Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Estatuaren logika: garaipen erabatekoa
Atalak: Politika
ESPAINIAKO GOBERNUAK ez ikusiarena egin dio ETAren iragarpenari, publikoki bederen. Eta bai, indar harremanak daudenean egonda, ez da ulergaitza jarrera hori, irabazlearena egitearena alegia. Baina gatazketan aritutako edozeinek daki horrek ez duela zauria ondo itxiko, inteligenteagoa dela gatazkaren ondorio humanoak konpondu, ondoren lehia politiko normalizatuari ateak irekiz.
Baina egoera horiek ez dira sortzen “orain bai” eta listo. Estatuak, borondatea izanda ere, bere moldaketa fasea behar du, batez ere Espainiako herritarrek egin beharreko mugimenduez jabe daitezen. Eta ez dirudi fase horretan sartuta gaudenik.
Ezker abertzaleak badu gatazka bortitzaren orrialde hau pasatzeko borondatea eta horretarako prozesu luzeari ekin zion aspaldi: “Zutik Euskal Herria” agiriarekin irudikatu zen aldaketa eta orain gauzatu egin behar da. Nahiko lan du etxe barruko guztiak ildo berean jartzeko eta gainerakoak bere pausoak egiazkoak direla ohartarazteko, batez ere PSOE eta EAJ, bi hauek funtsezkoak gatazkaren alde humanoarena behar bezala ixteko.
ETAk argi esan arte bukatu dela, ez dirudi PSOEren mugimendurik izango denik. Eta, antza, erakunde armatuak ez du hori batetik bestera iragarriko. Lehenik eta behin Bruselako Adierazpena onartu behar du, norabide egokian doan seinalerik onena.
Eta gero ikusi egin behar, logikoena litzateke PSOEk inteligentziaz jokatzea eta gatazkaren irtenbide duinaren aldeko bilakatzea. Beste batzuetan ere bilatu du negoziazioa, beretzat askoz egoera okerragoetan gainera. Zergatik egin beharko lioke uko orain? Hori da Estatuan egon daitekeen ikusmoldeetakoa. Bestea askoz klasiko eta ohikoagoa da: baina zertarako negoziatu ezer garaile bagara? Bi ikusmoldeen lehia hor da, eta oraingoz irabazleen tesi gogorrak dira gehien azaleratu direnak. Jabier Zarzalejos ABCko zuzendari ohiak primeran laburbiltzen zuen ikusmolde horren funtsa iragan larunbatean El Correo-n idatzitako artikuluan: “Defentsiban eta lur eremua lokazten ari da ETA, gatazkaren –hau da, bere arazoaren– nazioartekotzea erraztu nahian. Une hau, beraz, egokia litzateke Gobernuak edozelako zalantza uxatzeko, kanpoan zein barruan: hau ez da ‘gatazka ebazpen’ arazo bat, hemen gakoak ETA garaitzea eta zuzenbide estatua dira”.
ADIERAZI EH-REN manifestazioarekin gertatutakoa oraingo jarrera zorrotzaren lekuko da. Eskubide zibil eta politikoen aldeko bi manifestazio debekatuak izan dira ETAren menpekoak eta bere estrategia babesteko ei zirelako. Ibilbide motzeko bidea da hori, lehenago edo geroago manifestazioa deitu eta sostengatu dutenek bideratzea lortuko dutelako, eta hasieran baino modu indartsuagoan gainera. Epaile eta gainerako agintariek badakite hori. Baina “legearen inperioa” betearazten da.
Manifestazioen debekuarekin, akaso beste mezu bat ere luzatzen ari da PSOE, batez ere ezker abertzalearekin lanean ari direnei zuzendua, bereziki EAri eta besteak beste datozen udal eta foru hauteskundeei begira: “Ibili kontuz, ezker abertzaleak jasaten dituen ondorioak zuek ere jasan ditzakezuelako horiek babesten edo mozorrotzen ari bazarete”.
JON BILBAO libre geratu da ia 29 urtez Espainiako espetxeetan preso egon ondoren. Arrazoi askorengatik humanoki itzela izateaz gain, Estatuaren mendekuaren adierazleetakoa ere bada. Sakabanaketa, Parot doktrina eta preso gaixoekiko tratua dira mendeku horren tresna krudel eta erabilgarrienetakoak. Estatuak modu asko ditu kartzeletako soka destenkatzen ari dela adierazteko eta eremu horretan askoz argiago jokatu beharko luke, presoak behingoz pertsona gisa ikusteko eta ez gatazkan erabilgarri diren presio tresna soil moduan.
(ARGIAren 2.244 zenbakian argitaratua)