Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Abiada hartzen hasteko
Atalak: Ekonomia
POBREZIA ERLATIBOA (Wikipediaren arabera): “Garapen bidean dagoen gizarte batean, adibidez, bizitzeko ‘beharrezko’ produktuak janaria eta jantzi batzuk besterik ez dira; garatutako herrialdeetan, berriz, ‘beharrezko’ gauzen artean hilean behin ateratzea edo Gabonetako opariak daude. Bizitzeko behar denaren kontzeptua, eta ondorioz pobreziaren kontzeptu hau, erlatibo da, bizi garen gizartearen araberakoa”.
Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera, bost pertsonatik bat bizi da egoera horretan, %20tik gora. EAEn kopurua %9,4koa da eta Nafarroan %7,4koa. Baina ezaguna da egungo egoera okerragoa dela, INEren inkesta hau 2009an egin baitzen, eta 2008ko diru-sarrerekin. Denok dakigu, gizarteko eremu zabalentzat, 2008tik ona bizimaila biziki kaskartu dela. Ez dago zalantzarik, hemendik urtebete edo bira, oraingo diru sarrerek behera egingo dute jende askorentzat. Oraintsu, adibidez, iraupen luzeko milioi erdi langabetu 425 euroko laguntzarik gabe utzi du Espainiako Gobernuak. Hego Euskal Herriko pobrezia erlatiboaren datuak Estatu osoko onenak dira, baina hauek ere handituz jarraituko dute, egoera ekonomiko-sozialak okerrera jarraituko duelako.
Norbera ekonomialaria izan gabe akaso ausarta da aurrera begirako halako aurreikuspen gaiztoak egiten aritzea, baina bizi diren garaiekin eta adierazle ekonomiko eta politikoak elkar gurutzatuz, ausartagoa aurreikuspen onak egitea da, baita ekonomialaria izanda ere.
Kontua da egoerari aurre egin nahian, gure gobernuek errezeta neoliberalekin ase nahi dituztela finantza merkatuak eta sakrifizioaren aldarean jartzen ari direla ongizate gizartearen zutoin sakratuetako batzuk. Noiz arte? Hor dago gakoa, inork ez dakiela zenbateko sakrifizioa beharko duten diruaren jainkoek. Istilu eta protesta ugariren ondoren, Frantzian udazkenean onartu zen erretreten erreforma. Espainian hilaren bukaeran onartuko da, nekez pentsa baitaiteke gizarte mailan dagoen mobilizazio ahalmenarekin PSOEren erreforma berri hau gerarazi daitekeenik. Orain arteko lan erreformaren bidetik, EAJk bere abstentzioarekin –edo onarpenarekin– aurrerabidea emango dio eta listo.
Eta horrexegatik, hain zuzen, 27ko greba orokorrerako deialdia zentzuz betea da, jakinik tren hori gerarazteko baldintzarik ez dagoela, entzun dadila protesta ahalik eta ozenen eta balio dezala krisiaz hitz egiteko, nola iritsi garen honaino finantza kapitalaren aginduz, eta nola ez dagoen irtenbide duinik bide beretik. Denak adierazten du garai latzak datozela eta horiek klabe askoz sakonagoekin bideratu beharko dira, eta protestek balio behar dute baita ere norabide berri hori elikatzeko. Elkartasuna, banaketa, kontsumo aldaketa, deshazkundea… horiek dira bultzatu beharreko uholde berriak. Eta batez ere behingoz lortzeko desarroilismora bideratzen den diruaren zatirik handiena ikerketara bidera dadila, hori bai, ikerketa lerroaren oinarria aldatuz: “ea gutxiagorekin nola hobeto bizi”, hori da mendebaldeko gizarte eredu honek bideratzeke duen ikasgairik nagusiena.
Gero eta gehiago entzuten da petrolioaren gailurraren gaia, eta apurka joango da zehaztuz gainera. Oraindik ez da gizarteratu energiaren krisia nola kateatuko zaion egun bizi dugun krisiari, baina hori ere badator edo gurean da jada. Horregatik, 27ko greban ezin gara pentsioei begira bakarrik geratu, eredu oso bat da dantzan dagoena… Marrazoek norantz tiratuko duten garbi dago. Justizia soziala, banaketa, elkartasuna, desazkundea eta oreka ekologikoan sinesten dugunok beste norabidean egin beharko dugu. Ez dago beste erremediorik. Zer hobea urtea egiazko bizitza ariketekin hastea baino?
(ARGIAko 2259. zenbakian argitaratua)