Egunkariko kazetariak hil du sareko blogaria
Hiltzailea pistola barik doa, labanik ere ez, ezta makiltzarrik ere… Baina seguru egiten du aurrera, tinko, egunez, jendaurrean… Sartu da epaitegira eta ordu batzuen ondoren irribarre maltzurrez atera da, eskuak odolez garbi baina krimena gauzatua. Oraingoan ehiztaria bera da lurrean, odol orban barik, baina zerraldo. Hiltzaileak NightJack hil du. The Times egunkari britainiar ospetsuak hil du NightJack blogari anonimoa. Nola? Bere anonimatoa hautsiz, blog arrakastatsu horren egilea...
Read MoreGillotinarako bidean jausitako esaldi bat
Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak jarritako zigorra eta kalera atera ziren mahaikideak. HBko...
Read MoreKazetaritzarako tresna bat gehiago
Badira urteak ARGIAkook gure kazetari lanak ARGIA.com-en plazaratzen ditugula, baina informazio hori ez dugu orain arte blog-en tankerara antolatu. Eta noiz eta orain ekin diogu, noiz eta zenbaitek blogak jadanik hilda direla diotenean. AEBetako datuek ez diote halakorik, aldiz, apirilaren 22an Soitu-n irakurri nuen herrialde hartan goraka doala blogari kopurua eta jadanik 450.000etik gora direla. Joxe Aranzabali irakurria nion Faroa-n Euskal Herrian 7.500 inguru direla. Euskal blogosferako...
Read MorePrentsaren zailtasunez eta doako informazioaz (2)
Atzoko artikuluan doako eta ordainduzko erreferentziekin gaur segituko nuela aipatzen nuen. Enric Gonzalezen El Pais-eko zutabearen lehen aipua honakoa da: “Aljeriako azken gertaera politikoak edo Chicagoko burtsan laboreen prezioarekiko dauden aurreikuspenak ezagutzeko grina bizia ez duen herritar arruntak behar duen oinarrizko informazioa doakoa da aspaldi. Ordainduzko eguneroko prentsaren irakurleaz ari garenean, berrikuntzak, xehetasunak, pistak, historia interesgarriak, estilo ona eta,...
Read MorePrentsaren zailtasunez eta doako informazioaz (1)
Mundu mailako ohiko komunikabideek –batez ere prentsa idatziak– krisi bikoitza bizi dute: bata egungo ekonomi krisiari lotua dago –publizitatea, salmenta beherakada…– eta bestea krisi teknologikoari –luzamendutan sartu barik, funtsean Internet–. Bi arrazoi horiek medio, dozenaka medio ixten ari dira munduan. Arrazoi azpi multzo gehiago ere egin daitezke, baina funtsean informazioaren doakotasuna da laburrean jorra nahi dudana. Idatzizko komunikabideetan sarri egiten den...
Read MoreAuzolana, komunitatearen oinarri
Urte bereziari ekin diogu irakurle, 2009 honetan ARGIAk 90. urteurrena ospatuko du. 1919an abiatu zen Iruñean Zeruko ARGIA, kaputxinoek sortutako erlijio aldizkaria, eta 1921ean Donostian Argia, informazio orokorreko astekaria. Bien oinordeko da egungo ARGIA. Horietako bakoitzak garaian garaiko euren ezaugarriak eta ibilbideak izan dituzte, baina badira gaur egunera iristeko partekatu dituzten baloreak, horien artean esanguratsuenetakoak euskaraz komunikatzeko nahia eta euskaldunari...
Read MoreBatasun uharte bat Ercilla hotelean
Atzo (12) goizean euskara eta euskal kultur munduko ordezkaritza oso zabala bildu zen Bilboko Ercilla Hotelean, eta bi mezu nagusi atera ziren bertatik. Bata bertaratutakoek eskainia, Egunkaria auziko auzipetuek euskal gizarteko gehiengo zabalaren sostengua dutela. Bestea, auzipetuek helarazitakoa, epaiketa hori euskalgintza osoaren aurkako epaiketa dela eta zigorra gailenduz gero, euskalgintzako beste elkarte edo erakunde batzuek zigortzeko jurisprudentzia finkatuko dela. Horiez gain,...
Read More
Iruzkin berriak