Lizentzia da prozedura
Joan den astelehenean, irailaren 13an, zalaparta handia sortu zen Twitterren Argia-k Aurri-ko eduki bat bere webgunean partekatu zuelako. Biok dugu lizentzia CC BY-SA, eduki libreen kulturan esan nahi duena “har nazazu eta zabaldu”. Hori eginez gero, teorian, denok pozik, kultura horretan helburua edukia ahalik eta gehien zabaltzea delako. Nik jaso nuen eduki hori Aiurri-tik eta luze hitz egin dut hortaz telefonoz Joni Ubeda Aiurri-ko zuzendariarekin. Eta bai, lagunak gara, baina honetan ez...
Read MoreMendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen zuen Ruperrek, eta zalantzarik gabe, bada arrazoirik hizki horietan. Latza da beti kalera atera behar izatea euskaldun gisa ditugun eskubideak defenditzera, bihar Iruñean enegarrenez egingo den bezala. Baina are eta nekezagoa da isilik geratzea. Latzagoa da zarena defendatu gabe bizitzea. Hori da milaka euskaltzalek behin eta berriz ulertzen dutena, eta bihar ere milaka aterako dira kalera Nafarroan euskararen normalizazio ahaleginei jartzen zaizkien...
Read MoreEusko Jaurlaritzak bi euskaltegi irekiko ditu Lodosan eta Tuteran
Nafarroako Gobernuarekin adostutako neurria da eta “euskara euskal lurralde guztietan sustatzeko” instituzioek hartutako erabakiaren baitan kokatu du Jaurlaritzak. “Euskaraldiaren izpirituarekin bat datorren erabakia da”, azpimarratu dute bi gobernuetatik. Berria jakin bezain laster UPNko edota PSNko parlamentariek Eusko Jaurlaritzaren “euskal inperialismoa” salatu dute, eta neurria auzitegietara eramango dutela iragarri. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari José Luis...
Read MoreZergatik emango ditu hainbeste arazo euskarak, ezta Izquierda-Ezkerra?
Euskaldunontzat larria da zerrenda bakarraren gaian Nafarroan Izquierda-Ezkerrak hartutako jarrera. Gaur egun funtzionario izan nahi duten irakasleek bi zerrenda dituzte Foru Erkidegoan, gaztelaniaz eta euskaraz; hau da, euskalduna egon ahal izango da bi zerrendetan, baina horretarako bi proba egin beharko ditu. Erdalduna osoa da eskubideetan: badu bere zerrenda, aurkezten da eta listo. Azterketaren emaitzak eta bere merituek emango diote toki bat funtzio publikorako irakasleen zerrendan....
Read MoreAukera galdua
Izan ala ez izan. Eman balore politikoa ala ez eman. Eskubideak bete ala ez bete. Aldatu ala ez aldatu. Eta ez aldatzearen aldeko hautua egin du Nafarroako Gobernuak; euskaldunek erdal hiztunek baino eskubide gutxiago izan dezaten erabaki du. Gogorra eta latza, baina hala da. Euskal hiztunen komunitateak kolpe latza hartu du Hezkuntza Sailak erabaki duen Enplegu Publikorako Eskaintzarekin. Bi gai nagusi zeuden erabakitzeko. Bata, EPEaren plaza kopurua. José Luis Mendozaren Hezkuntza Sailak...
Read MoreOposizioen korapiloan, oposizioa etxean
Nafarroako Gobernuak badaki euskara, sinboloak eta Euskal Herriarekin zerikusirik duen edozerk balioko duela oposizioaren egurra jasotzeko. Edozerk balio du, eta nola gainera. Baina hori espero zen. Espero ez zena “barrukoen” oposizioa, hau da, “identitate gaiekin” hain oposizio gogorra egingo zitzaionik. Hezkuntza Saileko Lan Publikoaren Eskaintzaren (LPE) aferak baietz erakutsi du. Ezkerra eta Ahal Duguri esker, oposizioa gai izarra bihurtzen ari da LPEarena. Izquierda-Ezkerrak uste...
Read MoreNafarroako hezkuntzako oposizioen afera ulertzeko bost gako
Akatsak. Hezkuntza Sailak gaizki bideratu du lan eskaintza publiko hau: bat, gobernu barruko informazioa eta kontsentsua behar bezala landu gabe atera du; bi, aurreikus zitekeen oposizioaren jarrera, baina herritarren artean –eta bereziki irakasle komunitatean– gaia plazaratzeko komunikazio kanpaina egokia behar zen, denboraz eta sakon garatua. Jose Luis Mendoza sailburuak onartu egin ditu akatsak, hurrengoan ondo egiteko ezinbesteko urratsa. Bada bigarren, hanka sartzea denbora gutxian,...
Read MoreLizentzia eta… lehertu zen festa
Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen guztiak. Nor ez zegoen han! Euskalgintzako erakunde eta elkarteetako ordezkariak, herritarrak, alkate, zinegotzi, parlamentario, sailburu… Denak gustura Esne Beltza, Demode Quartet eta The Broken Brothers Brass Band entzuten. Eta gustura baita ere gaur egun irratiaren ontzia daraman...
Read MoreZatiketaren amaieraren norabidean
Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik Euskararen Legea aldatzeko proposamena egin dute Nafarroako Legebiltzarrean. Legearen 26. artikulua aldatuko da eta, funtsean, Nafarroako eremu ez euskaldunean euskarazko irakaskuntzari ateak irekiko zaizkio, baldin eta ikasle kopuru zehatz batek hala eskatzen badu. Lege aldetik honek eremu ez euskalduneko egoera eremu mistoaren egoera berdinean utziko luke, hau da, gutxieneko eskaria baldin badago, euskarazko lerro bat irekitzen da. Eremu euskaldunean gobernuak...
Read MoreUrtu
Duela 14 urte Arrasatetik Iruñera etorri nintzenean, Gazteluko Ingurubideko atiko txiki batean topatu nuen aterpea. Nafarroa mitifikatuarekin baino, egiazko Nafarroarekin egin nuen topo berehala. Igogailuan bikotearekin euskaraz jardutean, begiratzen gintuztela sumatzen nuen. Salbuespenak ere baziren, baina nekez entzun nezakeen euskaraz han. Inguruak begiratu egiten zion euskarari, eta zenbaitetan mesfidantzaz gainera. Agian ez zen guztiz horrela, baina nik hala sentitzen nuen. Urtebeteren...
Read More
Iruzkin berriak