PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
Ostegun honetan PAI ingeleseko programa hizpide izan zuten Nafarroako Legebiltzarrean, Castejongo kasua zehatz-mehatz. Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza kontseilariak orain arte errepikatutakoa adierazi zuen: ikuskaritzaren arabera, Castejongo Dos de Mayo Ikastetxeak ez dituela programatik ateratzeko baldintzak betetzen eta, beraz, sailak ezin duela bideratu irteera. Baina zer dio arauak? Bi arau daude, bata Geroa Baik 2017an egindako Foru Araua, eta bestea, 2019ko PSNren ebazpena. Foru araua...
Read MoreMendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen zuen Ruperrek, eta zalantzarik gabe, bada arrazoirik hizki horietan. Latza da beti kalera atera behar izatea euskaldun gisa ditugun eskubideak defenditzera, bihar Iruñean enegarrenez egingo den bezala. Baina are eta nekezagoa da isilik geratzea. Latzagoa da zarena defendatu gabe bizitzea. Hori da milaka euskaltzalek behin eta berriz ulertzen dutena, eta bihar ere milaka aterako dira kalera Nafarroan euskararen normalizazio ahaleginei jartzen zaizkien...
Read MoreZergatik emango ditu hainbeste arazo euskarak, ezta Izquierda-Ezkerra?
Euskaldunontzat larria da zerrenda bakarraren gaian Nafarroan Izquierda-Ezkerrak hartutako jarrera. Gaur egun funtzionario izan nahi duten irakasleek bi zerrenda dituzte Foru Erkidegoan, gaztelaniaz eta euskaraz; hau da, euskalduna egon ahal izango da bi zerrendetan, baina horretarako bi proba egin beharko ditu. Erdalduna osoa da eskubideetan: badu bere zerrenda, aurkezten da eta listo. Azterketaren emaitzak eta bere merituek emango diote toki bat funtzio publikorako irakasleen zerrendan....
Read MoreAukera galdua
Izan ala ez izan. Eman balore politikoa ala ez eman. Eskubideak bete ala ez bete. Aldatu ala ez aldatu. Eta ez aldatzearen aldeko hautua egin du Nafarroako Gobernuak; euskaldunek erdal hiztunek baino eskubide gutxiago izan dezaten erabaki du. Gogorra eta latza, baina hala da. Euskal hiztunen komunitateak kolpe latza hartu du Hezkuntza Sailak erabaki duen Enplegu Publikorako Eskaintzarekin. Bi gai nagusi zeuden erabakitzeko. Bata, EPEaren plaza kopurua. José Luis Mendozaren Hezkuntza Sailak...
Read MoreOposizioen korapiloan, oposizioa etxean
Nafarroako Gobernuak badaki euskara, sinboloak eta Euskal Herriarekin zerikusirik duen edozerk balioko duela oposizioaren egurra jasotzeko. Edozerk balio du, eta nola gainera. Baina hori espero zen. Espero ez zena “barrukoen” oposizioa, hau da, “identitate gaiekin” hain oposizio gogorra egingo zitzaionik. Hezkuntza Saileko Lan Publikoaren Eskaintzaren (LPE) aferak baietz erakutsi du. Ezkerra eta Ahal Duguri esker, oposizioa gai izarra bihurtzen ari da LPEarena. Izquierda-Ezkerrak uste...
Read MoreNafarroako hezkuntzako oposizioen afera ulertzeko bost gako
Akatsak. Hezkuntza Sailak gaizki bideratu du lan eskaintza publiko hau: bat, gobernu barruko informazioa eta kontsentsua behar bezala landu gabe atera du; bi, aurreikus zitekeen oposizioaren jarrera, baina herritarren artean –eta bereziki irakasle komunitatean– gaia plazaratzeko komunikazio kanpaina egokia behar zen, denboraz eta sakon garatua. Jose Luis Mendoza sailburuak onartu egin ditu akatsak, hurrengoan ondo egiteko ezinbesteko urratsa. Bada bigarren, hanka sartzea denbora gutxian,...
Read MoreIngelesa ikasten
Hilabete gutxi dituzu, baina ahal duzuna egingo duzu, bai horixe. Hasteko, Derryko akademietara zoaz eskaintzaz galdetzera. Garesti dago panorama: 3 ordu eguneko 150 euro… astean. Zurekin jai dute, edo hobeto esanda, zuk jai duzu. Baina badira zirrikituak eta hasi zara Derry City Council ikastaroetan, udalak akademiarekin batera 10 asterako antolatutako atzerritarrendako ikastaroa. Hasiera bitxia izan da. Lehen 30-45 minutuak azalpenetarako dira, ohi moduan, baina hemen Derryko alkate eta...
Read More
Iruzkin berriak