Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Tortura, erraza da ez ikustea
Atalak: Politika
ESTRASBURGOKO epaia duela bi aste ezagutu zen: Espainiako Gobernuak 23.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio Mikel San Argimiro euskal presoari, honek bere garaian salatutako torturak ez ikertzeagatik. Nagusiki oharkabean joan zen albistea, baina balio izan du ERCko eta beste talderen bateko diputatuek galderak egin ditzaten gaiaren inguruan.
Urriaren 25ean hasiko da Donostian Igor Portu eta Mattin Sarasolak salatutako torturen epaiketa. Hamabost guardia zibil daude auzipetuak. Besteak beste, fiskaltzak hiru urteko zigorra eskatzen du bi guardia zibilentzat eta beste birentzat bi urtekoa atxilotuak torturatu izanagatik. Ez da sarri ikusten halako eszenarik eta ikusmin handia sortuko dela ez da zalantzarik.
Ia urtero NBEak atxilotuen inkomunikazioari buruzko legedia bertan behera uzteko eskatzen dio Espainiako Gobernuari.
Dozenaka dira torturak salatzen dituzten atxilotuak, joan den astean Xabier Atristainek eta Juan Carlos Besancek egin zuten moduan. Baina berdin da, torturak ez du existitzen Espainian, eta Euskal Herrian ere ozta-ozta agertzen da errealitate zer den eta zer ez ebazten duten hedabideen ispilu horretan.
Atristainek eta Besancen tortura salaketak ezagutu biharamunean hedabide mordoska arakatu nituen sarean, baina ezer ez, salaketa horien arrastorik ez: El País, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco, EITB.com… Venezuela, FARC eta ETAren balizko harremanei buruzkoak denak eta bi. Eta logikoa da, albistea hor dagoelako. Baina ustez, iturri beretik atera da hori guztia, Atristainek eta Besanceren ahotik, eta hauek, halaber, torturak ere salatu dituzte.
Hemengo egunkarien artean Gara-k, Berria-k eta Noticias taldekoek eman zuten salaketaren berri. Ezin zaie eskatu hedabideei salaketa hauek sinestea, baina bai behintzat salaketa horiek egin dituztela aipatzea. Are gehiago aurreko egunetan Venezuelako enbaxadorearekin gertatutako guztiaren ondoren.
Ezikusiarena egin gura ez bada, ez da posible halakorik ez aipatzea. Ez da posible zaborrontzi baten erreketaren aurrean halako sentsibilitatea agertzea eta tortura salaketen aurrean halako indiferentzia. Eta bai, alderantziz gertatzen dela ere begi bistakoa da, baina batak ez du bestea justifikatzen. Garai berrion erronketakoa izango da bestearen sufrimendua islatzeko eta sentiarazko mekanismoetan sakontzea.
Espainiako erakunde publikoak gai dira milaka kamera jartzeko kaleetan, bertan zer gertatzen den zelatatzeko, baina ez dira gai hori bera modu txukun batean egiteko komisaldegietan, edo tortura salaketa jasaten duten komisaldegietan. Edo jartzen badituzte, gero ez dituzte irudiak erakusten. Agian ez dagoelako irudirik, agian ikusten dena ez delako egokia.
Teknikoki samurra beharko luke tortura ezabatzea. Inkomunikazio luze horiek bazterreratu, atxiloaldian konfiantzazko abokatu eta medikuaren bisita baimendu. Tortura zantzurik dagoenean ikertu eta, dagokionean, zigortu. Baina horretarako presio soziala ere behar da, erakundeena, hedabideena, alderdiena, herritarrena… Baina edukiontzi erreak begi bistan dira, tortura ez; torturatu eta torturatzailearen begietan bakarrik islatzen da.
CORBACHO MINISTROAK joan den astean Kataluniako balizko independentziari buruz esandakoak eskandalua ekarri zuten Kataluniara. Aspaldi ez da halako adierazpen mehatxugarririk entzun. Hau da, ekonomikoki Kataluniak ez lukeela Espainiatik bereizteko arazorik, baina ez pentsatzeko hori traumatikoa ez litzatekeenik, “ez pentsa gauza baketsuak liratekeenik”.
Egun ez da sinesgarria Kataluniak independentzia aldarrikatuz gero, Espainiak gerrarekin erantzun dezakeenik. Hala ere, arduragabekeria galanta dira adierazpenok. Batez ere, VIII. artikulu ospetsua hor dagoenean.
(ARGIAko 2248. zenbakian argitaratua)