PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
Ostegun honetan PAI ingeleseko programa hizpide izan zuten Nafarroako Legebiltzarrean, Castejongo kasua zehatz-mehatz. Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza kontseilariak orain arte errepikatutakoa adierazi zuen: ikuskaritzaren arabera, Castejongo Dos de Mayo Ikastetxeak ez dituela programatik ateratzeko baldintzak betetzen eta, beraz, sailak ezin duela bideratu irteera. Baina zer dio arauak? Bi arau daude, bata Geroa Baik 2017an egindako Foru Araua, eta bestea, 2019ko PSNren ebazpena. Foru araua...
Read MoreMendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen zuen Ruperrek, eta zalantzarik gabe, bada arrazoirik hizki horietan. Latza da beti kalera atera behar izatea euskaldun gisa ditugun eskubideak defenditzera, bihar Iruñean enegarrenez egingo den bezala. Baina are eta nekezagoa da isilik geratzea. Latzagoa da zarena defendatu gabe bizitzea. Hori da milaka euskaltzalek behin eta berriz ulertzen dutena, eta bihar ere milaka aterako dira kalera Nafarroan euskararen normalizazio ahaleginei jartzen zaizkien...
Read MoreVade retro sudur gorri!
Maiatzean egin zen Iruñeko Udala eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen arteko kontratua, kultura zinegotzi Maider Belokik eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek sinatua. Azken hiru urteetan bezala. Baina maiatzeko udal aldaketarekin, urrian Navarra Sumak kontratua berrikustea eskatu zuen eta abenduaren 29an Iruñean egin beharreko pailazoen ikuskizuna bertan behera utzi. Kontratuak ez ei zituen behar beste txosten, Navarra Sumaren arabera, baina Iñigo Santxo pailazoen abokatuak argi azaldu zuen...
Read MoreMaria Chivite Fernando Purasen ispiluan
Latza izan behar da PSNko militante edo boto emaile izatea, eternitatean galdutako arima galduak kate astuna daraman legez, hura ere beti UPN –NS orain– boterera aupatzera kondenatua. Latza idazkari nagusiaren Sisiforen jarduna, etengabe harria mendi tontorrera garraiatuz, goian denean harria askatu eta behin eta berriro nola er0rtzen den ikusteko. Izan ere, zer dira PSNren 70.000 boto PSOEren estatuko 7,5 milioi botoko itsasoan? Zipriztin batzuk. Astebete aski izan da ikusteko...
Read MoreChivite, Ferraz eta EH Bilduren esku
Datorren asteazken, ostegun eta ostiralean bilduko da Maria Chivite, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrako ordezkariekin. EH Bildu baztertu du, iragarria zuen bezala. Nafarroako Gobernua lortzeko aukerak arakatuko dituzte eta, itxura guztien arabera, erabakia hemengo PSN eta beste hiru indarren menpe balego, ez dirudi zailtasun handirik izango lituzketenik akordioa lortzeko. Joan den legealdian ere aukera horren aldeko defentsa behin baino gehiagotan egin dute PSNk eta Geroa Baik. Baina...
Read MoreNafarroan berriz gotorlekura
Aldaketaren indarrek patxada, odol hotza eta zintzotasuna beharko dute gertatutakoaren analisi egoki bat egiteko. Esaten denean Nafarroako gizartea aldatzen ari dela egia da, 2015ekoa ez zen espejismo hutsa izan. Baina bistan da, aldaketa horiek ez dira beti dantzatzen nahi izaten dugun erritmoan. Oraingo emaitzek Nafarroaren azken 30 urteetako ohiko argazkira hurbiltzen gaituzte, baina argazki zahar horretan ere badira arrakalak: Navarra Sumari ia dena bikain aterata ere, akaso ez du...
Read MoreJosu Urrutikoetxea, mendekuen zerrendan puntu gorriz
Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du historia ez zela bukatu ETAren desagerpenarekin eta oraindik ETAren atentatu eta auzi asko daudela argitzeke. Halaber, jarrera garantista eskatu du berarekiko. Garantismoa, ordea, justiziarekin baino indarrarekin eta justizia ezarri behar duenaren jarrerarekin lotua dago. Eta badakigu zer jarrera eta garantismo maila duen Espainiako Estatuak euskal auzia-rekin. Kataluniako independentismoaren kriminalizazioa...
Read MoreNafarroan Senatuak neurtuko du Aldaketa
Estatuko alderdien nagusitasuna oso handia izaten da Espainiako hauteskunde orokorretan, batez ere UPNrena eta PSNrena. Bada salbuespen bat: Ahal Duguk 2015ean 80.000 boto lortu zituen eta 2016an 94.000 (jadanik Ezkerra eta Equorekin, orain bezala). Orain, bere baitan Ezkerra-Izquierda ere biltzen duen arren (14.000 boto 2015ean), jaitsiera handia izango bide du. Nafarroan Ahal Duguk higadura handia izan du, besteak beste, haien barne banaketagatik. UPNk, PPk eta C’s-ek orain Navarra Suma...
Read MoreLurra mintzo da orain: “Non duzue?”
“Agertu arte guk bila jarraituko dugu”, horixe izan zen Celes Alvarezen bizitzaren goiburua 1980ko ekainaren 20an Batallon Vasco-Españolek Ipar Euskal Herrian semea bahitu eta desagerrarazi zuenetik. Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren ama zen Celes. Semea agertu gabe hil zen iragan azaroaren 29an Iruñean eta atzo bere errautsak lurperatu zituzte Lizartzan, Igarola Bekoa baserrian, bere senar Patxi Etxeberriaren –2006an zendua– errautsen alboan. Euskal Herriko hamaika bazterretik...
Read MoreBateragune auzia: eragindako sufrimendua aitortzeko Estatuaren aukera
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Bateragune auzian Arnaldo Otegiri epaiketa justua egin ez ziolako. Epaiketa ez justu horren ondorioz, ezker abertzaleko buruzagiak 6 urte eta erdi eman ditu preso Espainiako espetxeetan, Bateragune auziko beste lau kideek bezala. Otegik, gainera, kargu publiko izateko 10 urteko inhabilitazioa du eta, ondorioz, ezin izan zuen aurkeztu EH Bilduko lehendakarigai gisa Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetan. Eta helegitea jarri eta...
Read More
Iruzkin berriak