Vade retro sudur gorri!
Maiatzean egin zen Iruñeko Udala eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen arteko kontratua, kultura zinegotzi Maider Belokik eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek sinatua. Azken hiru urteetan bezala. Baina maiatzeko udal aldaketarekin, urrian Navarra Sumak kontratua berrikustea eskatu zuen eta abenduaren 29an Iruñean egin beharreko pailazoen ikuskizuna bertan behera utzi. Kontratuak ez ei zituen behar beste txosten, Navarra Sumaren arabera, baina Iñigo Santxo pailazoen abokatuak argi azaldu zuen...
Read MoreDoire, britainiarren kulturaren hiri 2013an
Erresuma Batuko 2013ko Kulturaren Hiria da Derry (errepublikarren izena), Londonderry (unionistena eta ofiziala), Doire gaelikoz. 1995, 1996 eta 1998an izana nintzen bertan, bakoitzean astebetez. Harrezkero bakeak hiria dezente aldatu duen inpresioa dut, batez ere tentsioari dagokionez. Gatazkaren arrasto ugari dira oraindik, komunitate banaketak hor jarraitzen du, baina ez orduan bezain bortitz. Garai haiek IRAren su-etenaren lehen urteak ziren, 1996an su-etena hautsi ere egin zen, baina...
Read MoreZer eremutan jardungo dute Bagarakoek?
Bagara elkartekoek –denborarekin fundazio moduan eratuko dira– hasierako fase honetan kooperatibak eta hezkuntza arloa bereziki landuko dituzte. Baina horiekin batera, badira gizartean lehentasunez sustatu nahi dituzten hainbat arlo. ARGIAko erreportaian sartu nahi nituen infograma batean, baina leku barik geratu nintzen. Blogera ekarri ditut pentsatuz sarri gauza zehatzez jarduteak teoria ugarik baino pista gehiago ematen dutela. Gizarte esparruak dira eta bakoitzerako aurreikusita...
Read MoreBlanca Urgell: berandu, makal eta ilun
Ahozko auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako begirune horri begira behar zen garaian agian, Guardia Zibilak eta epaile instruktoreak zapalduko herritarren giza eskubideekiko ardura eta kezka erakustearen aldetik berandu, makal eta ilun. Badirudi zerbait adierazi gura zuela Kultura Sailak eta aspalditik espero zen, baina kale egin du. “Justiziak behin-betiko amai dezala...
Read MoreAkusatuen aulkia bete beharra zegoen
Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan ondoren, akusazioa biziki ahuldu da urtez urte, baina denak adierazten du nola-hala akusatuen...
Read MoreAuzolana, komunitatearen oinarri
Urte bereziari ekin diogu irakurle, 2009 honetan ARGIAk 90. urteurrena ospatuko du. 1919an abiatu zen Iruñean Zeruko ARGIA, kaputxinoek sortutako erlijio aldizkaria, eta 1921ean Donostian Argia, informazio orokorreko astekaria. Bien oinordeko da egungo ARGIA. Horietako bakoitzak garaian garaiko euren ezaugarriak eta ibilbideak izan dituzte, baina badira gaur egunera iristeko partekatu dituzten baloreak, horien artean esanguratsuenetakoak euskaraz komunikatzeko nahia eta euskaldunari...
Read More
Iruzkin berriak