Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Esperotakoa baino urrats sendoagoa
Atalak: Sailkatugabeak
Erreakzioen uholdearen erdian gaitza da etorkizunari begirako analisi zehatz eta hotzik egitea. Izango da denborarik datozen egun eta asteetan. Su-etena batetik, eta bestetik gizartea politikoki sutan. Iragarpenaren lehenengo minutuetatik aurrera ikusi da garraren indarra. Aberri Egunaren aurretik espero zen zerbait: apirilaren hasierako egunetarako akaso edo martxoaren bukaerarako. Aurrekoetan ez bezala oraingoan bai, urtarrilean jada ETAk eta Espainiako Gobernuak fase honetarako hitz egin behar zutena hitz eginda ei zuten eta pilota ETAren teilatuan zegoen. Baina zalantzak ziren ETAk orain iragarriko zuenarekiko, bake prozesuaren hasiera ofiziala jada abiarazteko balioko ote zuen edo gehiago itxaron beharko zen. Erori da pilota bai, eta nola! Oraingo fase honetarako, erakunde armatuaren iragarpenak, bistan da, ezkorrenak ere ase ditu.
Bakea ikusten da, urrutira, baina ikusten da, eta batez ere ikusi nahi da. Normalizazio politikoaren ateak irekitzen hasi dira, apurka, baina irekitzen. Baina akordioa oraindik urruti dago, oso urruti, eta hori ere barneratua dago. Arantza ugari daude han-hemenka, eta horietako ugari irentsi beharko dira, batean eta bestean, batez ere sufrimendua pilatu dutenen artean.
Iraganeko saiakeretan ez bezala, elkarrizketa eta negoziazioaren bidezidorretan trebatuak bide daude eragile politiko eta sozialak. Orain ikusi beharko da eraikitako aurreikuspenei erantzuteko gai diren. Faktore askok baldintzatuko dute bidea, baina ororen buru bi gertatuko dira giltzarri prozesua bere bukaerara onik iritsi dadin: bat, bitarteko politiko hutsen hautuak atzera bueltarik ez duen erabaki gisa barneratua izatea; bi, dena delako formulazio adostua erabilita, euskal gizartearen erabaki ahalmenari ateak irekitzea.
Trantsizio politikoa hasi da, eta aliantza eta indar harreman berriak eratuko dira datozen urteetan. Indar politiko nagusiek eginak dituzte euren eskema orokorrak eta tinkotasunez eramango dituzte errealitatera. Zer aterako den? Inork ez daki, baina borroka politiko gogorra usaintzen da. Hala behar du gainera. Gauza dadila leialtasunez, begirunez eta eskuzabaltasunez, hori guztia ere amaiera txukunerako berme izango da eta.