Egun on, Errepublika!
Listo, dena da prest independentzia aldarrikapenerako, baina gertatu arte, oraindik ere ezin sinetsi. Ez zen alperrik pasa urriaren 10a, eta are gutxiago urriaren 26a. Ez dakit independentismoaren bihotzak eutsiko liokeen hirugarrengo bati. Orain arte eutsi diona, ordea, Carles Puigdemont presidentea izan da, azken segundura arte gainera. Independentismoaren baitan ez da denen gustura aritu, baina bere irudia guztiz arriskatuz, erakutsi du lehendik ere argi zegoena: Espainiak 155. artikuluan...
Read MoreErrepresioa ala elkartasuna
Errepresioa. Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten espetxeratzeak beste jauzi bat ekarri du Espainiaren lasterketa errepresiboan, lehenbiziz espetxeratu baititu Kataluniako independentistak, kalean helburu horren aldeko manifestazioak egiteagatik. Errepresioak independentismoaren borroka areagotuko du orain, eta protesta esparrua independentismotik harago eramango du. Hobe hala ez balitz, baina Kataluniak ez du independentziarik lortuko Espainiaren errepresio maila handi bat gabe; ez...
Read MoreBotoia prest, nork sakatuko du lehenago?
Uste dut Euskal Herriko gune askotan ez dela ondo interpretatu Kataluniako Legebiltzarrean urriaren 1ean gertatutakoa. Atzo bertan harriduraz irakurri nuen Gipuzkoako Batzar Nagusiek “Kataluniako Errepublikaren aldarrikapena aitortu eta errespetatzen” dutela, EH Bilduren eta EAJren sostenguarekin. Nahiko nuke hori posible izatea, baina ez da, besteak beste, Kataluniako Parlamentuak ez duelako Kataluniako Errepublika aldarrikatu. Bikaina Batzar Nagusien asmoa, txalogarria, baina nahasgarria...
Read MoreHerritarrek kalean defendatuko dute independentzia aldarrikapena
Kataluniako gertakarien abiada gero eta handiagoa da. Batzuentzat amildegia gertu da, besteentzat borroka honek, eraginkorra izatekotan, ekarri behar zuen eszenatokian gaude: independentziaren atean. Astelehenean egitekoa da osoko bilkura Kataluniako Legebiltzarraren aldetik, Junts Pel Sík eta CUPek deituta. Bertan eskatuko diote Puigdemont presidenteari azal dezala nola eraman behar duen aurrera urriaren 1eko emaitza. Printzipioz hori besterik ez. Kataluniako Legebiltzarrean bideratuak daude...
Read MoreErrepresioaren aurrean, herritarren iraultza
Tentsioa goraka zihoan, baina dena polikiago joango zela ere pentsatzen zen. Gaur dena lehertu da eta Espainiako Gobernuak bere epaileen bidez agerian utzi du salbuespen egoera, hori bai, oraindik legalki indarrean jarri gabe. Baina berdin da, Gobernu bateko goi mailako 14 pertsona atxilotzen direnean, gobernu baten diru kontuak bahitzen direnean, ia 800 alkate deklaratzera deitzen direnean, erreferendum bat antolatu nahi duen herriaren gehiengoari mehatxu eta eraso egiten zaionean… horri...
Read More155. artikulua indarrean da
Pasatu dugu hainbat hilabete miatzen ea Madrilek nola jarriko zuen indarrean 155. artikulua eta errepresioaren dantza hasi denerako, ohartu gara indarrean dela. Ohiko legeekin guardia zibilak miatu ditzake inprentak eta hedabideak, Generalitatearen webgunea itxi dezake, polizia mota guztiak bere agindupean jarri, eta Generalitatearen kontuak bere kontrolpean hartu, 712 alkate deklaratzera deitu –eta kartzelaz mehatxu egin–, Madrilen eta Gasteizen erreferendumaren aldeko ekitaldiak...
Read MoreBartzelona, gerra gurean
Samina, elkartasuna, dolua eta protestaren unea da Estatu Islamikoaren erasoaren ondoren barreiatzen diren lehen sentimenduak, logikoa denez. Gutariko edonor izan zitekeen atzo Bartzelonako Rambletan edo Cambrilsen, bertako euskaldunen lekukotza zuzenek erakutsi diguten moduan. Kataluniako beste leku asko moduan, gure bisita turistikoen leku preziatuak dira erasoa jasan dutenak. Eta izan zitekeen baita ere Iruñeko Sanferminetan, ibilgailuen aurkako oztopoak bederen jarri ziren jaiguneko...
Read MoreErreferenduma, gero eta garbiago egingo dutela
Gure artean ere bolo-bolo dabil azkenotan ea Katalunian erreferenduma egingo duten ala ez. Eztabaida eta elkarrizketetan denetik entzuten da. Espainiaren aginduei men ez egiteak zer dakarren ondo dakigu euskal lurretan, eta horrek mesfidantza areagotzen du. Baina Katalunian gero eta garbiago dute egin egingo dutela, eta apurka denean zabaltzen ari da. Espainiako Gobernua ere ari da mezu aldaketa prestatzen, dagoeneko ez da hainbeste ez dela egingo –nahiz eta hori ere saltzen den–, ez duela...
Read MoreKatalunia: oraingoan benetan?
Hau guztia ez al dugu ikusi lehenago ere Kataluniako prozesuan? Bada halako sentsaziorik duen jende asko, Carles Puigdemontek agertutako borondatea zalantzan jartzen duena edo gauzatzeko modurik ikusten ez duena. Hau da, Espainiak bere ohiko estilora erantzuten duenean, Generalitateak atzera egingo duela pentsatzen dute. Eta posible da, batek daki, baina oraingo iragarpenak ez du aurrekaririk. Erreferendum loteslea. Generalitateko lehendakari batek inoiz ez dio jarri datarik erreferendum bati....
Read MoreAtera soldaduak Ekialde Erditik
PARISKO atentatuetan bada zerbait oso sinplea: ematen duenak hartu egiten du. Eta zerbait oso konplexua: nola atera gerraren labirintotik? Jakina, ez dute Parisen hildako errugabeek eman, ezta Bagdadeko azoketan edo Siriako herrietan hildako herritar errugabeek ere. Baina Frantzia gerran da Sirian, Afganistanen, Iraken, Malin, Afrika Erdiko Errepublikan… eta horiek guztietako talde islamistak gerran dira Frantziaren aurka. François Hollandek argi azaldu du: “Gerra ekintza da hau”....
Read More
Iruzkin berriak