Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Gaur EAE-ANV, bihar EHAK
Atalak: Politika
ANV-EAE legez kanpokoa da dagoeneko Espainian. Haren izenean zerbait egiten duenak aginte espainiarraren jazarpena izango du. Espetxea. HB, EH eta Batasunaren bideari jarraitu zaio ezker abertzaleko alderdi zaharrenaren berregituratzeari erantzuteko. Batasunaren legez kanporatzearen ondoren, haren zurrunbilo berean erortzeko aukera ugari zituen ANVk, eta erori da. Loiolako saioa ondo atera izan balitz, beste kukurrukurik izango genuen, baina ez zen hala izan eta negoziazio prozesuaren porrotaren ondoren, alderdi historikoarenak egina zuen legezko izaerari dagokionez. EHAKrenak ere egina duen moduan. Beste asko bezala, hauek ere iragarritako kronika horietakoak dira.
Ez da ezustekorik, baina larria, oso larria da, Espainiaren izaera demokratikoa zalantzan jarri baino ukatu egiten duena. Eusko Jaurlaritzak izaera demokratiko hori, zeharka bada ere, zalantzan jartzen zuen Kontsulta Legearen auzian Auzitegi Konstituzionalaren epaiari emandako erantzunean. Ilegalizazio berri hau oinarrizkoagoa da, beraz are larriagoa oraindik. Eta ilegalizazioa larria bada, horren larria da beroni erantzuteko euskal gizartean dagoen erantzun gogo eta ahalmena. Ezker abertzaleko eragile desberdinek hori ere oso kontuan hartu beharko lukete etorkizuneko estrategiak finkatzerakoan.
Katua eta arratoiaren jokoan sartuta gaude oso aspalditik, labirintoan galduta. Espainiako botere desberdinek aspaldi egin zuten ezker abertzalea zokoratu eta labirintoan ‘bere borrokan’ galduarazteko hautua. Eta oraingoz lortzen ari da. Egia da Loiolakoaren lehen oihartzunak agertzen hasi aurretik gutxik emango zutela lau txakur handi berriz ere tankerako prozesu bat emateko aukeraz. Eta eman zen. Gaur egun, bizi dugun gatazkaren irtenbide justurik negoziazioa eta elkarrizketatik soilik etor daitekeela jakin arren, berriz ere zaila da halakorik gauzatuko dela sinestea. Loiolakoaren aurretik baino zailagoa. Gai honetan ere Estrasburgora begiratu beharko da: Batasunaren legez kanporatzearen aurkako helegitea onartua dago, epaia ordea seguruenik urruti. Baina tristea ere bada, barrura begiratu beharrean, kanpora begiratu behar hori.