Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Nuklearra? Eztabaida berriz etxean
Atalak: Energia, Gizartea, Politika
Fukushimako zentral nuklearreko leherketetako bat
Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute hau larriagoa dela.
Halakoetan ohikoa den bezala, balorazio eta datuen nahasmena da nagusi, baina 200.000 lagunetik gorako populazioa lekuz aldatzeak berak bakarrik asko adierazten du. Antza denez, lan dena nukleoaren fusioa saihestera bideratzen ari da, hori lortu ezean Chernobileko istripuaren –inoizko larriena– ezaugarriak errepikatuko bailirateke. Hori erdiesteko dagoeneko ezaguna da erreaktorean dagoen tenperatura jaitsi egin behar dela eta horretarako berau hoztu egin behar dela. Zeregin horretan itsasoko ura kopuru handitan erabili da eta, beraz, itsasoak kutsadura erradiaktibo handia jaso du.
Horrez gain, erreaktorea jaso eta babesten duen eraikineko presioa jaisteko, lurrun isurketak egin dira airera eta hor ere erradiaktibitate handiak egin du ihes. Egunak eta asteak pasatu ahala hondamendiaren errealitatea apurka joango da azaleratzen. Larriena, ordea, minbiziek eragindako milaka eritasun eta heriotzena, urteen iraganarekin bakarrik ezagutuko dugu.
KRISI ENERGETIKOAk berotuta nuklear zaleak berriz armairutik ateratzen ari diren unean heldu da Japoniako hondamendia eta ikusgai dago nola eragingo dion energia molde honen garapenari. Frantzian, adibidez, Daniel Cohn Bendit eurodiputatu berdeak erreferenduma eskatu du eta ez dira gutxi berarekin bat egiten ari direnak: “Herritarrak dira arriskua onartu ala ez erabaki behar dutenak” (Laurent Joffrin, NouvelObs-eko editorialean).
Euskal Herriari dagokionez, bolbora bezala zabaldu da Fukushimako zentrala Garoñakoa (1970) bezalakoa dela –“haren bikia” aipatu da–, baina Espainiako agintariek laster azpimarratu dute Espainian ez dela Japoniako lurrikaren arriskurik eta zentral guztien segurtasuna ondo bermatua dagoela. Kontua da aurten ixtekoa zela Garoñakoa eta itxiera 2013ra arte atzeratu zuela Espainiako Gobernuak, eta petrolioaren krisia baliatuz, 2013tik harago biziraun eraztea ere aurreikuspenetan dagoela.
Egia esan, hori da aukerarik egiazkoena, PPk –Japoniako istripuen aurretik bederen– esana duelako Gobernura iritsiz gero, Garoñakoaren bizitza luzatuko zuela. Eta, ezagun denez, Raxoi jaunak eskura ditu Moncloako giltzak. Berdin da munduan istripua izan duen hau eta Garoñakoa diren zaharrenetakoak, berdin 40 urtetik gorako bizitzatik harago ez eramatea aholkatzen bada, berdin dira aurreko itxiera agindu guztiak. Kontua da ea zerk eragingo duen gehiago iritzi publikoan, asteotako petrolio garestia baliatuz lobby nuklearra egiten ari den kanpainak edo etxeko telebistan edo ordenagailuan ia uneoro jarraitu ditzakegun Japoniako berriek.
Fukushimatik 250 kilometrora dagoen Tokio-ko biztanleen izuaz ari gara entzuten han-hemenka, baita han bizi diren euskaldunen ahotik ere. Garoñako zentrala Gasteiztik 40 kilometrora dago, Bilbotik 54ra. Espainian 10 zentral nuklear daude, Frantzian 23 (eta 59 erreaktore). Japoniakoak eztabaidarako aukera ona zabaltzen du, baina nuklearzaleentzat Harrisburg, Chernobil edo Fukushima gidoiaren barruko kalteak dira, ezinbestean onartu beharrekoak. Gobernu eta botere ekonomikoek buruan zer duten argi dago, herritarrei dagokigu zoritxarreko olatua baliatu eta presio egitea: instituzioetan, kalean, informazioan… Informazioaren eremuan adibidez, nuklearzaleek behin eta berriz zabaldutako gezur handi horietako bat argitu zidan iragan otsailean Greenpeaceko webguneak (Espainiako Sare Elektrikoaren datuekin): Espainiak ez du Frantziaren elektrizitate nuklearra inportatzen, Frantzia da Espainiatik elektrizitatea inportatzen duena.
(ARGIAko 2269. zenbakian argitaratua)