Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Jaurlaritza eta jatorrizko bekatua
Atalak: Politika
(ARGIAko 2229. zenbakian argitaratua)
Urtebete bete da PSE PPren eskutik Eusko Jaurlaritzara heldu zela eta bada zer azterturik, baina lehenik eta behin komeni da gogoratzea nola heldu zen, zerk ahalbidetu zuen gehiengo berria. Eta hori Alderdien Legea izan zen, ezker abertzale historikoa hauteskundeetatik kanpo uzteak ekarri zuen PSEk PPk eta UPyD-k Eusko Legebiltzarrean gehiengoa eratzea eta, beraz, Gobernu berria osatzea.
Lopez lehendakariak tinko azpimarratu du Jaurlaritzak elkar bizitza areagotu duela, etengabeko liskar irudia baztertu duela, normalitaterantz urrats handia eman duela. Baina ez da horrela. EAEko azken hauteskunde autonomikoek ez dute lurralde horretako gizartea ordezkatzen eta Gobernu honek badu legitimitate arazo latza.
Estrasburgoko Auzitegiak, Alderdien Legeari legezkotasuna emanez, legitimazio arazo horiek lausotu egin zituen, baina ez estali. Auzitegi horrek eta Espainiako gehiengoak esanak esan, euskal gizartearen gehiengoak Alderdien Legea arbuiatzen du. Eta, horrez gain, ez du gustuko Eusko Jaurlaritza bera ere, Euskobarometroko inkestek adierazten duten moduan –2009ko azarokoa adibidez–.
PSE-PPren ikuspegitik garrantzitsuena Jaurlaritzara iristea zen. Normala da hori eta erabateko gardentasunez egin izan balitz, agian onuragarria zatekeen. Hiru hamarkadatan jeltzaleak Jaurlaritzan nagusi izan ondoren, alternantzia ona litzatekeela edonork uler zezakeen. Baina ez horrela.
Lopez lehendakariaren Gobernuak hasieratik erakutsi nahi izan zuen gatazkari dagozkion gaietan muturreko aldaketa egingo zuela. ETAren atentatu batzuk eman zioten hori irudikatzeko aukera, horietako lehena Eduardo Puelles inspektorearen hilketa izan zen iazko ekainean eta bertan indarrez taularatu zen aldaketa, bereziki EITBn. Gaur egun ere, oso esanguratsua da ezker abertzale historikoko politikariei hedabide publikoetan egiten zaien zentsura.
2008an eztanda egin zuen ekonomia krisia da Gobernu honi zuzenean kudeatzea egokitu zaion arazorik larriena eta, seguenik, bere jarduera ez da asko bereizten inguruko gobernu sozialdemokrata liberalek egindako politiketatik. Euskal ekonomiaren ehun industrialak eta ekonomi sare sendoagoak krisiari Espainian baino askoz hobeto eustea ahalbideratu dute, baina ez sufritu barik.
Liskar eza, hori da Lopezek azpimarratzen duena, baina aski da zenbait eremutara hurbiltzea hala ez dela ohartzeko. Gatazkaren biktimen eremuan bistan da ETAren biktimak ordezkatzen dituzten elkarterik handienak pozik daudela. Bistan da gatazka eta biktimei buruz abiarazitako politikak arazo ugari ekarri dutela. Euskal preso politikoen eremuan ekindako gurutzadak arazo frango sortu zuten zenbait herri eta festetan, presoekiko edozelako elkartasun keinu kriminalizatu eta ETArekiko apologia bihurtuz.
Hezkuntzan ere bi gaik zalaparta handia ekarri dute. Eskoletara eramateko moduak, Jaurlaritzak gai honetan duen aldebakarreko ikuspegia nabarmen islatzen du gaiak. PPren bultzada ere bereziki ikusten da gai hauetan. Jaurlaritzaren proiektua eskoletara bai ala bai helduko dela segurtatu berri du Antonio Basagoiti EAEko PPko buruzagiak. Alor honetan PSE malguago ari da, batez ere EAJrekin funtsezkoa zaion akordioa lortzeko. Ez ordea biktima ikuspegiaren moldean, non funtsean ETAk eragindako sufrimendua ikusarazi eta gizarteratu gura den eta ETAren aurkako borrokan sortutakoa estali: errepresioaren ondorioz hildakoak, torturatuak, presoak, atxilotuak…
Euskara, gaztelera eta ingelesaren parekatzeaz ere kezka handiak dira hezkuntza eta euskalgintzaren eremuetan. Berdin Jaurlaritzaren administrazioan lanpostuen hizkuntz eskakizunetan ematen ari diren aldaketekin. Azkenean jarduera horien oinarrian bada euskara eta euskaldunontzat erabat arriskutsua den honako pentsamoldea: euskara koofiziala da hemen, onartuak ditu bere eskubideak eta euskal hiztuna libre da berau erabiltzeko. Kitto, ez eskatu gehiago. Brotxa sendoarekin egindako analisia da eta ez du esan gura Jaurlaritzak egindako guztia akuilu horrekin bultzatzen duenik, baina PSEko sektore nagusienek eta PPk horretara bultzatzen dute Jaurlaritza honen jarduera.