Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Kontsentsurik handienaren ezintasunak
Atalak: Politika
ETA-K bere jardun armatua utzi behar du. Euskal gizartean gaur egun ez dago eskaera horrek adina kontsentsu biltzen duenik. Eragile bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina baieztapen horrek euskal herritar ia guztien adostasuna biltzen du. ETAk ez du oraindik ase eskakizun hori, bidean da edo egon liteke, baina oraindik ez ditugu bere benetako asmoak ezagutzen, ez du argi eta garbi adierazi.
Baina badira bide horretan egon litezkeen zantzu ugari, garrantzitsuena ezker abertzaleak berak jarritako testuingurua; aurreko prozesuetan ez bezala, hori da garrantzitsuena oraingoan. Eta bide horretan, inoiz esku artean izan gabeko egoera eskaini berri du ETAk: su–eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria.
Beraz, gai baten inguruan inoiz izandako kontsentsu handiena biltzen bada eta agintariek, alderdi eta eragile nagusienek berau bideratzeko gaitasunik erakusten ez badute, zalantza handiak daude gizarte horrek etorkizunean modu bateratuan egin dezakeenaz.
Argi dago bakoitzak bere amaiera eta bilakaera emango liokeela gatazkari, hori logikoa eta normala da, baina hori bezain logikoa da gutxieneko oinarri batzuetan adostasuna bilatzea: bortizkeria adierazpenen desagerpena, eskubide guztiak guztiontzat, bizikidetza berriaren ardatzak, gizartearen gehiengoaren borondatea, gutxieneko memoria partekatuaren eraikuntza… Horri guztiari ekin egin beharko zaio, berandu baino lehen gainera; baina ez dena batera, prozesu bat da eta prozesu izaera eman behar zaio. Ez du zentzurik ETAk bere jarduna ixten duela iragarri arte zain izatea. Hori prozesu bateratu horretarako borondaterik ez izatea da, eta joko horretan luze mantentzen denari herritarrak hautesontzian larrutik ordainarazi beharko lioke. Ordua da gatazka bortitzari irtenbide bateratua ematen hasteko, desberdintzen gaituztenetan bakoitzak berea defenditzen jarrai dezan.
Aldez aurretik irudika gaitza bazirudien ere, eta eratutako kanpaina mediatikoaren gainetik, ETAren agiriak beste behin ere lortu du giro berri bat sortzea, gutxienez Euskal Herrian. Epe laburrean, ostera, oztopo eta arazoak ugariak dira.
EZKER ABERTZALEAREN legalizazioa da arazo premiatsuena. Giza legezkoena eta bake prozesuarekiko eraginkorrena, honek aurkeztu beharreko alderdi berria legeztatzea litzateke, baina adierazpen esanguratsuenei jaramonik egitekotan, ez dirudi orain halakorik gertatuko denik. Denak adierazten du ezker abertzaleko hautes-plataformen “hau bai hau ez” justiziaz kontrako jolas judiziala izango dugula berriz begien aurrean. Ezker abertzaleak zein zirrikitu baliatu ahal izango duen ikusi beharko da eta zirrikituak uzteko Espainiako Gobernuak erakusten duen malgutasuna. Sinatzaileek agertutako balio estrategikoari garrantzirik kendu barik, Gasteizen ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak aurkeztutako akordio politiko berriak eskain dezake zirrikituetarako aterperik.
PSOEren Gobernuak egoera hau guztia baliatu nahi du 2012ko Espainiako hauteskunde orokorretarako, baina badirudi oraindik ez dela baliatze horri ekiteko garaia. Ezker abertzaleak ere kosta ala kosta parte hartu nahi du udal hauteskundeetan, baina akaso berak ere modulatu beharko du hauteskundeei buruzko diskurtsoa, horretan indar gehiegi jartzeak desilusioa ere sor dezakeelako.
Egia esan, eta ez dakit ondo zein tamainatan, epe ertainera ezker abertzalearen arriskurik handiena balizko desilusioan dago. Zer gertatuko litzateke denok uste dugunean ETArenak dagoeneko atzera bueltarik ez duela, berriz borroka armatura itzuliko balitz? Alde horretatik ezker abertzaleak eta ETAk euskal gizartean diren konfiantza arazo horiek gainditzen lagunduko duten arrasto gehiago jarri beharko dituzte ibilbidean. Lizarra-Garazi eta Loiolako ahaleginak herriaren buruan dira oraindik eta horien memoria lausotzeko urratsak behar-beharrezkoak dira oraindik ere.
(ARGIAko 2261. zenbakian argitaratua)
Ezker abertzaleak laster aurkeztuko ditu alderdi berriaren estatutuak.