EBren etorkizuna? Ongizatean eta borrokan
“Euroaren krisi osteko Europa: zilegitasuna, demokrazia eta justizia” kongresua ari dira egiten atzo eta gaur Bilbon Globernanceren eskutik eta han egindako hainbat hausnerketa entzun eta irakurri ondoren, batek pentsatuko luke Europa ez dela bizitzen ari 1939tik bizi duen krisi ekonomiko sakonena. Baina bai, EB bere historiako krisi latzena bizitzen ari da, besteak beste moneta batasunaren inguruan finkatutako politikengatik. Mahastricht-eko Itunak (1991) jarri zituen gaur egungo...
Read MoreAkatsak zuzenduz
Hanka sartzen duzunean onena ateratzea eta kito. Eta hori gertatu zait niri ARGIAren 2354.ko Maltzagatik saileko artikuluarekin, “Espainia, munduko 30 ustelenen artean” titulua zeramana. Ez dut uste oro har erabiltzen dudan argudioaren haria okerra denik, baina bai tituluari eta artikuluaren paragrafo bati oinarri ematen dien datuan. Kontua da 30. postu hori emateko (176 estatutik) Nazioarteko Gardentasuna izeneko GKE batean oinarritu nintzela, eta horra Javier Tajadurak “El Diario...
Read MoreCiU-ERC, ezinbestean
Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu. Eta orain zer? Gobernua...
Read MoreBildu eta SNP, bi urrats normalizaziorantz
PSOE-K Bildurekin egin duena ulertzea ez da samurra, eta operazioak ertz ugari izan badezake ere, bi hipotesi nabarmentzen dira gainerakoen artean. Zapateroren Gobernuak bultzatutako Bilduren inpugnazioa medio –gehi errepresioa, kartzela politika…–, pentsa liteke PSOEk ez duela euskal gatazkaren bukaera duinik gura, ez duela euskal gizartearen onerako izango den bake prozesurik bultzatu gura, ez duela prozesu hori 2012ko hauteskundeei begira erabili gura, ETArekin ...
Read MorePetrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean
Petrolioa Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako koalizioaren armek ez dela hala erakusten dute, Gaddafiren kontrolpeko era guztietako azpiegiturak suntsitzen ari dira eta. Horren ondorioz, Gaddafiren aurkako operazioari babesa eman zion Liga ...
Read MoreKatalunia: autonomia edo independentzia
GREBA OROKORRA 2009ko maiatzean egindakoaren gisakoa izan den irudipena dut. Eskualde zehatz batzuk kenduta ez da greba orokorrik izan, are gutxiago Hego Euskal Herri mailan. Baina hori, orduan moduan, orain ere jakina zen. Espainiako gobernuak bultzatutako lan erreformaren aurka egitea zen helburu zehatza eta krisiaren aurrean interes publikoa eta sektore ahulenen defentsan jarraitzea helburu orokorragoa. Protesta indartsua izan da berriz ere, aurreko grebarekin batera, Euskal Herrian...
Read MorePresioa eta presioa… diruak agindu ez dezan
BIZI NAIZEN etxeko hipoteka-mailegua eskuratu genuenean, orain hamairu urte, haren jabetza eskriturak zioen etxeak 20 milioi pezeta (120.000 euro) balio zuela. Ezin genuen hori baino diru gehiago eskatu etxea erosteko maileguan. Kontua garbia zen. Bankuak gure hipoteka saldu nahi izan bazuen, paketetxoa batzen zuen paperean argi geratuko zen hipoteka-mailegu hori 20 milioi pezeta balio duen etxe batean oinarritua dagoela. Neurri sinple hori nazioarteko finantzetan indarrean jarriko...
Read MoreA ze saltsa Kataluniako soberanismoan!
ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea...
Read MoreBada berrikuntzarik ETAren agirian
(ARGIAko 2215. zbkian argitaratua) ZUHUR eta ezkor hartu da ETAren azken komunikatua, ez ei du borroka armatuaren amaiera iragartzen, ETAren aldetik interesatzen den komunikatu bakarra “armak noiz eta non utziko dituen iragartzen duena da” eta gisakoak errepikatu dira beste behin ere. Eta bai, ETArekin zuhur ibiltzea da logiko eta zentzuzkoena; ez da samurra bere komunikatuak interpretatzea eta, egiazki, euskal gizarteak borroka armatua behin-betiko utziko duela entzun nahi du. Bai,...
Read MoreEuskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko
Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan da zergatik. Besteak beste,...
Read More
Iruzkin berriak