Hazkundearen ekonomia? Ez, eskerrik asko
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu barik ari gara indarrean jartzen telebista ikusteko eredu berri hori....
Read MorePetrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean
Petrolioa Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako koalizioaren armek ez dela hala erakusten dute, Gaddafiren kontrolpeko era guztietako azpiegiturak suntsitzen ari dira eta. Horren ondorioz, Gaddafiren aurkako operazioari babesa eman zion Liga ...
Read MoreNuklearra? Eztabaida berriz etxean
Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute hau larriagoa dela. Halakoetan ohikoa...
Read MoreCancuneko gailurretik Iruñerriko autobusetara
ALDAKETA KLIMATIKOAREN aurkako borrokak beste zaplazteko handi bat jaso du NBEko Cancuneko gailurrean, nahiz eta akordioa ia aho batez onartu den (Boliviak aurka bozkatu zuen). Kopenhageko iazko porrotaren ondoren NBE beldur zen: posible ote da aldaketa klimatikoaren nazioarte mailako negoziaketak orain arte bezala bere baitan eta herrialde guztien artean eraman ahal izatea? Nagusiki hori salbatu ei da Cancunen: batetik, herrialde guztien artean negoziatzen jarraituko da eta, bestetik,...
Read MoreGrebalarien gizarte ereduaz
Listo, homologatu gara krisi latzenetan direnekin, Hego Euskal Herrian ere ekonomi atzeraldian gaude. Joan den astean Nafarroan iragarri zen eta atzo EAEn. Nonahi agertu zen, baina nik atzoko Berrian irakurri nuen. Ez dakit zuk, baina nik hainbatetan entzun izan dut 2009an bukaera aldera ekingo geniola krisitik ateratzeko lehen zantzuak ikusteari: Europako Bankuko arduradunei, Adegikoei, Madrilgo Gobernuari, euskal agintariei… Orain ez, orain 2010a ere oso txarra izango ei da, atzeraldiak...
Read More
Iruzkin berriak