Lizentzia da prozedura
Joan den astelehenean, irailaren 13an, zalaparta handia sortu zen Twitterren Argia-k Aurri-ko eduki bat bere webgunean partekatu zuelako. Biok dugu lizentzia CC BY-SA, eduki libreen kulturan esan nahi duena “har nazazu eta zabaldu”. Hori eginez gero, teorian, denok pozik, kultura horretan helburua edukia ahalik eta gehien zabaltzea delako. Nik jaso nuen eduki hori Aiurri-tik eta luze hitz egin dut hortaz telefonoz Joni Ubeda Aiurri-ko zuzendariarekin. Eta bai, lagunak gara, baina honetan ez...
Read MoreEta zu?
Hau irakurtzen ari bazara, lehenik eskerrik asko lerrooi ekitea erabakitzeagatik; eta bigarrenik, adieraziko dizut ez zarela nire kezka handienetakoa. Azalduko dizut. Dagoeneko prentsa euskaraz ari zara irakurtzen, eta hori asko da nire kezkari dagokionez. Horrekin, dagoeneko gure nortasun kolektiboaren ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen dugu: euskal prentsa irakurtzea. Ez da gutxi. Hedabide honek [artikulua Goiena-rako idatzia dago] eskualde ikuspegia elikatzen du eta Euskal Herriari...
Read MoreLizentzia eta… lehertu zen festa
Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen guztiak. Nor ez zegoen han! Euskalgintzako erakunde eta elkarteetako ordezkariak, herritarrak, alkate, zinegotzi, parlamentario, sailburu… Denak gustura Esne Beltza, Demode Quartet eta The Broken Brothers Brass Band entzuten. Eta gustura baita ere gaur egun irratiaren ontzia daraman...
Read MoreRikardo Arregi versus Iñigo Iturrate
Gaur, Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren aipamen berezia jaso du Donostiako Aske Gunean egindako lanagatik. Andoaingo Udalaren saria da, Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomiko eta instituzional handia duena. Idurre Eskisabel epaimahaikideak eman ditu sariaren arrazoiak: “Minutuz minutu egindako lanarekin informazioarekiko konpromisoa erakutsi duelako, lan hori imajinazioz eta profesionaltasunez jorratzeagatik, agintarien kontroletik ihes egiten duen...
Read MoreSegurtasun Sailaren aukera galdua
ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek gaur goizean Eusko Legebiltzarrean hitz egin du, Donostiako Aske Gunean kazetari lanetan ari zela Ertzaintzaren aldetik jasandako erasoaren azalpenak emateko. Agerraldian argi utzi du ARGIAk bidali zuela bertara, kazetari lanetan ari zela, ondo identifikatua eta hori sostengatzeko sarean milaka aldiz ikusi diren bideoak erakutsi ditu. Azaldu duenez, berak argi du Ertzaintzak bere kazetari jarduera oztopatu zuela eta hori adierazpen askatasunaren kontrako...
Read MoreEuskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
Asteartean, hilak 4, Zornotzan izan nintzen hitzaldi batean, euskal prentsaren etorkizunaz berbetan Jone Guenetxearekin (Anboto), Mikel Irizarrekin (Tokikom) eta Joanmari Larrarterekin (Berria).Uste nuen bakoitzak berea botako zuela eta gero elkarren artean jardungo genuela. Baina ez, Eider Bilbaok ondo gidatu gintuen galderaz galdera (hobeto hala). 42 entzule izan ziren, gaur egungo hitzaldi baterako oso ondo. Eta nire eskema? Gauza batzuk bota nituen han. Egina dudanez, dena blogean...
Read MoreEuskalerria conection
Euskalerria Irratiak konektatu egiten du Iruñerriko euskaldunen komunitatearekin. 25. urteurrena ospatzeko eta lizentzia aldarrikatzeko, atzo Atarrabiako Kultur Etxean antolatutako galan berriz ere argi ikusi zen hori. 300 lagun aretoan, 5 euroko sarrera ordainduta. Reyes Ilintxeta eta Juan Kruz Lakasta mikrofonoetan, ia bi orduko gala pentsatu baino laburrago egin zitzaion ikus-entzuleari. Menua ez zen makala, eta ekitaldia ondo josia zegoen. Oholtza gainetik pasatu ziren Balerdi Balerdi,...
Read MoreBihotza zutabean
“Herrien kulturak desagertzea eta arimarik gabeko mundu h0netako ehun jabeen ondasunak handitzea, simetrikoa da, konbentzitu baikaituzte guztiek mundu posible bakarra, arimarik gabeko hau dela”. Aktualitateari begira lasai asko izan zitezkeen Joxemari Ostolazaren azken Hiruko txikian-eko lerroetakoak, baina ez, 1996ko martxoan Hiruko txikian-k bere ibilbideari ekin zion zutabearen azken lerroak dira. Eta aste honetan, ARGIA hartu eta bere zutaberik ikusi ez dudanean, joan den astean...
Read MoreKrisia ate joka… diru-laguntzak behera
ARGIA-KO kazetari gehienok abuztuan egiten dugu opor, gure irakurleak ezagun duen moduan abuztuan ez baita aldizkaririk kaleratzen. ARGIA.com-ekoak geratzen dira lanean. “Deskonektatu eta indarrez itzuli”, luzatzen diogu elkarri. Hala behar du eta horretan saiatuko gara, baina uztailean egin dugun akziodunen batzarrak ez du aho-zapore onik utzi. Krisia ate joka da. Gure diru sarreretan hiru zutabe nagusi ditugu: aldizkariaren salmenta, publizitatea eta diru-laguntza publikoak....
Read MoreEstrategikoa dirutan neurtzen denean
PRESOEN hiru abokatu eta beste zazpi lagun atxilotu zituen joan den apirilean Guardia Zibilak eta operazio hori gauzatzeko banatutako agiriaren berri izan da joan den astean. Aspaldi genekien hor kontatutakoa, baina hotzikara sortzen du hain zehaztua ikusteak. Harribitxi ugari du agiriak, baina muina esaldi honetan da: «Atxilotuak tratatzeko moduaren helburua hau izango da: adierazpenen bat lortzea, akusazio judizialak berreste aldera». Tortura eta tratu txarrak alegia. Atxilotuetako...
Read More
Iruzkin berriak