Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Barregarri
Atalak: Politika
2006ko uztailaren 6an, Iruñeko San Ferminetako txupinazioaren zain geundela, PSEko Patxi Lopez eta Rodolfo Aresek, ezker abertzaleko Olatz Dañobeitia, Rufi Etxeberria eta Arnaldo Otegirekin egindako bilerarekin gosaldu genuen. Dignidad y Justicia eta Ermuko Foroek berehala jarri zuten salaketa, bai honen eta baita ere apirilean Ibarretxe lehendakariak Otegi bera, Juan Joxe Petrikorena eta Pernando Barrenarekin egindakoaren aurka. Baltasar Garzon epaileak, gainera, uztailaren 5ean espresuki baimendu zuen PSE eta ezker abertzalekoen bilera.
Bi urte eta erdi hauetan auziak gora-behera ugari izan ditu, baina instrukzioa edo auzibidea eraman duen Roberto Saiz epaileak guztiarekin aurrera egitea erabaki du. Hasiera hartatik jada, fiskalak ez zuen akusaziorik jaurti eta bakarrik salaketa jarritako herri elkarteek sostengatzen zuten auzia. Eta gaur goizean, harridura eraginez, EAEko Auzitegiak horixe erabaki du, prozedura laburreko auzi molde honetan, herri akusazioarekin ezin dela aurrera jarraitu. “Botin auzia” deitu izan denaren jurisprudentzia jarraitu da, beraz.
Eta orain arte zer demontretan ibili diren galdetu beharko da, EAEko Auzitegi Nagusiak berak ere lehenago atzera bota izan baititu defentsek epaiketaren aurka jarritako helegiteak. Edozein modutan, forma kontuak dira hauek, eta teorikoki ez da mamia auziperatu, hau da, ea elkarrizketa bilera haiek legezkoak ziren ala ez. Beste abagune batean, PPk fiskala akuilatuta adibidez, epaiketak aurrera jarraituko zukeen.
Danbateko handia jaso du auziak, ia erabatekoa, baina auzia ez dago erabat itxia, herri akusazioek iragarri dute jada Espainiako Auzitegi Gorenera joko dutela. Jose Luis Rodriguez Zapatero eta elkarrizketen auziperatze eskaerak atzera bota zituen Gorenak jada, baina ez forma kontuetan oinarrituta, batez ere mamiari helduta baizik; eta argudiatu zuen botere judizialak ezin duela Gobernuko lehendakariaren jardun politikoa kontrolatu –ETArekiko elkarrizketak zirela medio– eta hori Legebiltzarrari zegokiola. Aurrekari horiekin, eta oraingoan forma kontuez ebatzi beharko badu ere, ez dirudi Espainiako Auzitegi Gorenak herri akusazioen helegiteak onartuko dituenik. Baina esperpentoetara ere ohituegiak gaude. Besterik gabe, Espainiako Justiziarekin deseroso egon baina defendatu nahi duenak, orain ere badu beste argudio berri bat: “Ikusi, justizia egin da azkenean”. Euskal gizartearen gehiengoak, aitzitik, Espainiako Justizia noraezean ikusten du halako auzi politikoetan, barregarri, are mesfidantza handiagoarekin.