
Abertzaleen zailtasunak
Historiari begira, diputatua lortzeko aukera zailena EH Bilduk eta Geroa Baik dute (2015ean 34.000 eta 30.000 boto hurrenez hurren, 2016an 31.000 eta 14.000) . Partehartzeak agintzen du, baina gutxi gora-behera alderdi hauek 38.000 –HBk 1986an– eta 42.000 –Geroa Baik 2011n– boto artean behar dituzte diputatua lortzeko. Amaiurrek (Sabino Cuadra) 49.000 lortu zituen 2011n eta Nafarroa Bai 60.000tik gora ibili zen 2004an eta 2008an. Igandeko hauteskundeei begira, aurreikuspenek diote Navarra Sumak, PSNk eta Unidas Podemosek eramango dituztela bost eserlekuak, baina badirudi EH Bilduk ere izan dezakeela aukeraren bat. Ahal Duguren banaketatik eroriko al zaio botorik? UPNren balizko hirugarrengotik? Bel Pozuetaren fitxajeak izango al du eraginik? Eta ERCrekin joateak? Gauzak asko aldatu ez badira, Geroa Baik gaitzago du oraindik, lau urteko agintaldi honek gauzak asko aldatu ez baditu bederen.
Senatuan Aldaketaren aukera
Nafarroan lau senatore dira jokoan Espainiako Senaturako, lehen indarrak eramaten ditu lehen hirurak eta bigarrenak laugarrena. 1989tik UPN-PPk beti eraman izan ditu 3 eta PSNk 1, azken legealdian izan ezik, non Aldaketa koalizioak (GB, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) eraman zuen laugarrena. Orduan paretsu ibili ziren UPN-PP eta Aldaketa. Orain ere oso posible da 2016ko banaketa ematea, are gehiago Navarra Suma hor egonda. 2015ean UPN-PPk 99.990 boto lortu zituen eta Aldaketak 97.258 (baina UPNko hirugarren senataria 97.353rekin atera zen).
Aldaketak aise gainditu beharko luke Navarra Suma: 2016an UPN-PPk eta C’s-ek 127.000 boto lortu zituzten Kongresurako eta Aldaketaren alderdiek 160.000. Teorian, beraz, ez legoke lehiarik, baldin eta Aldaketaren alderdietako boto emaile gehienek euren hautagaitzaren alde egingo balute. Baina matematikak eta hauteskundeak ez datoz bat. Berez, eskuina beti jaisten da milaka gutxi batzuk boto Kongresutik Senaturako emaitzetan, eta PSN ere antzera, baina Aldaketarena gehiegi izan zen. Hainbat faktorek azaldu dezakete hori: lau alderdi dira, jende askok ez daki Senaturako prozedura nolakoa den, Senatuari ez zaio garrantzirik ematen, papera hiru gurutzeak markatuta argi iristen ez bazaio jende asko nahasten da, ez zen kanpaina eraginkorra egin, ez dago ohiturarik Senatuko eta Kongresuko botoa banatzeko… Oraingoan Aldaketa arreta gehiago jartzen ari da kanpainan, baina, nahikoa izanen da? Erraza ez du izanen, baina Navarra Suma gainditzeko aukerak badira. Navarra Sumari irabaziko balio, navarristak oso urduri jarriko lirateke maiatzeko foru hauteskundeei begira.
Eta Espainian?
Espainian panorama oso beltza da, baina denak adierazten du oso eszenatoki ezegonkorra geratuko dela, bipartidismoa txikituta eta horren arabera Espainiako Gobernua osatzeko hainbat aukerarekin. Eskuinaren zatiketaren aurrean PSOEk aise irabaziko ei du, baina klabea da PPk, C’s-ek eta Voxek gehiengo osoa ez lortzea, horrek joko politikoa zabaltzen duelako, eta orduan periferiako botoak giltzarri izan daitezkeelako PSE eta Podemosekin zerbait desberdina egiteko.
Ez gaitezen engaina, ordea, kasurik onenean ere garai gaitzak dira Espainiako Estatuko herri xehe eta herrientzat. Argira baino Espainia ilunera doa azken urteetan; krisi ekonomikoaren gogorrenean argi ikusi zen hori PPk eta PSOEk lotutako oinarrizko akordioekin (lan erreforma, bankuen erreskatea, aurrekontuen sabaia, murrizketak, birzentralizazioa…), eta ondoren, are eta argiago Kataluniarekin. Batasun sakratu-zapaltzaileak gero eta eredu autoritarioagora darama Espainiako Estatua. Eta Vox, C’s eta Pablo Casadoren PPren norgehiagoka eredu hori nabarmen ari da areagotzen.