Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Euskal gizartearen segurtasuna zaintzeko 300 polizia balira…
Atalak: Ekonomia
(ARGIAren 2200. zbkian argitaratua)
Espainiako gobernuak datorren urterako ekonomiaren berreskurapen iragarpen onak egiten ditu, baina egi zantzu gutxi sumatzen da hor, behintzat dantzan ari diren datu ugariak ikusita. Krisiaren erdigunean egon den nazioarteko finantza ereduaren aldaketa handirik ez da antzematen. Sistemaren giltzarri den kontsumoa handitzeko daturik ez da ikusten: langabeziak gora jarraitzen du eta edonork daki hori ez dela kontsumo pribatua –herritarrona– akuilatzeko egoerarik txukunena; eta aurrekontu publikoak behera doaz eta, beraz, kontsumo publikoak –bai, gobernuek guztion izenean gastatzen duten hori– behera egingo duela.
Bitxiena da sistemikotzat hartzen den krisiari, neurri guztiz partzialekin egin nahi zaiola aurre. Ez dirudi egungo sistema kapitalistaren erraiak aztertzeko gogo eta interes handiegirik dagoenik, ez behintzat modu publiko eta zabalean. Ezta Keynesen posizioetaraino iristeko ere. Finantza sisteman egin diren esku-hartze horietara mugatu da nagusiki Keynesen ikuspegia. Egungo sistema kapitalistaren oinarriak zalantzan jartzen dituzten hausnarketak periferian uzten dira: kontsumo gera ezinaren norabide eta ondorioak, produkzio molde zenbaitzuen agortzea, langabeziaren egiturazko arazoa, aberats-klase ertain-txiroen eboluzio eta posizioak… Partxeak beti datoz ondo, baina partxe direla jakitun.
Autoen sal-erosketa bultzatzen duten gobernuen dirulaguntzak, esate baterako, horixe dira, partxeak. Eta ildo berekoa da Espainiako Gobernua bultzatzen ari den zergen erreforma, eta denak adierazten du diputazioak ere ezer gutxi mugituko direla zerga kontuetan. Are gutxiago Nafarroako Gobernua. Espainiako Gobernuaren zerga igoera, gainera, ez da oinarrituko goi mailako errenten igoeran, uda garaian Zapatero presidenteak aditzera eman moduan; diru bilketaren igoera, nagusiki PFEZetik jasoko da, Zapateroren 400 euro ospetsuak batez ere zerga horren bidez itzuli izan baitira, eta horren onuradunak PFEZaren erditik beherako mailak izan baitira –behekoenek kopuru hori jasotzen jarraituko ei dute–.
Nahi beste eztabaida daiteke neurri horiez, hainbat ikuspegi erabilita gainera, baina funtsezkoena bere partxe izaera da. Gehien duenak gehien ordain dezala da zerga sistema justuenen filosofia, baina hemen gaur egun hori ez da betetzen. Batetik, zerga sistema ez dagoelako horretara bideratua, gehien dutenen aldekoa delako; baina batez ere zerga sistemari egiten zaion iruzur itzelagatik, eta iruzur hori batez ere gehien dutenek egiten dutelako –Juan Mari Arregik aldameneko orrian dioen bezala–.
Modu askotara egiten da iruzur –ahal duenak eta ahal moduan ere esan liteke–, baina batez ere dirua maneiatzen dutenen aldetik egiten da. Onartua dago milaka milioi euroko iruzurra dagoela –bilioi bat Europako Batasunean– , BEZa dela medio, paradisu fiskalak, kapitalen inbertsiorako dauden elkarteen bidez…. Baina ez zaio arazoari aurre egin nahi. Eta hori argi ikusten da, esate baterako, zergen gaia segurtasunarekin erkatuz gero, biak oso garrantzitsuak edozein gizarterako.
Segurtasuna bermatzeko milaka polizia daude, zeresanik ez lau polizia mota dauden Hego Euskal Herrian. Bada, ez dakit zerga ikuskatzaileak berrehunera iritsiko diren. Kopuruek asko diote, baina bataren garrantzia eta bestearena neurtzen duen filosofia ere biziki esanguratsua da: segurtasuna eta herritarren defentsa Estatuak bermatu behar du eta ondo arduratuko da horretaz: armada, polizia, bitarteko pribatuak… Bai, herritarrari molde anitzez erakusten zaio “ez da hil behar, lapurtu, jipoitu…”, baina segurtasunari egiten zaion iruzurra zigortzeko milaka polizia ere badira.
Zerga iruzurrean ez, eta gobernuek nagusiki herritarraren kontzientziaren eremuan uzten dute erantzukizuna eta ez lan gehiegirik eginez gainera: “Ea apurka lortzen dugun herritarra kontzientziatzea eta horrela iruzur fiskala jaisten den”. Irudikatzen duzue hori bera segurtasunaren eremuan? 300 polizia guztira eta gobernua halako kanpaina eginez: “Ea herritarra kontzientziatuz, apurka delinkuentzi tasak jaistea lortzen den…”. Ba horixe.