Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Atxiloketak baliatzeko unea
Urr14 0

Atxiloketak baliatzeko unea

Atalak: Politika

Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago.  Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez  baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara bideratuta daudela ez da zalantzarik, nahiz eta gaitzagoa den helburu zehatza zein den asmatzea.
Edozein eratara, ohikoan zein egoera politikoren gainean ezarrita gauden gogorarazten digu bere gordintasunean. “Dena da ETA” eta Alderdi Politikoen Legeak euskal gizarteko bizitza politikoa baldintzatzen du goitik behera, hasi eskubide politiko eta zibilen ukaziotik eta Eusko Jaurlaritzaren eguneroko jardueraraino. Goi mailako buruzagien atxiloketek gogorarazten digute non gauden, eskubideei dagokionez kasu berdintsuak izan arren, Segiko gazteen epaiketek azaleratu ezin dutena agertaraziz.
Esaten da Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta Antxon Etxebeste, besteak beste, ezker abertzaleak borroka armatuaren gaia behingoz albora dezan lanean ari direla. Hori banaketarik gabe egin nahi dela. Eta ondoren polo soberanista eta abarrekoak. Ez dakit hala den zehatz mehatz, baina logika badu, eta ona litzateke urrats horiek guztiak ematea, euskal gizarteko herritar bakoitzarentzat litzateke onuragarria. Hori nola egiten ari den, zer oztopo diren eta abarrei buruz, nahi beste bertsio entzun eta irakurri daitezke hedabideetan.
Une honetan, afera -Otegik esango lukeen moduan- ez da eskubide kontua bakarrik, badakigu batzuen eskubide politikoak zapalduak direla; kontua da zein estrategia eraginkor landu eskubide zanpaketa hori ahalbideratzen duen  egoeratik ateratzeko. Behin baino gehiagotan entzun dut politikaren korridoreetan Otegik jadanik ez duela sinesgarritasunik PSOE eta EAJko buruzagien aurrean, konfiantza hori Loiolak irentsi zuela. Ideiarik ez egiatan hala den hala ez, baina argi dut testuinguru honetan atxiloketek eta espetxeak Otegi politikoki gizentzen dutela, baita bere ideia politikoekin ados ez dagoen jende askoren aurrean ere. Eta ez atxiloketarena gertaera injustu gisa perzibitzen delako bakarrik, batez ere ezker abertzalearen baitan borroka armatua gainditzeko egiten ari omen diren lan horrek oso esparru zabaletan esperantza sortzen duelako. Horrek bakarrik elkartasun fluxuak mugiarazten ditu.
Legez kanpoko ezker abertzaleak bakarrik ezin du fluxu hori eraginkortasunez mugitu, eta norbaitzuk baliatu beharko lukete egoera hau fluxu hori ikusgarri egiteko. Borroka armaturik gabe, esparru abertzale zabala, estrategia soberanista tinkoa… Horiek ziren eszenatoki berriaren oinarrietakoak, ezta? Atxiloketa hauek zerbait ikusarazteko aukera ematen dute.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention Atxiloketak baliatzeko unea -- Topsy.com - [...] This post was mentioned on Twitter by Argia Astekaria, Rubén García. Rubén García said: RT @argia Atxiloketak baliatzeko unea.…
  2. zabaldu.com - Atxiloketak baliatzeko unea. Xabier Letona... Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA